Irakasleen deialdian, ingelesa euskararen aurretik.

IRAKASLEEN DEIALDIA: INGELESARI BESTE BULTZADA BAT EUSKARAREN ALDEAN.                

Administrazioan Euskaraz taldeak berriz ere Nafarroako Gobernuaren jokaera kritikatu nahi du.  

2011ko otsailaren 18an irakasleen 132 postu betetzeko deialdia atera zuen.              

Gaztelaniazko lanpostuetarako baremoan euskararen balorazioa % 5 da (puntu guztien % 2). Postu guztietarako ingelesaren balorazioa baremoaren % 20 da.              

Lehenengo aldia da ingelesaren balorazioa hain altua dela, euskararena argiki gaindituz.              

Gaurko beharrei erantzuten ez dien balorazio modu horrek etorkizuna baldintzatu nahi du, ingelesa euskararen aurretik jarrita.              

Nafarroako Gobernuaren jokaera hori gogor salatu nahi dugu. Aldi berean, ingelesari bidea zabaltzeko erabiltzen duen modua agerian utzi nahi dugu: Ingelesa irakasteko titulurik ez da behar (bai, ordea, euskaraz irakasteko); ingelesaren titulu bat baino gehiago aurkez daitezke eta denak puntuatu.              

Ingelesari bidea emateko denak balio du. Ingelesa ez dakiten hiritarrenganako bereizkeriarik ez du horrek sortzen.               

Euskara dakiten irakasleen sarrera mugatu behar da, ordea, D eredua zabaltzeko oztopoak sortzeko.               Oraindik ez da konturatu D ereduak aurten % 10eko hazkundea izan duenik?              

Iruñean, 2011ko martxoaren 23an.              

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. Ordezkaria: ANGEL VELEZ MEDRANO. Estatuko Nortasun Agiria: 72.637.900. Helbidea: Navas de Tolosa, 13 – 2 eskuina (Iruñea).      

AET Administrazioan Euskaraz  Taldea.   

euskara

Irudia | euskara | ezezaguna | LGPL

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Irakasleen deialdian, ingelesa euskararen aurretik.”-ri buruz