Vitoria-Gasteiz! ikur berdearen goroldioaren jatorria salatu dute

Green Capital Hiriburu Berdea elurretanGasteiz Europako Hiriburu Berdea delako Andra Maria Zuriaren plazan jarri duten ikurra egiteko goroldioaren jatorria gatazka iturri bihurtu da. Zientzialarien arabera, Hegoamerikako eremuetan berez sortzen den landarea da, baina “ezin da hazi”. Ikurraren “berdea” koloretazkoa besterik ez da, adituek diotenez, goroldioa hartzea naturaren aurkako erasoa izan baita.

Gasteizko hiriburutza berdearen ikur bilakatu den monumentua “zentzugabekeria ekologikoa” da. Espainiako Briologia elkarteko buru Javier Martinezek azaldu du hori El Correon. “Goroldio hori hartzeak arazo ekologikoak sortzen ditu”, dio Martinezek. Patxi Heras espezialistak esan du erabilitako goroldioa ezin dela hazitegian kultibatu eta naturatik atera behar dela. Hori dela eta, “inkongruentzia” handi gisa definitu du Herasek monumentu “berdea”. Iberiar penintsulan desagertzear da espezie hori.

Sphagnum magellanicum goroldioa Txiletik etorri da Gasteizera, Alacanten landaretza burnizko monumentuan txertatu ondoren. Goroldioak berez kolore gorria du lehortze denean, baina Gasteizen etengabe ureztatzen du monumentuaren barruko sistema batek, kolorea berde mantendu dadin.

Udalak uko

Gaur bertan Gasteizko Udalak zientzialarien informazioa gezurtatu du: Goroldioa “produkzio ekologian” hazi dela erantzun dute eta guztiz modu legalean ekarri dela Gasteizera.

Oposizioko alderdi politikoek ez dute kritikatzeko denborarik galdu.

Alvaro Iturritxa (EAJ): “Eskaparate efektua bakarrik nahiz izan du gobernuak etekinak epe motzean lortzeko apustu estrategikoak egin beharrean”

Patxi Lazkoz (PSE): “Hiriburutzaren ikurra ekosistemaren txikiketaren ikurra bilakatu da”.

Kike Fernandez de Pinedo (Bildu): “Ez du balio berdeaz hitz egitea bitartean naturra izorratzen badugu”.

Jardunaldi kritikoak

Europako Hiriburutza Berdeari buruzko hitzaldia egingo du gaur, asteartea, Unai Pascual Ingurugiro Ekonomian doktoreak, Europa Jauregian 19:30etan. “Gasteiz Green Capital: Un enfoque crítico” da hitzaldiaren izenburua.