GIFak (ere) behar ditugu

@Joxe Rojasek bota du amua eta ziztuan heldu dio gure twitter zatitxoak. “Euskal GIFak behar ditugu!!!” idatzi du Teknopataren txokoa blogean.

Twitterren jaiotzen dena twitterren (ere) hazten da eta atzoko @Joxe-ren lehen GIF proposamenei beste hainbat gehitu zaizkio, #euskalgif traola ikusi besterik ez dago.

Egia da twitterren erraz galtzen dela edukia, erraz galtzen dutela gauzek aktualitatea. Horregatik, guztion eskura egongo den nonbaiten biltegiratzea izan daiteke egokiena.

Memeak eta gero etorkizuneko interneteko euskal komunitatearentzat tresna interesgarriak izan daitezke GIFak. Euskaraz bizi nahi dugu, euskaraz bizitzen saiatzen gara, eta horretarako gure baliabide propioak sortu behar ditugu, izan testuak, argazkiak, memeak… GIFak ere behar ditugu, eta hauek sortzea oso erraza da.

Tumblr bat sortu du Joxe Rojasek Euskal GIF guztiak (edo ahal diren gehienak) biltzeko. Hona hemen: euskalgifak.teknopata.eus

Zeuk ere zure GIF ekarpena egin eta internet erabiltzaile euskaldunen iruditeria berritu nahi duzu? Rojasek gifs.com webgunea gomendatzen du, youtubeko bideoak oinarri hartuta GIFak egiteko aukera ematen baitu. Bestela, hainbat argazki segidan jarri eta GIF edo bideo bat sortzeko gifmaker.me webgunea (eta antzeko beste batzuk) ere erabil daitezke. Gogoratu sorkuntzak partekatzea, Twitter kontua baldin badaukazu #euskalgif traola erabilita (edo zure erreakzioak ilustratzeko erabiliz) edo zure eguneroko telekomunikazioan txertatuz.

euskara, GIF, Internet, meme, teknopataren txokoa

2 pentsamendu “GIFak (ere) behar ditugu”-ri buruz

  • txotxolopitecus 2015-10-05 22:45

    Ideia paregabea. Barreak ziurtatuta. Ea datozen egunetan denbora tarte bat hartzen dudan batzuk egiteko.

    Orain daudenen artean karlista izutuarena itzela da.

  • Oso burutazio ona! Datozen egunetan nik ere pare bat igoko ditut

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude