TB, streaming plataformak eta hizkuntza gutxituak

TB, streaming plataformak eta hizkuntza gutxituak – 

Duela 50 urte, telebistan 2 kate baino ez zeuden. Espainian, Espainiako TB nazionala zen (TVE). Geroago, Euskal Telebista agertu zen. 90 hamarkada hasieran TB publikoak baino ez zeuden, baina hamarkada horren erdirako hainbat kate pribatu sortu ziren. Tokiko telebistak ere agertu ziren, baina eduki erakargarriak igortzeko aukera eskasekin. 

Internet agertu zenean, gizarteak zoro moduan deskubritu zuen ikus entzunezko produkzioak (filmak, dokumentalak, telesailak, musika bideoklipak… besteak beste) doan deskargatu ahal zirela, partekatze eta deskargatze plataforma bidez. Garai hartan, inork ez zuen xentimorik ordaindu nahi. Zinema aretoak edo filmeen alokatzea saihesteko modua zen. Geroago, gainera, eduki gehiago deskargatu ere egin gabe ikusteko aukera zabaldu zen. Bereziki bideoak nahieran ikusteko, Youtube eta antzeko plataformak (Vimeo, DailyMotion, Mega…) agertu eta hedatu ziren. Edonola ere, telebista kate gero eta gehiago agertzen hasi ziren, harik eta TB digitala agertu zen arte, non are kate gehiago agertzea ahalbidetu zuen (TB analogikoa. Orain 50 edo 100 kate eskura ditugu, tematikoak gehienak, hau da, gai edo alor batean espezializatuak.

Tira, ba, hain zuzen telebistan eta interneten, ikus-entzunezko historian izan dugu eskaintza zabalena eskuragarri eta dohainik daukagun momentuan, streaming plataformak agertu ziren: Netflix, Amazon Prime, HBO… Hauek ordainpekoak dira. Produzkio berriak eta “kaltitatezkoak” eskaintzen dituzte. Egiari zor, garestiegiak ez dira. Baina deigarria da, hain zuzen, eskaintza amaitezina dugunean, nazioarteko enpresa erraldoi hauek lortu izana jendea ordaintzeko prest egotea.

Streaming plataformen fenomeno honek gorantz egin du era nabarmenean eta jende askorengan izan du eragina. Ez gara konturatzen pantailaren aurrean emandako denboraz, ondorioz, askotan jateko eta lo egiteko denbora murrizten dugu, telesail eta filmeen mesedetan.

 

Hizkuntza gutxituak eta streaming plataformak

Orain, duela 40 urte baino eskaintza zabalagoa dugu, baita euskaraz ere. Hau da, ETB1 bakarrik izatetik, ETB3 ere izatera pasatu gara. Kate lokal gehiago izatera pasatu gara ere. Interneten, nahieran ikus daiteke hainbat material. Baina proportzioan eta kalitatean aldetik, atzean geratu gara, erdaraz aukeran dugunarekin alderatuz bederen. Gainera, gaur egun jendeak streaming plataformen inguruan egiten duen kontsumoa oso handia da. Hori dela eta, plataformen legearen inguruan, hizkuntza gutxituen presentziaren alde kezka handia erakutsi dute Kataluniako eta Euskal Herriko alderdi batzuek. Ulergarria beraz.

 

TB, streaming plataformak eta hizkuntza gutxituak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude