Noma Bar azaletan

Noma Bar blog honetan aurretik aipatu dugun ilustratzaile eta diseinatzaile bat da. Bere lana ikusgarria da benetan: postiboak eta negatiboak nahasten ditu, formak formen gainean paratzen ditu, hutsuneak eta masak desitxuratuz, osotasun horri nortasun berri bat eman arte.
Oraingoan zortzi azal erakusteko ekarri nahi izan dizuet hona. Wallpaper* aldizkarirako egin duen sorta ederra, dekorazio eta apaingarrien inguruko zortzi monografiko aurkezteko. Paperetik hiru dimentsioetara egiten du salto Noma Bar maisuak espazio fisikoekin, altzariekin eta beste apainketa-osagarri batzuekin aritzeko. Emaitza: Zortzi azal zortzi txosten hauentzako, non herri desberdinen ezaugarri dekoratibo eta estetikoak aztertzen diren: Alemania, AEB, Frantzia, Italia, Espainia, Japonia, Belgika eta Eskandinabia.
Goza ezazue, merezi du eta.
Aurretik, hemen.

HERGELBERRI GRAFIKOAK