Itsasoan bainua hartzean pixa egiten duzu? (Inkesta)

pixa
Udan jendez gainezka dagoen bandera arteko eremuan sartzean, ohiko komentarioa izaten da lagunen artean: “Hemen ura baino txiza gehiago zagok, txo!”. Baina gero inortxok ere ez du onartzen bera ere urearen ustezko kontzentrazio altuaren errudun denik. Europako aditu talde baten ikerketen arabera (sekulako autoritatea), gizateriaren %99,7ak inoiz pixa egin du itsasoan, eta horietatik %80ak ez du onartzen. Tira zenbakiok errefusatuz, gezurra baitziren, estatistiken %89a bezalaxe, ZuZeuk galdera luzatzen dizu. Itsasoan bainua hartzean pixa egiten duzu? Ez beldurtu, ez baitiogu zure IParen arrastoari jarraituko.

Baina, benetan gaizki dago itsasoan pixa egitea?

Arrazoiz al zara lotsatzen? Benetan al da zerrikeria bat hondartzara zoazenean itsasoan pixa egitea? Bada, sarean topatu dugu erantzuna, behingoz gai polemiko hau argitu eta denok armairutik atera gaitezen. Hemen duzue bideoa erantzunarekin.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Itsasoan bainua hartzean pixa egiten duzu? (Inkesta)”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2014-08-21 10:23

    Pasa den igandean, Hondarraitzen ginela Haitz semeari horren inguruko lehen klase teoriko-prktikoa eman nion. Uretan sartu eta ura hotza zegoela kexatu zenean, nik erremdioa eman nion: “Itsasoan (ez igerilekuan) uretan sartu eta lehenengo gauza termostatoa piztu behar da, beti. Horrela ura epeldu egiten da”. Nazka aurpegiarekin begiratu zidan, baina badakit bera ere hasiko dala egiten…

  • Ez diot ezer txarrik ikusten, itsasuko animaliak nun egiten dituzte gauzak? Ta itsasua beraiengatik kutsatua dago? Pixataz ari naiz besterik ez.

    Itxasuarekiko zerrikeria botatzen dizkiogun best gauz asko dira, gasolina, mota guztietako kontaminanteak, plastikoak (Ingalaterraren tamaina duten plastikoz egindako munstruak bait daude itsasuan), baina pixa?

    Ta egiten duten pixa itsuan nik ez dut inoiz nabaritu, bai ordea ondartzan sortzen diren baineretan ordea, nun ura geldirik dagon, vaina itsasuan olatukin ta guztiz? Nik ez dut uste ezer nabaritzen danik.

  • Txoakeya galanta neska mutikuak. Etxetik noa juten da bada? edo bestela esanda, itsasotik kanpoa pixa inda, baztar hontan, hartan edo bainugelan, zer pasatzen da ba? Zarauztar bat.

  • Faust, ikasi guztiontzat idazten.

    • Iñaki, ikasi euskera jator eta naturalaz gozatzen

      • Orduan zertarako garatu zen euskara batua? Gaizki idaztearena soilik euskararekin ikusten dut beste hizkuntzetan finkatuta dauden arauetara moldatzen dira nahiz eta era hori hitz egiterakoan naturala ez izan.

        • Komunikabideetarako, hezkuntzarako, literaturarako… web orrialde batean iruzkinak norberak bere euskalkian egitea oso aberasgarria iruditzen zait

  • Gazteleradunek orokorrean ez dakite Gaztelerak 100 dialektu baino gehio ditula, Gazteleradunek Gaztelerazko dialektu baten egiten dutenei, Gaztelera ondo ez dakitela sinestarazi diete, Gazteleradunen artean bakarrik Gaztelera batua balio omen dulako.

    Hambre hitza aukeratu zutenean, hitz askoren artean aukeratu zuten, baina Gaztelerazko dialektuan jambre ere esaten da ta duela mende asko gainera. Baina gaizki esanda dago Gaztelera batuan ez dagolako? Ba ez, baina hizkuntz bakoitzak bere lekua izan beharko zun.

    Agian artikulu batzuk Euskalkietan egongo baziren, zuzenago izango litzateke hoietan Euskalkiak erabiltzea? Izan like.
    Zer gertatzen da benetan norbaitek jambre ta horrelakuak idatziko balitu?
    Gaztelera ez dakila errango genukela.

    Ze leku dute Gaztelerazko dialektuak Espainian? Dialektu hoietan nunbait idatzi dezakete besteak barre egin gabe?

    Zergatik batua erabili behar da une oro? Hori bai, Euskalkiak ere arauak dituzte ta dena ez da Euskera.