Lekuen izenak

Lekuen izenak –

Maite Berriozabalek Bizkaiko Hitzan.


Joan den ostiralean Barakaldon bazkaldu nuela esan nion. Ea non bazkaldu nuen galdetu zidan. Azaldu nion jatetxea herriko plazatik nahiko hur zegoela, bost bat minutura edo. Bat-batean eskemak hautsi izan banizkio bezala erantzun zidan: “A, baina Barakaldo herrian!”. Berehala ohartu nintzen Megapark ingurua zuela buruan. Barakaldo esan eta berak merkataritza gune erraldoia irudikatu zuen. Zerbaitek barrena estutu zidan. Kontuak zer diren, biharamunean berriro joan behar izan nuen Barakaldora. Larunbatean BECera joan ginen ikuskizun bat ikustera. Oholtzan aritu zirenak ez ziren euskaldunak, ezta gertukoak ere, eta entzuleongana hurbildu nahian tarteka Bilbo aipatzen zuten.

Lekuen izenak
Barakaldo. Arg: Ardo Beltz

BEC laburdurak Bilbo darama barnean eta ulertzekoa da Metro Bilbao deitzen den garraiobide batek bertaratu bazaitu, ez duzula motibo handirik Bilbon ez zaudela pentsatzeko. 2020an 101.000 biztanle inguru zituela irakurri dut Wikipedian; Basauriren bikoitza eta Durango hiru bider; Bizkaiko herririk jendetsuena da Barakaldo. Behin bertako lagun batekin izandako elkarrizketa batekin akordatu naiz egunotan. Abadiño inguruan McDonalds eta Burger King zabalduko zituztela jakin genuenean protestak izan ziren eskualdean. Eskualdeko merkatariei ekarriko zien kalteaz eta kontsumo ereduaz hausnartzeko parada izan genuen. Azkenean, zabaldu egin zituzten biak, eta han daude parez pare kotxez eta eskualdeko jendez beteta.

Barakaldoko lagun honek zera galdetu zidan: “Benetan zaudete horrelako negozioen aurka edo berauek zuen herrietatik hurbil egotearen kontra zaudete?”. Momentuan bien aurka nengoela erantzungo niola imajinatzen dut. Berak azkar esan zidan Barakaldoko merkataritza gune erraldoia gu lako jendez betetzen dela asteburuero; eta, beraz, ea arazoa ez ote den halako guneak gure herrietatik gertuegi izatearen beldurra. Isildu egin nintzen. Nik ere baditut Ikeako altzari batzuk etxean eta joan izan naiz sakelako telefonoren bat erostera inguru hartara.

Nire inkoherentzien zerrendara beste bat gehitu nuen. Presak, diruak eta inertziek hara eta hona naramate batzuetan, eta helburuari jarraika ingurura begiratzea ahazten zait. Halaxe bihurtu ditugu markak lekuen ordezko: Barakaldoko lurrak zeharkatzen dituen A8 autobideko zati bati Max Centerreko zuzengunea deitzen diogu, Iurretatik pasatzen den N-634 errepideko parte bati Smurfiteko zuzengunea edo Muskizetik igarotzen den A8ko zubiari, Petronor. Askotan, benetan zer esaten ari garen ohartu ere egin barik egiten dugu. Esaten duguna hutsik balego bezala aritzen gara hizketan, elkar ulertzeko baino balioko ez balu legez.

Ezer ez da kasualitate, eta kale izenak nola, errepide izenak ere hala. Muskiz ez da Petronor, Iurreta ez da Smurfit eta Barakaldo ez da Megapark. Izenak izana badakar, komeni da izanaren araberako izenak aukeratzea.

Lekuen izenak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

13 pentsamendu “Lekuen izenak”-ri buruz

  • MUSKIZ: *abu-aus-uku-zi–>buz-ku-iz–>MUSKIZ
    “lugar de (UKU) desembocadura al mar (ABU-ZI)

    BARAKALDO *behe-ara-gara-lea-dor–>bara-garaldo–>BARAKALDO “zona bajera (BEHE-ARA) de prado alto (GARA-DOR)

    ARAKALDO *ara-gara-lea-dor–>ARAKALDO “zona de (ARA) de prado (LEA) alto (GARA-DOR)

    IURRETA *ijo-urrui-eta–>iu-rrui-eta–> IURRETA “sitio de (ETA) de corriente-río (IJO-URRUI)

  • Josu: eta Nafarroako Muskitzek zer erran nahi du? Ez Itsaso eta ez ugalde. Erreka txar bat besterik udan urik gabea.
    Eta Nafarroan beste herri bat ere badugu: Muzki deritza.izan ongi

  • BAI, BEHARBADA ARRAZOI DUZU

    MUSKIZ toponimoaren atzizkia ez da ZI (erreka edo itsasoa), baizik eta IZ/EZ (nongoa): Gautegiz, Terlegiz, Idokiliz…

  • Edo beharbada MUSKIZen atzizkia ZI da, era Nafarroakoena IZ/EZ,
    zeren ZI/IZ metonimia oso ohizkoa baita.
    Dena den, eskertzen da zure oharra, A anonimo hori.

  • Leku izenen kontua hemen bistan daukagunez, galde ahal didazue Iberia osoko leku-izenen esanahiari buruz jakin mina duzuenok.
    Baita antzinako KOBA eremuari buruzkoak, Dordoinatik Axturiaraino.

    Bat saiatuko da ahal duen leku guzti horien esangura interpretatzen…

  • Caixo icenquide,
    Nondic dathor Beranga herriaren icena, nire jaiotherria Cantabrian?
    Eta nondic Berango? Ceina etcheco sucaldeco leihotic parte bat ikusten baitut.
    Bethi relationatu dira verano/udarequin, oker ez banago.

  • Ez Berangac, ez eta Berangoc ere, ez dirudite nehondic nehorat udaco bazcaleku direnic. Bietan erreca edo ibaia dago.
    Adeitsuqui

  • BERANGA/BERANGO/BERANO

    “Berano” hori Mallabian dago, eta han ere “verano” delakoan…

    Ene interpretazionea honako hau duk:

    BERANGA: BEHE-ARA-en-ANGA “altura (ANGA) en zona bajera (BEHE-ARA-en)

    BERANGO: BERANGA-O(N) “lugar de BERANGA”

    BERANO, horien laburdura litzateke.

  • Anhitz esquer, Josu!

    BERANGA: BEHE-ARA-en-ANGA “altura (ANGA) en zona bajera (BEHE-ARA-en)

    Ni anga batean dagoen eliçan bathaiatu ninduten behe-ara horren goico partean.

    Berango batzuc uste dut Naffarroan ere badaudela.

    Adeitassunez

  • Ba, ondo jaioa Berangan eta ondo etorria Berangora!

  • Algortan vici naiz, baina Berango ikusten.
    Aupa Berango, viva fandango
    Aupa Beranga, viva mandanga

    Holaco cerbait ençuna dut.

  • ALGORTAN eh?

    Badago beste Algorta bat leku apalagoan, Gobeia inguruan, baina zuen Algorta txit jasoagoa da, hólaaa

    Baina gauza bera esan nhi dute:

    *LEA-an-GORO-ATEA

    “goi sarrerako (an-GORO-ATEA) lautada (LEA)”

    “-an” zirkunstantziala, izatez, -KO, ZEREZKO, ZERTARAKO… modernoak adierazteko erro paleolitikoa da.

    Erro paleolitikoak:
    – IN (egin)
    -EN, nondik
    -AN (nongo, eta abar; -EN zirkuntantzialak betetzen ez dituen gainontzeko funtzioak; gainera adizkia ere bada (egon…)

    eta UNE/ON/O, espazio-denbora kontzeptua (une/gune) adierazteko. Espazio/denborari buruz, gure arbaso euskaldunak “einstenianoak” ziren.

  • Atzo, igandea, LAMBREABEra joan ginen, Lamiak urrezko orraziaz beren ilea orrazten denbora ematen zuten lekua, hain zuzen ere, euskal elezaharrak dionez. SUGOI ere han izaten omen zen (emakumearen sinboloa baita, “Andereren mitoak adierazi bezala, nahiz Yawéhren borondatearen kontra: “Pondré enemistad eterna entre Tí y la Mujer” esan omen zion Sugoiari (“eres el peor de los Bichos” gehituz). Yawehk ez zuen ahaztuta “Arbolaren Zientzia eskuratu gura izan zutela, bere monopolio zientifikoa, Sugoiak eta Emakumeak (Genesia)

    Bada, Lambreabe hori Zeanuriko bailara nagusiaren haran buruan dagoen leku zoragarria da: iturburua, urjauzia, ubegiak… Zer esan nahi du?

    LAMBREABE
    *lea-an-iber-ara-behe “iberreko landako behe lurraldea”

    Gorbeia azpian datza, Arrabako landan dagoen Arimekorta azpi-azpian.

    ARIMEKORTA: *ara-en-behe-korta “behe aldeko korta”, goian Gorbeia punta baitago, bere gurutze eta guzti.

    Eta paraje hartan beste leku izen interesgarri batzuk ere apuntatu ditut. Euretariko bat, inoiz entzun ez duada auzo baten izena: MAZMALENA

    MAZMALENA: *behe-azu-boa-lea-enea–>be-az-ba-le-enea,
    “behe auzorako sarrera gunea”; aldaian baitago, aldatz erdian (hegian).

    Gero Elizak MAGDALENA ezarri zion eta ia denak pozik.
    Eta ZEANURU berak zer esan nahi du ba? (ez da Cien-Uri, baten batzuek esan dutenez, Uri (auzo) asko duen arren:

    ZEANURI: *ze-anu-an-uri–>ze-an-a-uri “goi montorretako auzoak”. Eta hala da, hots, montorretan daudela. Horren fede ematen dut.

    “Egia bada edo ez bada….”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude