Nafarroan ezarritako militokraziaren gaineko galderak

Nafarroan ezarritako militokraziaren gaineko galderak –

Gobernu bakezale bati galdetuko nioke ea sartuta dagoen Defentsarako Ministerioak gerrak prestatzeko eramaten duen dirua, gure izenean Estatuarekin adosten duten kupoan. Galdetuko nioke ea nafar bakoitzak zenbat paratzen duen aipatu ministeriorako.

Nafarroan ezarritako militokraziaren gaineko galderak

Nafar gobernu bati, Pax Romana delakoa nahi ez duen bati, galdetuko nioke ea uste duen eragozpen fiskala, behin eta berriz Madriletik ukatu egiten digutena, zilegizko eskubide bat dela eta ea uste duen militarismoaren aurkako gizarte mugimendua bera ere zilegizkoa dela; kale edota plaza baten izena baino gehiago merezi duena. Nafarroako Gobernuari, bakearekin engaiaturik legoken bati, galdetuko nioke: Bardeetan xahutzen ari den dirua zenbatekoa da osotara? Hegazkin militarrak aireratzea (zenbat ariketa izan dira aurten?), bonbak jaurtitzea (zenbat aurten?), tiro-poligonoa mantentzea, horrelakoetarako txostenak idaztea, segurtasun neurriak hartzea, baliabide teknologikoak eguneratzea, dronak erabiltzea, naturan eragindako “albo kalteak”… Nafar Gobernuak ba al daki Bardeetan egiten den guztia? Arduratuta dago? Aitorpen instituzionalez haratago, zerbait eginen du? Edo aski dugu hitzak haizatzearekin?

Lurrean den Jainkoaren Gobernuari ere, esaten duten bezala, Aita Santuari eta Elizari, galdetuko nieke ea Nazareteko Jesus hura bakearen alde zegoen. Bere izenean hitz egiten dutela esaten dutenez, galdetuko nieke ea lagun hurkoari (nahiz eta arerioa izan) izan behar zaion amodioari buruz hark esaniko hitzetan sinesten duten eta ea horri heltzen dioten; ze, Olibako Monasterioak ere Bardeetan nekropolitika egitearen truke dirutza kobratzen duelako. Ez al dira diru horiek Judasek kobratu zituen 30 zilarrezko txanpon haiek nazaretarra salgai jartzeagatik? Mendebaldean fabrikatutako gerra horietatik ihes egin nahian, hondartzetan itota agertzen diren jendeak zenbatean daude? Zenbat Aylan behar dira?

Esanen didate militarrendako zerga zilegizkoa dela, “demokratikoa” baita. Noiztik da “demokratikoa” han suertatzen diren milaka lagunen odol jarioa? Hala bada gizateriaren norabide loriatsua, galdetu beharko genioke berriro geure buruari ea zilegi den zerga iraultzaile bat? Zer nolako baloreekin? Estatu-arrazoia egia-erregimen jainkotua eta eztabaidaezina al da? Altsasun bezala? Bitxia da batez ere nafar eskuinari entzutea, gerlari sutsuaren azalean, Bardeetako Komunitateak egiten duen autodeterminazio ariketaren defentsaz, “utzi” zioten lurraldea kudeatzeko duen eskumena erabiliz; edozein lurralderen gaineko autodeterminazio eskubide antzekoa ukatzen duen bitartean. Ariketa hori, bestalde, Aznarrek prestaturiko dekretu militarrak bahitua.

Nafarroan ezarritako militokraziaren gaineko galderakEsanen didate Madrilen dutela errenta aitorpenaren gaineko eskumena eta ez dagoela beraien esku hori geldiaraztea. Nire ustetan kontraesanetan ari dira uste baldin badute bakea ez dagoela gure esku. Hala balitz, militokraziaren menpe egonen ginateke eta inoiz ez ginateke geure buruaren jabe izanen, “legeak hala aginduta”. “Nafarroa, askatasuna eta berdintasuna” bezalako hitzen erretorika ahoan egun guztian duten horiei esanen nieke iruzurretan ari direla bake globala ezinezkoa dela uste izan dezagun nahi badute; tokiko bakea, berriz, ahalezkoa dela esaten diguten bitartean. Orduan, tokiko bakearen oinarriak behin betirako Pax Romanaren aginduarenak bezalakoak izanen ziren? Eta hori bakea izanen zen edota tokiko foru ertzaintza berri bat Cabacas litzenziarekin? Ba al da inolako gobernu arrazoi, arras oso gorena eta oso erabat zilegizkoa, gazteria arma hilgarrien bitartez tratatzeko, gaztetxe bat izan nahi dutelarik, eraikuntza oso historikoa eta artistikoa izanagatik ere?

Erabil dezagun dirua modu etikoan, hori egingarria bada. Arte ederretan, kultura arloan, musikan, liburutegi publikoetan, mundu lasaiagoaren gaineko ametsetan…; herrien arteko ulerbidean, lagun ezberdinen arteko bizikidetzan, arrotza ulertzeko ahaleginetan. Erabil dezagun dirua ezinezkoa omen den bake bat lortzeko ahalegin guztietan, halabeharrezkotasunaren horma suntsitu arte. Ez al da hori gure gerra “txikiarekin” egiten ari garena?. Willian James-ek, filosofoa eta psikologoa, idatzi zuen “gerraren baliokide morala” lortzen saiatu behar zela. Beste lagunen aldeko sakrifizioak egitera bultzatuko lukeen zerbait litzateke; hotza, beroa eta gosea jasatera, helburu bat lortzearren. Ez gerra edo irabazi belikoa, baizik eta helburu gizalegezkoagoa eta positiboagoa; baina, horren bitartez, jendeak egin lezan gerra irabaztearren normalean egiten duena, edo gerra garaian egiten duena. Giza sakrifizioaren alde hain gora begiratu gabe, beharbada; munduarekiko bakean izateko, geure baliokide morala aurkitu al dugu? Gure etxeetatik bi metrora, Bardeetan, nazioarteko sarraskia izanda?

Baina, tira, erosoagoa da dirua kobratzea tiro-poligonoaren alokairutik, azken finean, han prestatzen diren gerrak ez dira gureak. Erosoagoa da hitzak aireratzea eta ezer ez egitea; errenta aitorpenetik Defentsarako Ministerioak jasotzen duen dirua hain modu etzanean ematea bezain erraza. Horrela gure elite klaseei erosoagoa egiten zaie negozioak adostea eta beste aldera begiratzea. Honetaz inoiz mintzatu al da kupoa adostean?

Munduan badira lekuak non jendearen bizitzak balio ez duen, ezdeus ez-lekuak, leku nihilizatuak, ezdeusak diren lekuak. Lekutan dauden lekuak, gerra interesatuenak. Tamalez famatu zen “Kill Team” izeneko talde militar hark bezala, segitzen dutelako jo eta ke Bardeetan munduari nork agintzen duen erakusteko, eta, gainera, ziurrenik dirutza ebatsiz egiten digutelarik zerga bidez.

Zuzen zuzenean galdetzen dut: zenbatekoa da estortsioa Nafarroan? Nafar Gobernuak ba al daki?

Nafarroan ezarritako militokraziaren gaineko galderak
Nafarroan ezarritako militokraziaren gaineko galderak  Nafarroan ezarritako militokraziaren gaineko galderak
Bittor Abarzuza

Bardeak Libre taldeko kidea

2 pentsamendu “Nafarroan ezarritako militokraziaren gaineko galderak”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-05-06 23:57

    Ez dut uste ona denik Bardeetako instalazio militarraren auzia, Altsasu, maravillas, euskara etab dena zaku berean nahastea. Euskaldunberri batek esan zidan behin: “badakizu euskara non erabiltzen den? Manifestazioetako pankartetan”. Eta bai, handik aurrera gehixeago begiratzen hasi nintzen hedabideetan eta arrazoi zuen, euskara pankarta guztietan eta batzutan bera bakarrik gainera, nahiz eta denak españolez hitz egiten joango diren manifan. Baina hori bai, oihuak ere euskaraz izan ohi dira. Horrekin pixkat gogaituta gaude zenbaitzuk. Nik ez dut uste Uxue Barkosen gobernuak gaizki egin duenik auzi honetan, ikusi bestela azken hauteskundeetako emaitzak Nafarroan. Hemen liskarrak armatzea oso erraza da, hauteskundeak irabazi behar dira ordea. PPk zerbait ikasi du hauteskundeetan.

  • Ez gaitezen ergelak izan. Kontua, izatekotan, izam, beharko luke norenal diren indar armatu horiek, zer ,zinez, indar armatu ez duen herria desagertu hurrren dago eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude