Nolako herria da gurea? Euskal Herriari begira

Nolako herria da gurea? Euskal Herriari begira

Nolako herria da gurea? Euskal Herria ri begiraGure udalerriak, eskualdeak, herrialdeak… Zertan dira? Nolakoa da haien errealitate ekonomiko eta soziala? Osasunean sendo ote gaude nazioarteko gainontzeko herrialdeekin alderatuz? Euskal Herriari begira aplikazioa jaio da, Euskal Herriko errealitatea zein tokikoak ezagutzen laguntzen duen tresna.

Begirada bakarrean hamaika irudi

Dakiguna zera da: mendebaldeko demografia dugu, gizarte modernoa da gurea eta kontraesan sakonez osatua, lurralde ekintzailea gara eta ordezkatze demografiko baxua dugu, lehen mailako adierazleak dituen ekonomia dugu, zerbitzuetarako irisgarritasuna ez da homogeneoa eta desorekaz beterik dago eta gune oso urbanoak ditugu eta udalerri oso deskonektatuak.

Aplikazioaren ezaugarriak:

  • Lurralde eremu desberdinetako informazioa: udalerri, eskualde, herrialde eta nazio mailako
  • Landutako adierazle kategoriak: demografia oreka, gizartea eta bizi baldintzak, lana eta jarduera ekonomikoa, zerbitzuak, identitatea, ingurua eta kokapen geoestrategikoa, ekonomia eta lurralde antolamendua. Informazio gehiago nahi izatera jo www.atlasa.net aplikazioara (Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen Atlasa).
  • Analisi laburrak: landutako adierazle kategoria bakoitzeko analisi iruzkindua.
  • Iruditegia: Euskal Herriko lurralde mapa, eskualde eta herrialdeen mugekin. Udalerrietako geruzan, iragazkia egiteko aukera, hirigune eta bere eragin esparruko udalerrien artean.
  • Grafikoak: datu guztiak barra diagraman errepresentatzen dira.
Nolako herria da gurea? Euskal Herriari begira