Nor da dragen beldur?

Nor da dragen beldur? –

Kepa Yecorak, besteak beste eta Zuzeun bertan orain gutxi hautsak harrotu dituen gai bat hartu du ahotan, Euskalerria Irratian.

Nor da dragen beldur?
Las Fellini.

Amerikako Estatu Batuetako errepublikanoen artean bezalaxe, hemen ere hainbat ahots kontserbadore aditu dira dragen ikuskizunen aurka. Dragen ikuskizun hauek ez omen dira haurrentzat egokiak eta beste behin ere doktrinamendu hitza aipatzen dute.

Askotariko genero adierazpenak agertzearen kontra daude pertsonak dira, ezbairik gabe; eta egia esanda, ez dakite zer den draga; edo ez dute jakin nahi.

Drag adierazpenak, besteak beste, askatasun adierazpenak dira, genero rolekin bukatzeko agerraldiak; hitz bakar batean erranda, askatasuna. Bestelako ikuskizunetan gertatzen den bezala, tokia, ordua eta momentuaren arabera, publiko jakin bati begira egindakoak dira, baina haurren begibistatik kentzea zensura da.

Haurrek erreferenteak behar dituzte euren bide propioa eraikitzeko eta behin honelako ikuskizun bat ikusita aldatzen badira, euren onerako izanen da. Hor ikusi izanen baitute nahi dutena izateko eskubidea dutela.

Horren beldur dira, bai: haurren askatasunaren beldur.  Eta haurrak erabiltzen dituzte euren aldarri murriztaileak egiteko. Cisheteroauraua hausten duen ororen kontra egiten dute.

Eta horri aurre egiteko, garbi dugu erantzuna: edonon ikusiko gaituzte, ezkutatu gabe.

Nor da dragen beldur?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Nor da dragen beldur?”-ri buruz

  • Nola ez dira ba beldurtuko haur gizajoak marrazki bizidunetako gaizkileak baino itxura txungoagoa badute?? Haurrak izutu eta manipulatzeko askatasuna aldarrikatzen dutela?? Inondik ere nire izenean

  • Utzi haurrak haur izaten bakean!

  • Mikel Haranburu 2023-09-22 10:46

    Fellinitar horiek baldin badira askatasunaren adierazpena, puxikaz egindako titiak daramatzatela, nahiago lukete haurrek berek horrelako “ikuskizunak” ikusi behar ez izatea… Bide propioa egiteko erreferente mardulak gero!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude