UEUren udako ikastaroetan izena eman dezakezu dagoeneko

UEUren udako ikastaroetan izena eman dezakezu dagoenekoIazko egoera ekonomiko zail berdinean, 41 ikastaro antolatu ditu UEUk, pasa den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Udakoenak bat egiten du dagoeneko martxan duen “Ni ere, UEU” kanpainarekin, zeinak UEU ezagutara eman eta proiektuarekiko atxikimenduak jaso nahi dituen. Ikastaroei buruzko informazio guztia www.ueu.org helbidean dago.

Artea eta musika, giza eta gizarte zientziak, ingeniaritza eta teknologia, zientziak, osasuna… Guztira 41 udako ikastaro antolatu ditu UEUk auzolanean. Ikusi hemen Udako Ikastaroen zerrenda osoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko hainbat udaletxek diru-laguntzak ematen dituzte. UEUk prezio bereziak ditu ikasle, langabetu eta jubilatuentzat. Adi!

Facebook-eko UEUren orriaren jarraitzaile egin eta Ilaski Serranoren bideoa elkarbanatzen baduzu zure lagunen artean, matrikula baten zozketan parte hartuko duzu. Ekainaren 5era arte.

Udako ikastaroak “berotzen” joateko, ekainean hitzaldi dibulgatiboak antolatzen ari gara Bilbon, Iruñean eta Baionan. Informazio gehiago laster.

UEUren udako ikastaroetan izena eman dezakezu dagoeneko

UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude