Motibazioari buruzko “topaldia” izango da urtarrilaren 30ean

XI. TopaldiaEuskaltzaleen Topaguneak XI. Topaldia antolatuko du urtarrilaren 30ean, Durangoko Elkartegian. “Geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen” izeneko jardunaldian, motibazioa izango da gai nagusia.

Erabilera sustatzea izan da ardatz urteetan tokiko eta nazio mailako euskaltzaleen Topaguneetan. Euskaraz bizitzeko guneak sortzea, elikatzea. Erabileraren garrantziaren berri gizarteratzea, horren aldeko baliabideak, diskurtsoak  eta legeak aldarrikatzea.

Aurtengo jardunaldietan, ordea, euskara erabiltzera edo ez erabiltzea bultzatzen gaituzten motibazioak aztertuko dira. Motibazioa aipatzean zeri buruz ari garen aztertu, hizkuntza batean edo bestean aritzera zerk animatzen gaituen, euskara erabiltzearen aldeko euskaltzaleak sentsibilizatzeko zeintzuk tresna edo diskurtso erabili daitezkeen, eta abar landuko da.

Horretarako, soziolinguistikan eta hizkuntzaren inguruko beste zenbait arlotan adituak diren lagunak izango dira topaldian, esate baterako Iñaki Martinez de Luna, Esti Amorrortu, Rosa Ramos eta Julen Arexolaleiba.

Aipatu bezala, Durangon izango da jardunaldia edo topaldia, urtarrilaren 30ean, eta egun osokoa izango da (09:00-18:00). Bertan parte hartzeko izen ematea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, Topagunearen webgunean (hemen). Matrikulatzeko 30€ ordaindu behar dira, eta bazkaria barne izango du.

09:00  Harrera
09:30  Topaldiari irekiera. Mikel Irizar, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea.
09:45  Motibazioaren kontzeptualizazioaz. Xabier Erize eta Iñaki Martinez de Luna.
10:45   Mintzapraktika egitasmoetako parte hartzaileen motibazioaz. Iñaki Iurrebaso.
11:15    Atsedena
11:45   Euskaldunberrien auto-pertzepzioa: hiztun legitimoa naiz?. Esti Amorrortu.
12:30  Gazteen motibazioa sustatzeko baliabideak. Rosa Ramos eta David Anaut.
13:00  Hedabideen egitekoez gertuko euskal komunitatea indartzeko. Iban Arantzabal, Julen Arexolaleiba.
14:00  Bazkaria Plateruena Kafe Antzokian.
16:00  Arratsaldeko saioaren sarrera.
16:15   Mahaingurua eta eztabaida irekia. Gaia: Hiztunpolisa liburuaren ekarpenaren irakurketa, Jon Sarasuak liburua aurkeztuta.
Mahaikideak: Iñigo Fernandez Ostolaza, Iñaki Martinez de Luna eta Belen Uranga
Moderatzailea: Maite Artola
18:00  Bukaera

Informazio gehiago, topaldia.topagunea.org atarian.

erabilera, euskaltzaleen topagunea, euskara, euskara elkarteak, Hiztunpolisa, jardunaldiak, mintzapraktika, motibazioa, topaldia

Zer duzu buruan “Motibazioari buruzko “topaldia” izango da urtarrilaren 30ean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude