Nazioarteko Harremanetarako Taldeko kideak: nor da nor?

  • Silvia Casale: Kriminologoa da. 1998az geroztik Ipar Irlandako Sententzien Berrikuspenerako Komisioko kidea da. Tortura prebenitzeko Europako Komiteko presidentea izan da 2000tik 2007ra, bertako kide zelarik 1997tik. Torturaren prebentziorako NBEren azpikomiteko lehen presidentea izan zen, 2007tik 2009ra. 2010etik Europako Kontseiluaren laguntzaile da zigor nahiz tratu ezgizatiar edota umiliagarriak aurreikusteko sailean.
  • Pierre Hazan unibertsitateko irakaslea da Ginebran, justizia gaietan. Egiaren Batzordeez eta Nazioarteko Justizia Kriminalaz hainbat liburu idatzi ditu, horien artean Judging War, Judging History, Behind Peace and Reconciliation” da ezagunena. Nazio Batuen Erakundeko Goi Komisionatuaren Bulegoan lan egin izan du Giza Eskubideen gaietan. Bere web orri propioa du.
  • Raymond Kendall Interpoleko idazkari nagusia izan zen 1985etik 2000. urtera. Segurtasun gaietan egin du bizitza osoan lan, eta hainbat sari jaso izan ditu lan horregatik. Gaur egun gobernuz kanpoko hainbat eragileren aholkulari gisa lan egiten du. 
  • Nula O’Loan Ipar Irlandako ararteko izan zen polizia gaietan 1999tik 2007ra, Police Ombudsman-en. Lorren Ganberako kide da gaur egun, eta  Irlandaren bidali berezi Timorren eta gatazkan konpontzeko enbaxadore ere. Ulsterreko Unibertsitatean Jean Monnet katedra du.
  • Alberto Spektorowski Tel Aviveko unibertsitateko Zientzia Politikoen unibertsitateko irakaslea da, Jerusalemeko unibertsitate hebreokoa eta Columbiako unibertsitatekoa eta Wisconsinekoa ere bai. Camp Davideko negoziazioetan parte hartu zuen Shlomo Ben-Ami Israelgo barne ministroaren aholkulari gisa.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Nazioarteko Harremanetarako Taldeko kideak: nor da nor?”-ri buruz