Legeak betetzen, legearekin hausteko?

LegeaOso interesgarria iruditu zitzaidan Imanol Muruak Donostiako Askeguneaz idatzitako Lege bete legeari eusteko. Muruak aipatzen duen ia-guztiarekin bat nator. Esate baterako, nik ere ez dut uste EAJk itun autonomikoaren joko arauak hautsi nahi dituenik. Beraz, Askeguneko atxiloketak Ertzaintzak gauzatzeak ez ninduen batere harritu. Ez nuen besterik espero, izan ere, EAJk autogobernuan sakontzeari ematen baitio lehentasuna, horrek dakarren guztiarekin, hau da, Estatuarekin harreman “onak” izatea eta horren ondorioz, gustuko ez dituen epaiak Ertzaintzak betearaz ditzala.

Dena den, Muruaren analisia apur bat “hankamotz” geratzen da. Nire ustez, EAJk lege bidegabeak betetzeko duen jarrera abertzaleon artean oso hedatua dago. Berriako kazetariak zera diosku “Horra gakoa. Madrildik epai bidegabeak datozenean, EAEko instituzioen aukera bakarra ez da aginduak otzan betetzea”. Ados nago berarekin; Madrildik datozen gustuko ez dituzten neurriak errefusatuko beharko lituzkete hemengo instituzioek. Zoritxarrez, Udal eta Foru Aldundiek ere “Madrildik datozen epai bidegabeak otzan” betetzen dituzte. Esaterako, Ertzaintzak Urtza Alkorta atxilotu zuen lekutik hamaika kilometrora, Bildu eta Aralarrek gobernatzen duten Markina- Xemeingo Udalak Espainako bandera jarri zuen martxoan, Eusko Jaurlaritzak atxiloketak gauzatzeko argudio berberak emanez. Era berean, Donostiko Askegunetik oso gertu, Donostiako Udalatxean eskegita dagoen Espainako bandera ez du Bilduko udal gobernuak kendu.

Ez naiz moralinetan sartuko. Nork bere ildo politikoak finkatuz, horien ondorio eta kontraesanak neurtu behar ditu (Espainako bandera, atxiloketa bidegabeak gauzatzea…). Autogobernuan aurrera egiteko, lege bidegabeak bete behar dituela asumitu du EAJk. EH Bildu, asumitu ala ez, bide beretik dabil. EAJri Espainako bandera ez eskegiteko eskatu zioten Batasuneko kideek, gaur Espainako bandera eskegitzen dituzten Sortuko kideak dira (besteak beste, Bildu koalizio anitza da). Horregatik, ez zaizkit bidezkoak iruditzen Martin Garitanoren hitzak, izan ere, EAJk, Bilduk betetzen dituen lege berdinak, ez dituela bete behar aditzera ematen du Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.

Legearen aurrean instituzioek izan ditzaketen rol ezberdinen harira, Legea bete legeari eusteko artikuluaren amaieran Imanol Muruak zera diosku: “(epai bidegabeei) uko egiteko,[…], konfrontazio politikorako borondatea eta estrategia beharko lirateke, eta egonkortasun instituzionala arriskuan jartzeko prest egon”. Hona, auzi honen gakoa! Legeak ez betetzeak eragin ditzakeen arriskuak asumitu behar dituzte hemengo instituzioek eta “gaur egungo EAJk (eta Bilduk) zerbait auzitan jarriko ez badu(te), horixe da”.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

19 pentsamendu “Legeak betetzen, legearekin hausteko?”-ri buruz

  • Tira, azter ditzagun inposaturiko Madrilgo erabaki horien ondorioak.
    Bildukoek espainako bandera jarri dutenez, balkoian gustatzen ez zaigun bandera bat ikusiko dugu. Ikusten dugun bakoitzean naska/amorrua/indiferentzia sentituko dugu (niri pertsonalki “nahiko dizerdit” balkoi batean zintzilik dauden trapuak.)
    EAJkoek Alkorta atxilotzeko agindua bete dutenez, torturapean lortutako autoinkulpazio batengatik kartzelara zigurtu duten pertsona bat egongo da kartzelan, hainbat urtez. Horretarako dozenaka pertsona kolpatu dute, irainak, mehatxatu, herri oso bat armekin okupatu… Alkortaren familia eta lagunek milaka kilometro egin behar izango dituzte (ea ez den gertatzen, baina ezkorra naiz) 20 minutuz krital zikin bat tarteko berarekin egoteko. Alkorta (eta ingurukoak) markatua geratuko dira, betirako. Baliteke norbaitek istripuren bat izatea kartzelarako joan etorri horietan. Milaka euro gastatuko dute. Alkortak bizitzaren zatirik politena pasako du ziega zikin batean.
    Konparatu beste zerbait, honek konparatzerik ez baitu. Espainako “oilandadun” bandera jarriko nuke nire etxeko balkoian horrekin Alkorta (eta ez dut ezagutzen) bere herrira bueltatuko balitz, egun bakar baterako bada ere.

    • Fermin Galparsoro 2013-05-16 14:47

      Aspaldian irakurri dodan iruzkin demagogikoenetarikoa da hau. PP-k “biktimekin” eta zuk hemen erabiltzen dozuzan argumentuak oso antzekoak dirala konturatu zara?

      • Hemen noizean behin idazten tontakeriekin, ohore bat da komentariorik demagokikoena idatzi izana, mila esker!
        Orain benetan: ez dut demagogiarik ikusten ba, ala ez dakit oso ongi zer den demagogia. Artikuluaren funtsa bi egoera konparatzean datza: piperpotoa balkoian eta Alkortaren atxiloketa. Nik bi ekintzen ondorioak gehitu ditut konparazioari. Non dago demagogia???

    • Garitanok paga extrak ordaindu ditu, espainiako legeei kasurik egin barik. Hortxe desobedientzia adibide bat. Eta Bergaran 30 bandera inguru ipini dituzte espainiakoa ez ikusteko, adarra jotzea ere desobedientzia ekintza da, neure ustez.
      Ertzainak bidali eta herritarrak jipoitzea, hori ez, hori ez da desobeditzea!

  • Eta eman da dale. Gure puzkerrek ez dute hatsik. Ez da gauza bera oilandadun bandera esekitzea edo errepublikanoa edo …. , Gaiztoak eta kolaborazionistak besteak dira, gu sistemaren ipurtzuloan sartu gara garbiketa egiteko. Gara egunkaria erdaraz ari bada PNV maltzurra delako da eta bla bla bla bla edo kar kar kar kar. ALAPORAHI!!!!

  • Ados beraz. Guztiak berdinak. Ziurrenez ere ondorio berdinak izango lituzke batzuen zein besteen ukoak, ezta? Gaur bertan AVTk ilegalizazioak eskatu ditu eta edozein aitzakiak (bandera bat ez jartzea, esaterako) inhabilitazioak eta zigor gogorragoak ekartzeko aukerak berdinak direla pentsatzea itsua izatea da.

    Zergatik ez batera? Bai, bai, batera. Estrategia abertzale bateratua. Hau da, adostu dezagun ez ditugula beteko agindu horiek. Bilduk ez du banderarik jarriko eta EAJk ez du ertzantzarik erabiliko Madrilgo auzitegien kapritxora. Herri honen zati honen %66a ordezkatzen duten alderdiek elkarrekin batera planto egin.

    Tankeak kalera? Ba agian bai. Baina argi daukadana da EAJ dela momentuz handira apustu egin nahi ez duena. Ordagorik ez du irabaziko baina kostako zaio luzera txikira jokatuz bildutako tantoekin ustela egitea. Bai bera baino ustelagoa behintzat.

  • Somorrostro Harana 2013-05-16 16:16

    Guztiz ados artikulu honegaz. EH Bilduk eskatzen dau gobernuari desobedientzia egitea zenbait gaitan eta banderaren gai txiker batean ez da gai desobedientzia hori gauzatzeko zigorrari beldurra dela eta. Nire ustez horrela jokatzen dauen alderdia ez dau sinesgarritasunik. EAJz ez dut ezer esango, sinesgarritasuna duela asko galdu zeuelako. Euskal Herriko herritarrek herri hau aurrera eroateko proposamenak gura dituzte ez onaztar eta ganboarren borroka patetikoak ikustea behin eta berriro. Gaurko politikarien maila lotsagarria eta negargarria da. Euskal alderdi politikoak zer dira alderdi politikoak ala sektak?

  • Nik alde nabarmena ikusten dut desobedientziazko bi ekintza horien artean.
    Banderak jartzeari uko egiten badio, Bildu kastigatua izango da bere bakarrean eta, segur aski, ilegalizatu ere egingo dute. Beraz, konfrontazio gutxi egongo litzateke estatuarekin, gizartearen zati handiena ezer gutxi egin gabe egongo litzatekeelako, ohituraren poderioz edo, azken urteetan gertatu den lez.
    EAJk Madrileko erabaki bidegabeak betearazten ez balditu, ordea, Eusko Legebiltzarraren gehiengoaren sostengua izango du eta, funtsean, gizartearen gehiengoarena. Hor bai sortuko litzateke konfrontazio zuzena estatuarekin.

  • Imanol Gartzia 2013-05-16 18:00

    Ez al ginen ba garai berrietan? Ez al ginen ba politika egiteko beste moduak erabili behar zirela? 2 urte ez dira pasa, eta hasi gea betiko diskurtsoa entzuten: “zipaio”, “konfrontazioa”, “madriden aurka” etab. luze bat. Elizako meza ematen du, ta azkenean elizak lortu duena lortuko dute.
    Nik egia esanda ez det politikan zuzenean parte hartzen baiana gero ta gogaituagoa nago politikarien jardunarekin, eta azkenean denak paso egitea lortuko dutelakoan nao, orduan jendearen pasibotasuna kritikatuko dute…
    Segi ba “herriharresi”, “Espainiar lubakia” edo nahi dezutena eraikitzen, baina ez ahaztu hemen denok bizi behar degula eta denok elkarri begiratu beharko diogula.

  • Primeran deritzot ezker abertzaleko super harresi zaleok zuen ametsa EAJ desobedientzian ikustea bada. Abertzale guztiok anaiak bezela batera, Bilduk bakarrik egitea ez da nahikoa eta proposamen “zintzoa” egiten dizuegu (botagura ematen dit “proposamen zintzoak” egiten dituztenean batzokiak margotzera dedikatzen diren bitartean) eta bla bla bla bla luze hori.

    EAJ zuen desobedientzia estrategian ikusi nahi baduzue, zorionak, baina erabakia EAJrena da eta kanpoko presio eta jazarpenek hain zuzen ere kontrako jarrera bultzaten dute. Mentalitate inposatzailea ia noiz gainditzen duzuen.

  • Logikoa da euskal autonomismotik Garitanori erantzutea EH Bilduk ere Espainiako bandera jartzeari, besteak beste, uko egin beharko ziola. Nahiz eta Espainiaren egonkortasuna bermatzeko EAJren kolaborazionismo politikoa eta armatua eta EH Bilduk Espainiako bandera Udaletan behartuta jartzea gauza bera izango balira bezala agertzea azal lodia edukitzea izan.
    .
    Baina ez zaie arrazoi puntu bat falta autonomistei, nire ustez. Espainiako legeak edo alderdiaren estatutu ofizialak ez betetzeak ilegalizazioa ekarriko luke automatikoki, eta mehatxu hau ez da soilik Ezker Abertzalearen aurka, EAJren aurka ere. Lizarra-Garazi Itunaren garaietan EAJk Espainiako legedia ez betetzeko keinu egin zuen eta berehala espainiarrek ohartu zieten haiek ere kartzelara joan ahal zirela. Eta ondo baino hobeto ulertu zuten Ibarretxe eta besteek.
    .
    Duela urte batzuk Espainiako Soldaduskaren aurkako intsumisio kanpainaren barruan ezker abertzalearen hainbat Alkate izan zen ezgaitua Estatuarekin ez kolaboratzeagatik eta herriko gazteen zerrendak ez emateagatik. Orain berriz, espainiarrek emandako agindu guztiak betetzen dira ohiko kexak azaldu eta gero.
    .
    Legalizazioa helburua zelarik presaka eta korrika estrategia aldaketa behartu zuten batzuek Ezker Abertzalearen barruan, eta legalak izateko Espainiako Legedia bete behar bada…. eta jakinda EAJk espainiarren laguntzaile zintzoa izaten jarraitzeko asmo sendoa zeukala inolako desobedientzia asmorik gabe…..ondorioak begi bistakoak dira. Baina guzti hori bazekiten Sorturen Estatutuak eta Zutik Euskal Herria idatzi zituztenek, ez?

    • Kaixo Larrea,

      EAJ ez dute sekula ilegalizatuko, EAJren ilegalizazioak EAEren kolapsoa ekarriko lukeelako eta Espainiak Euskal Herriko zati horretan duen soberania galduko lukeelako.

      Eta hori EAJ gidatzen dutenek badakite. Lizarra-Garaziren edota Ibarretxeren garaian agertu ziren beldurrak ez zituen EAJ pentsalarien artean ilegalizazioak sortu, ezagunaren ezagunez ongi kudeatzen zekiten egoera “ez hain txar” batetik guztiz ezezaguna eta ziur asko oso deserosoa izango zitzaien beste batera igarotzeko bertigoak baizik, neure ustez, eta besteak beste.

      Herri bat azpiratuko bada, beharrezkoa da herri azpiratuan egoerarekiko halako konformitatea erakustea. Abertzalegoaren ordezkari nagusi izan den aldetik, EAJk betetzen du paper hori Espainiaren ikuspuntutik, ez Bilduk, eta horregatik da Bildu ilegalizagarria eta ez, ordea, EAJ. Beraz, EAJk Espainiari planto egin eta legitimitatea ukatzen dion egunean, Espainiak EAEren gain duen soberaniak erreka joko du. Nahiz eta oraindik ere sinesgaitza dirudien, hori ikusiko dugu, agian, Katalunian. Legitimitatea zeini aitortzen zaion eta zeini ez da giltzarria.

      ongi izan

  • Peru Dulantz 2013-05-16 21:09

    Ertzantzaren bidez epaitegiek emandako aginduak ez betetzea agian PNVri gehiegi eskatzea da, baina horren aurkako iritzia publikoki agertzea, atxilotuekiko elkertasun keinuren bat… Zerbait. Orain artekoa benetan lotsagarria da. Eta zer esan gaur bertan Legebiltzarrean onartutakoaz… Auzolotsa sentitzeko modukoa. Galdutako botere-esparruak ilegalizazioarekin berreskurtzeko gutizia ez ote duten susmatzen hadita nago….

  • Banderak eta izerdiak 2013-05-16 21:20

    Moda berria sortu da: orain Ezker Abertzalekoek udaletxeetan espainiako bandera, piperpotoa, jartzen dutenean, ia-ia garrantzirik gabeko gauza omen da, txikikeria, bitxikeria. “Nahiko dizerdit” irakurri dugu gorago…
    kontxo! nonbait amnesia sartu zaigu gai honetan ere bapatean. Ahaztu egin zaigu zenbat istilu, mehatxu, ekintza egoten zen garai baten (orduan ere legeak behartuta) EAJ-koek espainiako bandera jartzen zutenean. Zenbat autobus erre zen (guztiok ordaitzen genituenak), eta abar eta abar. Eta zenbat gazte joan zen kartzelara alfer-alferrik bandera hori jartzearen inguruan izandako istiluengatik.
    Orduan nonbait ez zen “dizerditzeko” kontua. Orduan nonbait ez zen garrantzirik gabeko trapu bat. Errepasa itzazue hemerotekak: orduko adierazpenak, orduko presntsa oharrak, orduko manifak, orduko istiluak…
    Bietako bat: edo orduan izugarrizko gehiegikeriak egin zituen ezker abertzaleak edo orain izugarrizko zinismoarekin jokatzen ari da. Bandera berdina da, legea ere bai. Banderak jartzen dituztenak aldatu dira. “Kalean otso (udal)etxean uso” Autokritika pixka bat beti dator ondo. Edo lehengo gehiegikeriengatik edo oraingo amore emateagatik. Segi ondo

    • Nik bota dudanez izerdia, erantzungo dizut. Irakurtzen baduzu nire iruzkina “niri pertsonalki nahiko dizerdit” jarri dut. NIRI. PERTSONALKI. Nire ustez bandera bat erretzeko behar den gasolina alferrik gastatutakoa da. Eta ezker abertzaleko bozeramaile, ordezkari edo dena delakoa ez naizenez, ez erabili nire posizio pertsonala inongo alderdi politikoaren kontra jotzeko.

  • Peru Dulantz 2013-05-16 21:44

    Ezker Abertzalearen estrategia aldatu da, hori begien bistakoa da, eta autokritika egin eta gero izan da aldaketa hori (autokritika diot, eta ez etengabeko autoflagelazio amaigabea), baina orain arte ezerk ez du adietzera eman bere lehentasunak eta helburuak adaltu direnik. Aldatu ez dena zera da: PNVren erabateko aliantza indar espainolistekin ezker abertzalearen eta askapen mugimenduaren aurka. Ikusi besterik ez dago zein diren bake-prozesu momentuz guztiz alde bakarreko honetan erakusten ari diren jarrerak.

  • Banderengatik lehen istilu latzak ziren, festak izorratu eta bazterrak txikitzeko arrazoia… orain autokritika egin ondorengo estrategia zilegia. Batek espainol legedia betetzen badu, espainolisten morrontza onartezina da; besteek egiten badute, autokritikaren ondorengo erabaki pausatua eta neurrizkoa. Bale.
    Hor goian insumisioaren gaia aipatu da… eta edadetxoa badudanez, gogoan dut LEHEN antimilitaristek, antimilitarismoaren benetako aitzindariek, ze erantzun jasotzen zuten ezker abertzalekoen eskutik. Hor ere
    Autoflagelazioa ez, baina autokritika zintzoa bada, besteak indignatuki espainol eta etsaitzat kritikatzeko purismo birjinal hori pixka bat moderatu beharko litzateke.
    Igual hemendik urte batzuetara ezker abertzaleko alderdi baten aginduz, herritarren bat atxilotuko du ertziantzak espainiako ez dakit ze legeri men eginez… eta orduan era autokritikaren ondorengo erabaki neurrizkoa izango da.
    Eta inkoherentzia seinalatzen dugunok, ezker abertzalearen (hots, Euskal Herriaren) etsaiak. Bazter nahasleak.

  • Egoera zeharo gaiztotu dela IKUSI NAHI ez duenak, hor konpon; segi raka raka.

    Lehen Deustuko Zubian burdinazko bolak botatzen zizkioten poliziari. Ezetz orain egin halakorik, adixkide?

    Ondarruko zubian herritarrek egin duten Erresistentzia Ekintza (aupa zuek !!), hemendik pixko batera kartzelarekin gogor zigortuko dute.
    Atzo arte, legeak agintzen omen Espainiako bandera ezartzea Udaletxetan, baina, ez ezarrita ere, ez zen deus gertatzen. Orain, bai. Orain juezak komisario politikoak bihurtu dira. Nafarroan da hori arras agerian: herriz herri dabiltza juezak, ikurrina zigortzen, espainola ezarrarazten. Baina, herri bakoitzean dago “Muertos por EspaƱa” monumentuak, Mola genozida goraipatuz. Baina hori “ez dute ikusten”.

    Halere, zuetariko batzuk raka raka: “Horiek (betikoak) ustel batzuk dira, epelak, deusezak, estrategiarik gabeak…”
    Batzuren lana (hemen ere): ikusia da noren AURKA, baina noren/zeren alde?
    Bakoitzak berak erantzun beza.

    Hau irakurtzeko, DN (NA) irakurriko dut zuzenean.