Leiçarraga paperean berreditatua

Leiçarraga paperean berreditatua –

Joannes Leiçarraga Berascoizcoaren obrac berreditatu ditugu HEMEN

Lehenengo editionearen arauera eguinic dago, errore ttipi nabarmenac çucenduric.

400 orrialdeco liburua da.

Dathorren urthean 450 urthe betheco dira obra alde orotaric bicain hauec publicatu cirenetic, ceinetan lehen euscara batua (naffarrera) magistralqui  fincatzen baita Joanna III gure Naffarroa independenteco Reguinaren babespean.

Leiçarraga paperean berreditatua
Josu Lavin

NAFFARRERA

16 pentsamendu “Leiçarraga paperean berreditatua”-ri buruz

  • Josu Lavin

    Laster eBook Kindle modura ere escainico dugu.

  • Josu Lavin

    Krutwig jaunac gaur 99 urthe bethe lituzque.
    Goian bego

    https://www.dropbox.com/s/4x5z7j3og2sxz3j/krutwig.pdf?dl=0

  • Josu Lavin

    Krutwigen Computer Shock liburua euscaraz:

    https://www.dropbox.com/s/zy63ndqa2egk72s/computer%20shock%20euskaraz.pdf?dl=0

    Euscal wikipedian topatu dut.

  • Zenbateko lana ari zaren egiten edo ari zareten!!!!
    Herri honetan horrelako langile gehiago behar genuke. Nire esker ona eta miresmena baduzu eta aitzina ere izanen duzu. Eskermila Josu

  • Josu Lavin

    Anhitz esquer, A!
    Bai, neuc bakarric eguiten ditut lan hauec. Leiçarragarena 25 urtheco lana içan da. Noizbehinca çucencen joan bainaiz.

  • Harrigarria. Gure herrian talde lana aunitz da goratzen, baina norbanakoen lana da gehienetan gure tramankulua zutik atxikitzen dutenak.
    Besarkada estu bat Josu Lavin!
    Euts diezaigun! Denon beharra dago hemen

  • Josu Lavin

    Milla esquer A,
    Adisquide talde batec laguncen nau, alferric ari ez naicela sinhetsarazten.
    Naffar Translator prestatzeco talde horrec lagundu nau programma eguiten eta testatzen.

    Orain kindle formatoan ere:

    https://amzn.eu/dM4qcjx

  • Josu Lavin

    Amazoneco Leiçarraga’ berritua içan da gaur. Behin bethico versionea da.
    Din A4, bi çuthabetara, 402 orrialde.

  • Josu Lavin

    Etxean edukitzeak zori edo zorte ona ematen du liburu zahar honek!

    Etchean eduquitzeac çori edo çorthe ona emaiten du liburu çahar honec!

  • Josu Lavin

    47 ale banatu dira Amazonen bitartez, baina casu batzuetan (4) ez daquit norc erossi duen.
    Nola orain berritu dudan editionea, aurkibide bat eta portada berria jarriz, jaquin nahi nuque norc erossi duen ale berria dohainic bidalcecotz.
    Contacta naçaçue
    josulavin@gmail.com

  • Orhiko Xoria 2020-06-28 14:33

    Iepa, Josu.

    Duela gutxi eduki dut zure blog honen berri eta asko gozatu dut bertan idatzitakoak irakurtzen. Oso gustoko dut Nafarroa eta haren historiari buruz ikastea, modu autodidaktan bada ere, eta zure orri hau horretarako oso aproposa iruditu zait.

    “Gertakariak” eta “prozesuak” ezagutzeaz gain, bereziki polita iruditzen zait historiako pertsonai konkretuei buruz jakitea. Nafarroako historian makina bat pertsonai interesgarri ditugula uste dut: Batzuk lehenagotik ere ezagutzen nituen eta jakinmina pizten zidaten (Antso III.a, Vianako Printzea, Joana III.a) eta beste batzuk orain dela gutxi deskubritu ditut: Margarita Angulemakoa, Margarita Valoisekoa edo, blog honen bidez, Etienne Polverel foruen defendatzailea. Nafarrok gehiago ezagutu beharko genituzkeela uste dut.

    Dena den, blog honetako zenbait artikulu irakurri ondoren erabiltzen duzun euskarari buruz (“naffarrerari” buruz) pare bat galdera egin nahiko nizkizuke, erantzun nahiko bazenitu:

    Alde batetik, ados egon gaitezke euskara batua asmakuntza akademiko artifizial bat dela esatean, baina zuk proposatutako naffarrera hau ez al da ein berean artifiziala? Gai honi buruzko nire ezagutzak erabat mugatuak dira, baina oker ez banaiz Leizarraga eta bere laguntzaileek garai hartan Ipar Euskal Herrian hitz egiten ziren euskalki desberdinen arteko “koiné” moduko bat sortu zuen. Beraz, zer desberdintasun egongo litzateke euskara batuaren eta naffarreraren artean, “artifizialitateari” dagokionez

    Beste alde batetik, ez al zaizu iruditzen naffarrera hau Iparraldeko euskaran oinarrituta dagoen aldetik, goi-nafar, gipuzkoar eta (bereziki) bizkaitarrentzako oso arrotza izan daitekeela?

    Eta, amaitzeko, Leizarraga eta bere taldeak sortutako euskara hau Axularrek erabili zuenaren eta Krutwigek defendatu zuenaren berdina al da? Ez al zaio (ezjakintasunetik ari naiz) “lapurtera klasiko” edo “lapurtera literario” deitzen?

    Ezin dut imajinatu zenbat denbora eskeini ote diozun naffarrerari, Internet bidezko itzultzaile bat garatzeraino. Alde horretatik, nire errekonozimendu osoa daukazu. Horra ba galderatxo hoiek erantzun nahi izanez gero. Eskerrik asko eta agur bero bat.

  • Josu Lavin

    Orhico Xoria,
    Hizcunça litterario guztiec badute puncturen bat artificiala denic.
    Nire ustez gaur eguneco euscara batuac punctu artificial guehiegui ditu, batez ere graphia, lexico, adizqui impracticable (zeniezazkiguketen, bat aiphatzearren) eta syntaxi aldetic.
    Leiçarragarequin hasten den traditioneco euscarari naffarrera deitzen deraucot Naffar Statu Independenteco hizcunça nationala delacotz. Oinharrian laphurtera classicoa berceric ez da.
    Adeitassunez, çure galderen çain

  • Josu Lavin

    Naffarrerazco aditz demborac:

    Presentea: dakar
    Presente aoristoa: ekar deça
    Presente prospectivoa: ekarrico du
    Presente imperfectoa: ekarcen du
    Presente perfectoa: ekarri du

    Preteritoa: cekarren
    Preterito aoristoa: ekar ceçan
    1. = indicativoco preteritoa. Gaztelaniaz: trajo = ekarri çuen
    2. = subjunctivoco preteritoa. Gaztelaniaz: trajera
    Preterito prospectivoa: ekarrico çuen
    Preterito imperfectoa: ekarcen çuen
    Preterito perfectoa: ekarri çuen

    Atemporal: lekar
    Atemporal aoristoa: ekar leça
    Atemporal prospectivoa: ekarrico lu
    Atemporal imperfectoa: ekarcen lu
    Atemporal perfectoa: ekarri lu

    Imperativoa: bekar
    Imperativo aoristoa: ekar beça

  • Josu Lavin

    67 exemplare orain arte

  • Josu Lavin

    ekar deça presente aoristo horren atzean benetaco ethorquiçuna dago: ekar deçaque, ekar badeça, ekar deçan, ekar deçanean, ekar deçala.
    Ethorquiçun hori real eguiten denean orduan ekarrico du, ekarcen du, dakar, ekarri du sorcen dirade.
    Pensamendua (ekar) realitatea (ekarrico, ekarcen, ekarrico) da bilhacatzen.
    Memorizatuaz gueroz:
    ekar ceçan,
    ekarrico çuen,
    ekarcen çuen
    ekarri çuen
    modura gordetzen ditugu orhoitzapenean.
    Adeitassunez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude