Non hago?

Non hago? –

Non hago?

Leioako kazetaritza fakultatean izan zen esperimentua. Jose Mari Pastor irakasleak kontatu du, Berrian: Sohütako gertakari bati buruzko albistea idazteko eskatu zien ikasleei. Askok Frantzian kokatu zuten Zuberoako herria. Zoritxarrez, gehiago harritu gaitzake Sohüta non dagoen jakin izanak, Frantzian paratu izanak baino.

Antzeko proba bat egin genezake Nafarroa Garaian, NUPeko ikasleei galdetuz ea non den Baigorri, non den Banka edo non den Urepele. Non hago? Zer larretan? Hitzei sobera erreparatu gabe afalondoetan gogaitu arte kantatu duten abesti bateko artzainaren herria izan liteke Urepele, edo talde bizkaitar baten kantako txoko txiki bat.

Igandean 45 urte bete ziren Xalbador hil zenetik. Atzendu beharko ez genituzkeen bere hitzetako batzuekin bukatu nahiko nuke gaurko minutu bateko manifestua: “Ni beheratar zendako deitu/ nerez banaiz orotarra?/ Goi ta beherik ez da enetzat, / Naparro bat da bakarra”.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko azaroaren 11koa]

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Non hago?”-ri buruz

  • josu naberan 2021-11-16 17:29

    Ba horixe Iker

    Hurrengoan NEXT belaunaldiak Sohüta Frantzian koka ez dezan, bla-bla-bla, ikus EHEkoei zer proposatu diedan