LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna –

LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da bihar, maiatzaren 17a.

LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko EgunaGiza Eskubideen eta Botere Publikoen Euskal Herriko Unibertsitateko Unesco Katedrak egindako txostenak (Euskadin 2022an izandako gorroto-gertaerak) erakusten du hazkunde izugarria izan duela (%31,5 aurreko urtearen aldean) lesbianen, gayen, transen, bisexualen eta intersexualen (LGTBI) aurkako gorroto-delituen kopuruak. Zehazki, sexu-orientazioarekin edo sexu-identitatearekin lotutako 96 delitu erregistratu ziren, gehienak guztiz larriak: 34 lesio, 15 hertsatze eta 10 mehatxu. Gorroto-delituak jasan dituzten kolektiboen artean, LGBTI da bigarrena, migratzaileen atzetik. LGTBIfobiak, beraz, indar handia du Euskadin, eta pertsona askoren balio ideologiko eta kulturaletan errotua dago.

Euskadiko botere publiko guztien betebeharra da LGBTIfobia desagerraraztea, sexu-orientazio edo sexu-identitateagatiko gorroto-delituak prebenitzea, eta eraginkortasun handiagoz lan egitea, adin txikietatik hasita, pertsona guztiekiko, aniztasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetu-balioak transmititzen eta eraikitzen. Argi dago gehiago egin daitekeela eta egin behar dela.

Euskadi da LGBTI pertsonei babes integrala emateko legerik ez duen autonomia-erkidego bakarretako bat, baina badago transentzako berariazko legea. Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko legerik ere ez dago, nahiz eta egungo Eusko Jaurlaritzaren gobernu-programak (2020ko uztailean eratua) hala aurreikusi zuen.

Muturreko eskuin berriak, AEBn ikusten ari den bezala, emakumeen eta LGBTI kolektiboko pertsonen eskubideak murrizteko programa hartu du ardatz, eta jarrera beligerantea erakutsi du eskubide horien aurkako baloreen arloan. Horregatik, oso litekeena da LGTBIfobia areagotzea datozen urteetan.

Fiskaltza funtsezkoa da gorroto-delituak jazartzeko eta delitu horien ikerketak eta prozedura judizialak bultzatzeko, eta eraginkorragoa izan liteke bere eginkizunak betetzeko orduan. Ia ez dira ezagutzen gorroto- eta diskriminazio-delituen aurkako fiskaltzak. Deigarria da LGTBIfobiak 96 gorroto-delitu erregistratzea eta bakarrik 43 lagun egotea inputatuta. Aipatu den txostenetik atera ditugu datu horiek.

Horregatik guztiagatik, Gehituk, Euskadiko lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen elkarteak, honako hau eskatzen die botere publikoei LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren aurrean (maiatzaren 17an ospatuko da):

1.- LGBTI pertsonen babes integralari buruzko euskal legea onartzea. Lege horrek tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko legearen desberdina izan behar du, LGBTI pertsonen oinarrizko eskubideen urraketen berezitasunei erantzun behar baitie, bai prebentzioaren arloan bai arlo erreaktiboan.

2.- LGBTI pertsonei arreta emateko eta pertsona horien aurkako eskubideen urraketak prebenitzeko eta salatzeko zerbitzu publikoak hobetzea.

3.- Fiskaltzak eraginkortasun handiagoa izatea LGBTI pertsonen aurkako gorroto-delituen jazarpenean.

4.- LGTBI pertsonen eskubideei eta LGTBIfobia desagerrarazteari dagokienez, kultura eta gizarte balioen aldeko lanaren esparruan dauden tresnak eta bitartekoak hobetzea.

LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude