Non eta zenbat inbertitzen duen publizitatean Jaurlaritzak jakin nahi?

Non eta zenbat inbertitzen du publizitatea egiten Jaurlaritzak? –

sustatu.eus-etik.

Jaime Gómez-Obregon programatzaile espainiarra berezituta dago datu publikoen berrerabilpen praktikoko proiektuak egiten. Batzuetan datu horien jabe diren erakunde publikoekin elkarlanean (hala egin zuen Retrogipuzkoa proiektuan), eta beste batzuetan, datu arakatzen zailak azaleratuz. Azken kategoria honetan dago Gobiernovasco.marketing tresna. PDF sakabanatu eta erdi-ezkutuetan gordetako informazioa arakatu du Gómez-Obregonek, Eusko Jaurlaritzak egindako publizitate kanpainen datuak eskuratzeko. 2022 urtea amaitu arteko, aurreko bost urteetako informazioa batu du, medioen arabera eta kanpaina zehatzen arabera ere bai. Horixe da Gobiernovasco.marketing webgunean arakatu dezakezuna. Gazteleraz dago, baina kodea askatu du sortzaileak, eta hemendik abiatuta, euskaratu liteke. Lan hau bere orduetatik garatu du Gómez-Obregonek eta eskaera ere egin du, honen berri ematean, bere lana sostengatu dezakezula Patreon bidez.

Publizitate gastuei dagokienez… lehenagotik ere bagenekien ebidentzia bat, nabarmen berriro ere: Eusko Jaurlaritzak gaztelerazko medioetan inbertitzen duela diru gehien, alde handiarekin gainera. Datu orokorren analisi batean sartu gabe, pantaila irudi eta esteka batzuk zabalduko ditugu:

Berrian inbertituakoa:

Eta Correo Vocento taldearen hedabidean:

Espainiako ElDiario.es proiektu ustez ezkertiar eta soilik online denaren EAEko adarrean inbertitua:

Ba ElDiarioren webgunean, Tokikom hedabide guztietan baino gehiago:

Kanpaina zehatz batzuetan inbertiturikoa ere ikus daiteke, adibidez sagardoaren sustapenean:

Edo sail osoen gastua, hala nola garapen ekonomikoa eta ingurumena epigrafearekin:

Eta beste sail bat: Kultura eta Hizkuntza Politika. Eta, adibidez, Interneteko zerbitzu handietan: Google, Twitter eta Instagram-en inbertituakoa adibidez.

Ikus bideo bat non euskaraz azaldu duen (lagundu egin diote) Gómez-Obregonek Gobiernovasco.marketing delako tresna hau.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude