Maitasun mezuak Kataluniatik: zilborrari begira zaudete

Maitasun mezuak Kataluniatik: zilborrari begira zaudete

Jordi Basté RAC 1 irrati katalaneko esatariak asteleheneko editorialean hizpide izan ditu euskaldunak, eta bereziki Eusko Alderdi Jeltzalea. “Ez nabil euskaldunei buruz oro har, PNVri buruz baizik”. Edonola ere bere hitzei alderditik haratagoko mezua ere igartzen zaie.

“Basquitisak bizi gaitu, noizean behin lagun Patxik kokotekoa eman eta esnatzen gaituen arte”. Iñigo Urkulluk enpresarien aurrean esandakoak jaso ditu Basték. Gogoan hartu ditu orain dela bi urte Urkulluk berak esan zituen beste hitz batzuk ere, orduko horretan katalanei leporatuz bere garaian Kontzertu Ekonomikoa baztertu izana. “EH Bildu bere moduan beti posizionatu da, baina EAJ irabazle denaren posizioan bizi da”.

Kritika eta autokritika ebidenteak gorabehera, lausenguz beteta dago editoriala, “euskaldunak lagun onak dira”; “Itoiz, Ruper Ordorika eta Kortaturen abestiak kantatzen jarrai dezagun”, baina katalanak inuxenteak ez izateko dei argia egiten du: “haiek haien zilborrari begira ibili dira beti, eta ez zaie gaizki joan”.

Euskaldunak, eta zehazki EAJ antzarrak ferratzera oso modu dotorean bidali ditu Jordi Basték. Hemen entzun dezakezu osorik bere editoriala: “Fem la nostra. Eskerrik Asko”.

Juan Jose Ibarretxek lehendakariak asteburuan adierazi zuen Noticias taldeko egunkarietan, ildo honetatik, penaz sumatzen duela euskaldunek Kataluniako prozesuarekiko duten distantzia.

Maitasun mezuak Kataluniatik: zilborrari begira zaudete

Euskal Herria, Katalunia
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Maitasun mezuak Kataluniatik: zilborrari begira zaudete”-ri buruz

  • Oxandabaratz 2015-10-07 15:13

    Eta katalanak? Ez al dira euren zilborrari begira bizi?

    Zenbat manifestazio egin ziren Katalunian Ezker Abertzalea, CiUren abstentzioarekin (aldekotasunarekin ez, baina bai neutraltasun onberarekin) elgez kanpo utzi zutenean?

    Bejondeiela katalanei independentzia lrtzen badut. Baina ez deztela “katalana = solidarioa; euskalduna =zilbortzalea” ipuin hori saldu, arren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude