Nahasmena Noticias taldeko egunkarietan ETA dela eta ez dela

purple-nurpleNoticias taldeko egunkariek gaur ETAri buruzko “litekeria” sorta argitaratu dute, gertatu daitekeenari buruzko espekulazioak. Xabier Arzalluz-ek “ETAren amaierari” egunetako epea jarri dio, BBCn agertuko omen da laster ETA eta, gainera, PPk prozesuaren inguruko jarrera aldatuko omen du. Mugitzen ari al dira gauzak ala lilurakeria informatiboa besterik ez da?

Informazio saltsa erraldoiak informatu baino nahastu egiten gaituela esaten da azken aldian. Halako zer edo zer pentsatuko zuten gaur Noticias taldeko egunkarietako irakurleek. Bake prozesuaren inguruko zurrumurru etengabeek noraezean utz dezakete gaia jarraitu nahi duen edonor.

Ikus ditzagun hiru albisteak:

Hiru informazioak sinesgarritzat joz gero, nahasmena nabaria da eta ez dago nondik hirurak lotu. Noraezean uzten du irakurlea.

Baina, ezer gertatzen ez bada? ETAk ez du behin betiko amaierarik iragarriko PSOEren gobernupean eta BBCn ez da tankera horretako elkarrizketarik izango eta PPk kupida gabe jarraituko du presoen auzian. Nork epaitzen ditu egia nahasten dutenen arduragabekeriak?

Gaurkoa bezalako praktikekin irakurleari errealitateaz informatu baino, gertatu daitekeenari buruzko hiru hipotesi eman zaizkio. Iturririk ia aipatu gabe eta sekretupekotasunaren izenean espekulazio jaia burutu du gaur Noticias taldeak. Kazetaritzaren izenean, behintzat asma dezatela. Bide batez, goiko irudia, ez da inoiz mugitu.

p.s: Hemerotekako opari txikia, espekulazioen hutsen erakusle: “Batasuna, EA eta Aralar batera joango dira udal hauteskundeetara Euskal Herria Bai izenean”.
arzalluz, ETA, lilurakeria, Noticias

2 pentsamendu “Nahasmena Noticias taldeko egunkarietan ETA dela eta ez dela”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude