Demokrazia ala haustura demokratikoa

power

Demokrazia ala haustura demokratikoa –

Historia errepikatzen dela esan ohi da, batzutan leku berean lehen gertatukoa errepikatzen da orainean, beste batzutan leku batean gertatu dena beste leku batean errepikatzen da.

Hego Euskal Herrian ezker abertzaleak maiz erabili du ‘haustura demokratikoa’ kontzeptua transizio bitartean eta ondoren gatazkak zergatik segitu duen azaltzeko: Franco nagusi zela indarrean zegoen diktadura faxistak diseinatu zuen transizioa eta gaur egun ere espaniar estatuan Francok ezarritako erregea indarrean dago, faxistek eragindako genozidioa, heriotz zigorrak, lapurretak, jazarpen politikoa, sexuala, soziala… inongo zigorrik jaso gabe gelditu dira, herriok eta herritarrok espaniar konstituzioan gatibu segitzen dugu.

Nazioarteko komunitateak (hau da, Mendebaldeko inperialismoak) begi onez ikusi zuen haustura demokratikorik gabeko transizio hura, faxismoaren mozorrotze hura. Areago yankeek parte hartze zuzena izan zuten eta Europako estatuek zigilu demokratikoa jarri zioten.

Orain Tunisia eta Egipton historia errepikatzen ari da. Tunisia honezkero desagertu da misterioski hedabideetatik… zergatik ote? Zer ari da egosten hango lapikoan eta mendebaldeak noraino eta non sartu du muturra? Eta Egipton? Egipton Mubarak hilotz politikoa da eta laster Tunisia bezala desagertu ahal zaigu hedabide nagusietatik.

Baina, Mendebaldeak zer nahi du Egiptorako eta Tunisiarako? Tunisiarako Mohammed Ghannouchi da hautagai nagusia, Ben Alirekin, ihes egin zuen presidentearekin, alegia, lehen ministroa izan zena. Egiptorako, berriz, hautagai nagusia Suleiman jenerala da, bere kurrikulumerako esan dezagun Egiptoko zerbitzu sekretuetako buru izan zenean, CIArekin kartzela sekretuak prestatu zituela, ondoren, mundu osoan zehar atxilotuak bertan torturatu ahal izateko.

Kendu Franco eta Juan Carlos I eta jarri Mubarak, Ben Ali, Suleiman eta Ghannouchi, astindu lapikoa eta horra hor transizio magikoa, Mendebaldearen label demokratikoarekin.

Agintari berriek bira bat edo beste egingo dute beren transizioetan puntu gehien irabazi duten estatu inperialistetan, ondoren estatu horietako enpresa-gizon, teknokrata, militar eta abarrek bisita bueltatuko diete, eta gauzak normaltasunera itzuliko dira. Mubarak eta Ben Ali Franco bezala ohe banatan hilko dira. Finean dena lotua eta ongi lotua daukate.

Ruben Sánchez Bakaikoa, Askapenako auziperatua info7rako

www.askapena.org

Demokrazia ala haustura demokratikoa
faxismoa demokrazia egipto tunisia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude