Madonna, txalaparta eta Camela

Gaztelerazko tokiko telebisten maila altua argi eta garbi geratu zen Perurenaren eta Manu Redondoren bideo famatu hartan. Bada orain Lander Arbelaitzek txio batean bota du abisua: “Teledonostiko bideo honek Bilbovisioneko Perurenarena gaindi dezake!”

Batzuetan gurean ditugun espezimen batzuk pena ikaragarria ematen dute. Begiratu bestela Teledonostia kateko programa honetan parte hartzen duten hiru gazte kosmopolitei. Kalakan Iparraldeko taldea arloteegia omen Madonnarentzat.

Iturria: Kalakan arloteegia omen Madonnarentzat

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

6 pentsamendu “Madonna, txalaparta eta Camela”-ri buruz

  • Sinesgaitza egiten da horrelako gazteriarik dagoenik Donostian. Teledonostik bere programazioa horrela betetzea!!!!! komentario homofoboak, “guapo” ta ondorioz “feoz” aritzea… txalapartaz duten ezezagutza alde batera uzten dute. Penagarria.

  • Amonamantangorri 2012-08-22 16:19

    Eta sator bat buruan eramatea modernoa al da?

  • Saio hori ez da Teledonostikoa (Diario Vasco), Teledonostiakoa baizik (Nervión taldea, Telebilbao…), bi kate desberdin dira.

    • Txantxangorria 2012-08-23 15:40

      Teledonostikoa ez Teledonostiakoa baizkik? ñoñostiarra ez naizenez mi no entender…

  • Txantxangorria 2012-08-23 15:44

    Eta nork ikusten ditu cani par hauek? nork ordaintzen du putamierda hau?

    Ba Lander, hain modernoa izateko antza ez da ohartu bere izena “de la euxkadi profunda, eh” dela. Enfin, tamalgarria eta lotsagarria. Norbaitek ba al daki ea sare sozialetan dauden lotsagabe hauek?

  • Joseba Etxebarria 2012-08-23 22:28

    Zer, euskal kanien aurkako “Acción Mutante” moduko talde bat osatu nahian ala? xD. Ba ditxosozko programa horrek badu bere orria facebooken eta ia 3.500 lagun ditu.Enpin…