Monarkia ala errepublika erabakitzeko erreferenduma

Monarkia ala errepublika erabakitzeko erreferenduma –

«Monarkia ala errepublika erabakitzeko erreferenduma eskatu du Nafarroako Parlamentuak», dio Euskalerria Irratiak.

Monarkia ala errepublika erabakitzeko erreferenduma
Espainiako errege erreginak, San Adrianera egin zuten bisitan, artxiboko irudi batean.

Felipe VI.a, Espainiako erregea, Nafarroara etorriko da, Iruñera zehazki, asteazkenean [gaur], Baluarten eginen duten Arkitektura eta Gizarte kongresua zabaltzera, eta horren harira onartu du legebiltzarrak galdeketaren aldeko deklarazioa.

Nafarroako eta Espainiako herritarrek monarkia ala errepublika nahi ote duten erabakitzeko erreferenduma behar dutela aldarrikatu du Nafarroako Parlamentuak, Ezkerrak aurkeztutako deklarazioaren lehen puntuak alderdi horren eta Geroa Bairen, EH Bilduren eta Ahal Duguren babesa jaso ostean. Asteazkenean etorriko da Espainiako errege Felipe VI.a Nafarroara, Iruñera zehazki, Baluarten eginen duten Arkitektura eta Gizarte kongresua zabaltzera.

.

Geroa Bai, harrera egitearen alde

Ezkerraren deklarazioak erregearen bisita arbuiatu nahi izan du, halaber, eta Nafarroako instituzioetako ordezkariak Felipe VI. egonen den ekitaldietan parte ez hartzeko eskatu du. Nolanahi ere, puntu horiek ez dute biderik egin, Geroa Bai oposizioarekin lerratu baita, UPNrekin, PSNrekin eta PPrekin, eta kontrako botoa eman du.

Monarkiari “normaltasun demokratikorik” eman ezin zaiola defendatu du Jose Miguel Nuin Ezkerrako parlamentariak, eta herritarrek monarkia nahi ote duten erebaki ezin izatea “penagarria” dela.

Monarkia ala errepublika erabakitzeko erreferenduma

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Monarkia ala errepublika erabakitzeko erreferenduma”-ri buruz

  • Españolazoak, inbasorea monarkia ala errepublika den erabaki dezagun nahi dugu? Utikan!!

  • Errepublika edo monarkiaren arazoa arazo txit espainola da eta gurera ekartzea borboien kontrako herrra alferrik ereinaz erakusten zenbateraino gure lur hontako ezker batek behar duen ezker espainolaren buru gaineko laztantxoa kontentki buztantxoa astintzeko. Gogoan dut horren arira nola Elgetako omenaldi ala ospakizun batean Aralarko kide batek harrokiro sostengatzen zuen bandera errepublikar espainiarra. Normala da ezker abertzalea den bezalakoa kontuan izanda espainol ezkerraren erreferentziak bereak egitea. Ez zen horrela gertatzen gure arbasoekin, nireekin gutxienez: beraientzat espainiar ezkerra espainoltasun nazkagarri eta anti-euskaldunenaren adierazgarri zen. Gure artean ordea garaikideki ezker abertzaleak gure lurrean txertatu duen izpirituaren emaitza gisa han ditugu espainol komekuras antimonarkikoen leinu berri baten partaide gisa hainbat eta hainbat ustez abertzale diren tipo batzuk, espainiar errepublikaren urtaurrenean herri txit euskaldun eta ustez abertzaleetan espainiar bandera bat gehiago goralduz, beren udaletxean bandera monarkikoa zintzilik dirauen bitartean.