Miguel Sanzen agurrean

24 urte egin ditu parlamentari gisa, horietako 16 presidente gisa. “Nafarroarekiko eta nafarreriko leialtasuna” erakutsiz agurtu da Parlamentuaren legegintzaldi honetako azken osoko bilkuran. Juan Cruz Allik eta Jon Errok ere utziko dute politikagintza.

Hona hemen Sanzek bota izan dituen perla batzuk:

  • Euskararen garapenerako gobernu honek aurkitu duen biderik onena da Nafarroako zona batgean koofizial egitea, eta hautatzeko askatasunak eta normaltasun domokratikoak zehaztutako bidean jartzea; bide okerrena da manifestazio panfletarioetan kokatzea, eta etarren karteletan.”
  • «Ele biko unibertsitate publikoa bideraezina da ekonomiaren ikuspuntutik, horrela izan dadin erabaki dugulako». «unibertsitate elebiduna txarra litzateke, ikerketa eta irakaskuntzaren kalitatea ez liratekeelako izango lehentasun, hau da, bikaintasunaren bila dabiltzan unibertsitateen jardunak izan behar ditu bi ardatz».
  • “euskararen normalziazioa kaltegarria litzateke kalitatezko irakaskuntza batentzat”
  • “EAJk ETAren helburuak partekatzen ditu”
  • “Ez genuke sekula Gobernua osatuko ez Batasunarekin eta ezta NaBairekin. Ez pistolek banatzen gaituztelako bakarrik, eredu instituzionalak ere bereizten gaitu”
  • “ETAk armak utziko balitu hitz egin eta negoziatu liteke, eta hor Nafarroa eskuzabala izango da. Su-etena sendotzen den heinean, eta indarkeriaren betiko amaieraz hitz egin dezakegunean, beste gauza batzuei buruz hitz egin ahal izango da, kartzela-politikaz eta bergizarteratzeaz” (1998ko urriaren 14an esana, Aznarrek negoziazioak hasi zituenean)

Bera ere saiatu zen behiala euskaraz egiten:

Miguel Sanzen agurrean

Irudia | Miguel Sanz | ezezaguna | LGPL
Miguel Sanzen agurrean

2 pentsamendu “Miguel Sanzen agurrean”-ri buruz

  • Zoritxarrez perla gehiago utziko dizkigu Yolanda Barcinak hauteskundeak irabaztekotan. Lau urtetan Sanzenak gainditu ditzake emakume honek…

  • Pedro Ayarzaguena Ibieta 2011-03-28 22:20

    Noizko tratamendu zintzo bat euskararekiko Nafarroan? Hain zaila al da euskara politikarekin ez nahastea. Nafarroako Unibertsatate Publikoa erakargarriagoa litzateke euskaraz ikastea ahalbidetuko balu.