Microsoft-en datu zerbitzariak itsas-azpian

Microsoft-en datu zerbitzariak itsas-azpian –

Microsoft-en datu zerbitzariak itsas-azpian2 urteko ikerkuntza lanen ostean Microsoft enpresak ozeanoan datu-zentro bat instalatu du. `Project Natick` proiektuak 826 datu-zerbitzari dauzka barruan. Eta une honetan horiek itsas-azpian aurkitzen dira. Microsoft-en arabera, operazio kostuak eta instalazio-denboran aurrezten den sistema da hau.

12 tanketan banatu ditu teknologia enpresak 826 zerbitzariak. Eta guztien artean 0,25 megabatio elektrizitate kontsumitzen dute seguntuko. Asko dirudien arren, hau oso indar gutxi da sistemak jasan dezaken datu kopururako.

Eskoziako Orkadak irletako itsas azpian aurkitzen den harri erraldoi baten gainen ipini ditu Microsoft-ek zerbitzariak. Hauen funtzionamendurako energia berriztatzailea bakarrik erabiliko da.

12 metro baino zerbait gehiagoko luzera duten tankeak inguruko lurraldeetako, hau da, Erresuma Batuetako hodei birtualaren ahalmena zabaltzeko balioko dute, eta zerbitzua ere azkartuko da.

Artikulu osoa irakurri eta ENTZUTEKO: info7.naiz.eus

*Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua.

Microsoft-en datu zerbitzariak itsas-azpian