Soziolinguistika solasaldiak

Kartela_martxoak18San Telmo museoan antolatutako BAGERAren jardunaldietan, Donostian euskarari buruzko kezka eta soziolinguistikari buruzko gutxieneko ezagutza jasotzearen premia behin eta berriz azaldu zen.

Ondorioz, “erabileran nola eragin” lan taldetik, eztabaida-hausnarketa-gogoetarako gune bat sortzearen ideia atera zen. Gune honen helburua euskarari buruzko kezka duen orok soziolinguistikari buruzko gutxieneko ezagutza eskuratzea, euskararen egoeraz eta bere berreskurapenerako dauden iritziak eta proposamenak ezagutzea eta gaiaz norberak dituen hausnarketa trukatzeko gunea sortzea da.

Hau horrela, saioak hilean behin (astearte batez) egingo ditugu San Telmo Museoan 19:00etan. Solasaldiak pertsona orori irekiak izango dira. Saio bakoitzeko gai bat aukeratuko da aldez aurretik (gaien aukeraketa partaideek beraiek egingo dute) eta honekin lotutako irakurgaiak eskainiko dira prestaketan lagungarri izateko.

Saioen garapena modu irekian planteatuko da, eztabaida berak eramango gaituelarik norabide batean ala bestean. Hala ere, eguneko gaitik gehiegi ez desbideratzeko eta ideien elkar trukea ahalbidetzeko ere, saio bakoitzerako eskema- galdetegia banatuko da. Eta saio guztiak Joxe Manuel Odriozolak gidatu eta dinamizatuko ditu.

Azkenik, noizean behin, eztabaida aberasteko eta eurek egindako hausnarketak zuzenean jasotzeko, euskararen inguruko adituak gonbidatuko dira saioetara. Euskalgintzan dihardutenak, unibertsitateko irakasleak, ikerlariak edo idazleak izango dira gonbidatuko direnak gainontzeko partaideekin ideiak trukatzeko. Gonbidatuekin egingo diren bilkurek ez dute ohiko hitzaldi formatua izango. Hasieran, gonbidatuei euren tesiak aurkezteko 15-20 minutuko tartea eskainiko zaie, baina, ondorenean, ohiko ideia-trukaketaren formatura pasako gara, gonbidatua solasaldiko beste partaide bat izango delarik.

Martxoaren 18an izango da lehen saioa arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan. Egitasmoa interesgarri izango zaizulakoan zure parte hartzearen zain geratzen gara.

Informazio gehiago 943467181 edo hemen

Zer duzu buruan “Soziolinguistika solasaldiak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude