‘Low cost’ belaunaldia

Gailurrik gorenenak zeharkatuko genituela sinestarazi ziguten. Gure edozein arbasok baino altuago hegaz egin eta urrunago iristeko hezi gintuzten. Eta irabazle izango ginen ziurtasunaz hazi ginen. Baina hegazkina hartzera joan ginenerako guretzako low cost besterik ez zen gelditzen,eta aireratuko baginen, ezinbestean, baxu hegaldatuko ginela jakinik, nahi genuen helmugara iritsiko ez ginenaren (senti)penaz, eta noraezaren beldurrez egin beharko genuen. Horixe zen low cost belaunaldiko parte izateagatik ordaindu beharreko ordainsaria, eta zeuden aukerak bi besterik ez: hegan egiten saiatu edo hondoratu.

aitoretaunai

IRUDHITZEN