Monarkia ala errepublika erabakitzeko erreferenduma
Monarkia ala errepublika erabakitzeko erreferenduma –
«Monarkia ala errepublika erabakitzeko erreferenduma eskatu du Nafarroako Parlamentuak», dio Euskalerria Irratiak.
Felipe VI.a, Espainiako erregea, Nafarroara etorriko da, Iruñera zehazki, asteazkenean [gaur], Baluarten eginen duten Arkitektura eta Gizarte kongresua zabaltzera, eta horren harira onartu du legebiltzarrak galdeketaren aldeko deklarazioa.
.
Geroa Bai, harrera egitearen alde
Ezkerraren deklarazioak erregearen bisita arbuiatu nahi izan du, halaber, eta Nafarroako instituzioetako ordezkariak Felipe VI. egonen den ekitaldietan parte ez hartzeko eskatu du. Nolanahi ere, puntu horiek ez dute biderik egin, Geroa Bai oposizioarekin lerratu baita, UPNrekin, PSNrekin eta PPrekin, eta kontrako botoa eman du.
Monarkiari “normaltasun demokratikorik” eman ezin zaiola defendatu du Jose Miguel Nuin Ezkerrako parlamentariak, eta herritarrek monarkia nahi ote duten erebaki ezin izatea “penagarria” dela.
Españolazoak, inbasorea monarkia ala errepublika den erabaki dezagun nahi dugu? Utikan!!
Errepublika edo monarkiaren arazoa arazo txit espainola da eta gurera ekartzea borboien kontrako herrra alferrik ereinaz erakusten zenbateraino gure lur hontako ezker batek behar duen ezker espainolaren buru gaineko laztantxoa kontentki buztantxoa astintzeko. Gogoan dut horren arira nola Elgetako omenaldi ala ospakizun batean Aralarko kide batek harrokiro sostengatzen zuen bandera errepublikar espainiarra. Normala da ezker abertzalea den bezalakoa kontuan izanda espainol ezkerraren erreferentziak bereak egitea. Ez zen horrela gertatzen gure arbasoekin, nireekin gutxienez: beraientzat espainiar ezkerra espainoltasun nazkagarri eta anti-euskaldunenaren adierazgarri zen. Gure artean ordea garaikideki ezker abertzaleak gure lurrean txertatu duen izpirituaren emaitza gisa han ditugu espainol komekuras antimonarkikoen leinu berri baten partaide gisa hainbat eta hainbat ustez abertzale diren tipo batzuk, espainiar errepublikaren urtaurrenean herri txit euskaldun eta ustez abertzaleetan espainiar bandera bat gehiago goralduz, beren udaletxean bandera monarkikoa zintzilik dirauen bitartean.