Langileek ere arnasteko eskubidea dute!

Langileek ere arnasteko eskubidea dute! – 

Langileek ere arnasteko eskubidea dute!

Komunikabideen bidez jakin dugu, apirilaren 20ko 286/2022 Dekretua indarrean sartu arren, zenbait enpresa eta erakundeetan maskara erabiltzeko eskatzen jarraitzen dutela. Dekretu horrek maskarak nahitaez erabili beharreko kasuak aldatzen ditu, eta orain hiru kasu hauetan baino ez da derrigorrezkoa izango: osasun zentroetan, egoitzetan eta garraiobideetan.

Ondorioz, zenbait enpresa eta erakunderen jarduera ez dagoenez aurrez deskribatutako hiru ataletako bakar batean ere, EZIN DITUZTE DERRIGORTU LANGILEAK MASKARA ERABILTZERA.

Dekretu honetan aplikatu beharreko araudia arauaren artikuluetan dago, eta ez hitzaurrean, Jurisprudentziak bermatzen duen bezala (besteak beste, Konstituzio Auzitegiaren 36/81 Epaian, RTC 1981, 36). Horregatik, eta langileek kalterik ez jasotzeko duten legezko eskubidea erabiliz (Konstituzioaren 24. Art.) eta arauen hierarkiaren printzipioaren pean (9. Art.), langileek araudiaren babesa dute lantokian maskara ez erabiltzeko.

Horrez gain, gogoan izan covid-a ez dela gaixotasun profesionala, arrunta baizik eta beraz, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin ez duela zerikusirik.

Erakunde eta enpresa hauek hartutako neurriak kendu ezean, eta neurri horiek betetzeko langileei eskatzen jarraituz gero, Zigor Kodean araututako kasu batean egon daitezke (311: derrigortze-delitua): 1) Iruzurraren edo premia egoeraren abusuaren bidez, langileei beren zerbitzura lan baldintzak edo Gizarte Segurantzako baldintzak ezartzen dizkietenak, baldin eta legezko xedapenek, hitzarmen kolektiboek edo banakako kontratuak aitortutako eskubideak kaltetzen, ezabatzen edo murrizten badituzte.

Behin eta berriz frogatuta geratu denez, maskara osasunerako erabat kaltegarria izateaz gain, ez du ezertan laguntzen covid deitzen duten hori mugatzeko, kontrakoa baizik. Azken azterketetako bat eta populazio lagin handi batekin egin dena (600.000 ume-gazte) lotura honetan ikusi daiteke. Katalunia, Galizia eta zenbait lekutako prentsan agertu zen, hemen ez ordea, hemengo hedabide gehienek Eusko Jaurlaritzatik diru gehiegi jasotzen dutelako, soilik, bertsio ofiziala zabaltzeko: www.lavanguardia.com/ciencia/estudio-fin-mascarillas-clase-aulas-primaria. Irakurri daitekeenez, maskara eramaten duten 6 urtetik aurrerako gaztetxoak gehiagotan kutsatzen dira maskara eramaten ez duten 6 urtetik beherako umeek baino.

Gainera badirudi bi motatako herritarrak sortzen ari garela azken bolada honetan: “behean” daudenek eraman behar dute (dendetako langileek, telebistako programako publikoak….) eta “goian” daudenek ez (erostera joaten diren bezeroek, telebistako esatari eta “izarrek”…).
Beraz, Bizitza Plataformak gizarte osoari dei egiten dio maskara behingoz bazter dezagun eta bereziki:

a) Enpresa, saltoki eta administrazioei langileei ez behartzeko, legez ezin dutelako gainera.
b) Langileei euren osasun eskubideen alde borroka egin dezaten eta maskara ez eramateko eskubidea defenda dezaten (eredu hau erabili ahal dute).
c) Sindikatuei pandemia osoan izan duten jarrera negargarria alde batera utzi eta behingoz langileen osasun eskubideak defendatzen has daitezen.
d) Herritarrei, bezero moduan, erosketak egitera joaten garenean langileekin hitz egin, arduradunekin, erreklamazioak jarri… eta langileen osasun eskubideen alde egin dezaten. Eta enpresa horietako Arrisku Prebentzioko arduraduna eta eposta
bizitzajuridikoa@protonmail.com-era bidaliz gero Bizitzak gutun bat ere bidaliko die eskaera hori egiteko.

Azkenik Bizitza Plataforma hainbat enpresa eta erakundetako Arriskuen Prebentzioko Sailetara idazkiak bidaltzen ari dela jakinarazi nahi dugu, maskara emateko beharkizunak edo “gomendioak” ken ditzaten: Corte Ingles, Mango, Bilboko Udala… Gainean egon behar dugu eta kasurik egin ezean bide judiziala erabiliko du eraso berri honi aurre egiteko.

Duela 26 urtetik, apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Eguna ospatzen da mundu mailan. Gaurko eguna aprobetxatuz, lan-osasunak luzatze-ariketa erraz batzuk proposatu nahi dizkizuegu, zuen egoera orokorra hobetuko dutenak, autozainketen kulturan aktiboki parte har dezazuen.

Ospa dezagun egun hau lanpostuan ere bizi-ohitura osasungarriak hartuz, eta egin dezagun urte osora zabal dadin.

Egunero apirilaren 28a delako! Langileen osasun eskubideen alde!

Bizitza Plataforma

22.04.28

Bizitza Plataforma osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 32 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude