Martxoan irakurriko ditugun 10 titular

ImgArticulo_T1_70132_201032_123956

Ohi bezala hemen natorkizue etorkizuneko titularrekin. Gaurkoan martxokoak dakarzkit. Besterik gabe, hemen dituzue… badakizue beti dudala asmatzen.

  • Berriak webgune berria, Martxelo Otamendik twitter kontua baino lehenago sortu du.
  • Lin Ton Taunek egingo du Tropelaren abestia. Esperantoz, “mundura zabaltzeko”
  • Zuhaitz Gurrutxagak bi domina irabazi ditu Sotxiko joko olinpikoetan. Monologo bat egingo du ospatzeko.
  • Narima Maurya bangladeshtarrak irabazi du Argia.comeko blog onenaren saria.
  • ETAren arma arsenala, lehenengo faszikuluarekin, 2 bala eta gatilloa 2€tan, zure kioskoan.
  • Markel Olano: “ETAk ez daki zer edukiontzitan bota behar diren armak”
  • Paquirrín S.D. Eibar primeran egon dadin behar diren 1,5 milioiak jartzeko prest agertu da.
  • Roberto Jimenezi plastika suspenditu diote, ez duelako ezer pintatzen.
  • EHUko ikerlarien arabera, Patxi Lopezen euskarazko idazkunak faltsuak dira.
  • Cuatrok eta Espainiako Selekzioak Podemos salatu dute, jabetza eskubideen urraketagatik. “La nuestra es más roja”, erantzun du Pablo Iglesiasek.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.