Krutwigen ibilbidea

ñññññññññlññññññññen ibilbidea –

FEDERICO KRUTWIG SAGREDO

Jaunaren ibilbideari beguirada orocor bat

Euscal Ikasleon Bilçar Aurreracoia

eiba.ikasleon.biltzarra@gmail.com

2021eco maiatzaren 15ean

Krutwig jaunaren biographia classicoen Historian ikasten diren personage handi haietacoen moducoa da.  Hura bere ossotassunean uler dadin, ceren gure herriaren listonea asqui altu uzten bait du, maila ezberdinac berheiztu behar ditugu; eta hori eguiten saiatuco gara expositione xume honetan. Hortaracotz aiphatuco dugu bere umearo eta nerabeçaroa non hezcunçaren bidez forgeatzen den ondorengo processuetan guertatuco cena, Culturaren eta euscararen bere hartuaz. Ondoren gaztaroa dugu bigarren ephea, non ekimbide cultural oparoa burutuco bait çuen Euscalçaindian eta Bilbaoco Athenneo Berrian, franquismoaren lehen urthe çurrunetan. Hurrengo phasea exilioarena da, eta nationalismo iraulçailearena. Azquenic, Hego Euscal Herrirat itzulcen denean greciar Cultura sustatu çuen, cyberneticaren aroan euscaldunec beren embor culturala gal ez deçatençat.

Bere ibilbide vital ossoan, Federico Krutwig individuo autodeterminatua içan cen. Berac eramaten çuen bere vicitzaren batuta. Bera da bere buruaren architechtoa eta arduraduna, ondorio guciequin. Guiçaqui asque bat, anthrôpos eleutheros bat eta bacarra, ceinetic gure herri honec asco bait daducaque ikasteco, ceren Federico cosmopolita eta asquea, Euscal Herriarena bait da.

 

Paideusis eta autodidactica

Federico Krutwig Sagredo Bizcaico Guetcho herrian jaio cen orain mende bat bethetzen dela, 1921eco maiatzaren 15ean. Bere ama algortarra cen, eta bere aita Allemaniatic ethorritaco empresa-guiçona. Familia burguesa ciren, beraz, eta Federicorequin baterat hirur arreba ceuden.

Handic urthe gutirat Bilbaon eçarri cirelaric, Federico Collegio Francesean eguin çuen lehen hezcunça, eta ondoren Collegio Allemanoan bachillergoa, ceinarequin alde batetic grecquera çaharra hizcunça eta greciar Cultura eçagutu bait cituen; eta bercetic, Europaco erdialdean ulercen cen nationeen theoria ikassi bait çuen. Europaco erdialdean ulercen da ecen nationea gucia baino lehen factu cultural bat dela, eta ba dakite bereizten nationalitatea eta statalitatea.

Horrela, gazte gazte mempera citzan Federicoc gaztelania, francesa, allemanoa eta grecquera hizcunçac, bai eta Culturaren problema nagussiac ere. Ohartu cen vicitzaren laburgoaz, eta guiçateriaren ondare culturalaren tamaina handiaz. Hortic abiatuz, bere burua hecitzecotz plan pisutsu bat burutu çuen.

Horrequin baterat, bere cabuz ikassi çuen euscara, bere etcheco nescamearen lagunçaz, eta bere aitaren iritziaren contra, ceren harec, escuineco burgues içanic orduco contextuan, consideratzen bait çuen, bere ignorancian, ecen euscara ikastea dembora galcea cela.

Horrela, Federicoc haimbat translatione eguin cituen allemanozco obren euscara vizcainorat, bai eta cembait comparatione lingüistico ere. Hau gucia adollescentea celaric eguin çuen, bere cabuz eta nahiaz.

Espainiaco guda cela eta, Portugalerat eta Allemaniarat joan cen krutwigtarren familia. Contextu hartan nazcatu cen Federico fascista mota ezberdinen içaerarerequin. Ondoren, vueltan Bizcayan, bigarren Mundu-Guerra cen, eta Federicori soldadutza eguitea tocatu citzaionean, bildu cituen memperatzen cituen hizcuncen dyplomac, fronterat joan behar ez içaitecotz; eta horrela, euscarazcoa ere lorceco helburuz, Euscalçaindiaco egoitzan erakutsi cerauzquion bere lanac Resurrección María de Azkueri, ceinaren lagun eta adisquide estua eguingo bait cen. Academia berriz marchan jarria cen hala moduz eta autoritateen controlpean, 1941. urthean.

Orduracotz Federicoc euscarazco lan oparoa burutua çuelaric, Academian sar cedila proposatu ceraucoten. Academiaco quide gazteena içan cen, eta egoera osso cascarrean celaric, haren berrantholamenduari ekindu ceraucon.

 

Gaztetassuna eta Cultura

Franquismoaren hasieraco urtheac içan ciren ceinetan Federico Krutwig gaztearen ekimenaz Euscalçaindiac indar berritu bat hartu bait çuen. Autoritateec susmo tcharric har ez ceçatençacotz, Academian sartu çuen franquista notorio bat, Juan Miguel Seminario de Rojas, ceinari informationea emaiten bait ceraucon harcen cituen erabaqui gucietaz, lassaitassunez aritu ahal içaitecotz. Horrequin baterat, Federico ez cenez politican aritu, eta nola bere aita escuinecoa bait cen, autoritate franquistec ez çuten pensatu bera haien interesençacotz arriscu içan citequeenic, ceren motivatione lingüistico hutsa igarcen bait çuten, hasieran, bere ekimenean.

Euscalçaindico bere quide guciec Federico hirucoizten çuten adinaz. Harreman berhecia eguin çuen Azkuerequin eta Julio Urquijorequin. Federico ohartu cen euscararen traditione litterarioa ascoz ere luceagoa cela laphurteran guipuzqueran edo bizcaieran baino, jakinic ere, ecen hizcunça baten standard bat eguiten dela bethi scribatzeco moduan cultura idatziaren transmisioneracotz. Horregatic euscararen batassuneracotz, guipuzquera edo bizcaieraren ordez laphurtera classicoa proposatu eta babestu çuen, ez soilqui hitzez, baita ekincez ere. Federicoc argui açalcen çuen euscara standard bat jada ba cegoela: laphurtera classicoa, bi hizcunça-mailequin gainerat. Bata cen cultista: Leiçarragaren Testamentu Berriaren eredua. Bercea populista cen: Axularren Guero liburuarena.

Horrequin baterat, orduco euscararen inguruco ideologia dominanteari aurre eguinez, euscara jebismo delacotic atharatzecotz activoqui aritu cen. Jebismoa da ideia ceinaren arauerat euscara bait da gauça bat baserrico munduarençacotz, ardoçalequeriaz, etc: folklorea al’eguia. 

Federicoc horren aurrean babesten çuen ecen euscara “abarquetatic athera” behar cela, euscara problema cultural guciac tractatzecotz valio bait ceçaqueen eta. Bide horretan cultura classicoa euscararat ekarcearen importancia transmititzen saiatu cequion orduco belaunaldi gazteari.

Ekimbide honetan Federicoc Azkueren babesa eduqui çuen, nahiz harec hasiera batean euscararen batassuneracotz guipuzquera ossatu delaco baten alde eguin baçuen ere. Julio Urquijoc ez çuen euscara memperatzen, baina culturaren problemaz jabetua cen, cultura maila handia ceducalacotz, eta laphurtera classicoaren alde Federico babestu çuen. Urquijo hil cenean, Federicoc proposatu çuen Euscalçaindico bilherac euscaraz eguin citecen, eta hala eguiten hasi ciren.

Krutwigec comparatzen çuen orduco Euscalçaindi-çaharra, cela berac eçagutu çuena garai haietan, ondorengo Euscalçaindi-berriarequin, ceina bait cen desarroilatu cena bera 1952an exiliorat joan ondoren. Eta açalcen çuen nola Euscalçaindi-çaharrean academicoec euren chosten proprioac eramaiten eta babesten bait cituzten, maila bateco eztabaida eraguinez; bainan ondorengo Euscalçaindi-berrian ohitura hori galdu cela burocratismoaz ordezcaturic.

Federico gazte hura baita aritu cen ere Bilbaoco Athenneo berrian. Horren baithan Julio Urquijo Philologiaco ikertzapenen Elkargoa eratu çuen, non euscaraz, laphurtera classicoan, Culturaren problemac tractatzen aritu bait ciren, plan academico osso bat desseinatu çuelaric. Horrequin batera Mikeldi pictoreen elkartea sortu çuen ere, ceren Federico pictore ere ba cen. Bizcaico Artisten Elkartean conferencia memorable bat eman çuen, El Symbolismo en la Plastica icenecoa, goi-mailaco dissertatione bat Culturatic arte ederren gainean, ceina ondoren euscaraz ere publicatua içanen bait cen Belatzen Baratza serieco Mikelditarrac liburuan.

Horrequin baterat, Krutwigec Egan aldizcarian publicatu cituen 1949. urthean cembait poema euscaraz, haien artean Bihotza icenecoa, ceina ondoren Xabier Lete cantariac musicatu ukanen bait çuen.

Orduco culturaren personage anhitzequin harremana eduqui çuen, nola Blas de Otero poeta, ceinac dedicatu bait ceraucon Federicori bere Redoble de conciencia olerquia, edo Jorge Oteiça, ceina vueltan bait cen Hego-Americatic eta ceinac “spacio negativoen” gaineco bere ikuspegui originala compartitu bait çuen Federicorequin. 

1952. urtheco udan guerthaquiçun determinantea eman cen, bai Federicorençacotz, bai eta gure herriaren historiarençacotz ere. Eusçalçaindian onhartu çuten franciscanoen quide guernicar Luis Villasante jauna Academian sar cedila. Orden hau cen orduan euscararen gaineco quezca minimo bat erakusten çuena Eliça Catholicoaren baithan. 

Villasante jaunaren harrera ekitaldia burutu cen Bizcaico Deputationearen egoitzan, eta han, fraidearen discursoari erançunez, Federico Krutwigec ongui ethorria eman ceraucon discurso batequin ceinean Eliça Catholicoaren leguedia valiatuz Eliçari berari galdetzen bait ceraucon ea cergatic ez çuen hobesten Euscal Herrian euscaraz predicatzea, Polonian eta berce anhitz lekuetan eguiten çuen moduan. Discursoan franciscanoen ordena goraiphatu çuen, euscararen aldeco jarrera adeitsuagoagatic. 

Discurso hura tchalo-çaparrada batez içan cen hartua, baina autoritateen ordezcariac susmoa hartu çuen, eta eraman çuen discursoa gaztelaniarat itzul ceçaten, eta orduan Federicoc Iphar-Euscal Herrirat ihes eguin behar ukan çuen, ceren accusatu bait çuten spiritu separatista sustatzeaz, Eliçari hizcuncen gaineco bere leguedi proprioa gogorarazteagatic, cein Europan bethe ceçaqueen bainan Euscal Herrian aldiz ez.

Guertaquiçun honec inflexione-punctu bat marcatzen du gure herriaren Historia garaiquidean.  Federicoren ekimbideac salto eguinen çuen definitivoqui exilioan problema cultural batetic problema politico baterat; eta bercetic, Euscalçaindia academia berce bide batean abiaturen cen, ceren ordura arteco goi-mailaco dynamica cultural humanista hura berce bat posibilistarequin ordezcatua içan bait cen.

 

Aberria eta iraulça

Krutwigec Iphar-Euscal Herrirat ihes eguin çuen, eta horrequin periplo baten historia hasten da. Laphurdin hillabethe batzuc eman cituen. Hor Felix Liquiniano eta Casilda Hernaez iheslari anarchisten lagun eta adisquide eguin cen. Horrequin baterat, PNVren baithaco Jagui corronteco quideequin harremanac eguin cituen. 

Laster joan cen Pariserat, non Ekialdeco hizcunçac ikasten egon aritu bait cen. Han eçagutu çuen Andima ibinagabeitia idazlea, eta Jon Mirande ere, ceinac Federicoren eraguinez dembora batez laphurtera classicoa erabilico bait çuen. Baita aritu cen ere harremanetan Manuel de Irujo PNVco politicariarequin.

Ondoren, urthe batzuc eman cituen Allemanian, non ezcondu bait cen, baita lan eguin ere itzultzaile beçala, memperatzen cituen hizcunçac valiatuz. Garai haietan Federicoc Buddhismoa ikertu eta practicatu çuen. Hor eçagutu çuen allemaniar general europeista bat, ceinac açaldu bait ceraucon Federicori modu osso arguian strategia eta tacticaren arteco harremana ejercito baten antolacunçan, eta ceina prest aguertu bait cen balizco (ceren orduan ez bait cen existitzen) euscal resistenciari bere lagunça emaitecotz.

Erraiten çuen Federicoc ondoren, nola Allemaniaco guiroaz erabat nazcatu cela, nabaritzen çuelacotz nazi-fascismoaren aztarna bere horretan seguitzen çuela bertoco Eracundeetan. Hortaz, Euscal Herrirat itzuli cen, eta Donibane Lohiçunen Marc Legasserequin eta Francisco Miangolarrarequin adisquide talde bat ossatu çuen. Legasse anarchistac, urtheac lehenago Aitzina iceneco lehen muguimendu aberçalea sortu çuen Iphar-Euscal Herrian, eta Miangolarra cen Hego-Americaco editorial handienetaco baten quide. Garai hartan, 1961. urthean Federicoc Egan aldizcarian articulu bat publicatu çuen euscaraz, Physica Berriaren problemei buruz, non orduco physicaren aurrerapenen açalpena eguin bait çuen. Natur-sciencien gaineco lehen euscarazco textua da hura.

Orduan euscal resistencia aldaqueta phasse batean cen. Içan ere, 50. hamarcadaren bucaeran ETA eracundea sortu cen, eta horrequin resistencia cyclo berri bat hassi cen. Euscal resistencia armatuco sayaquera ezberdinac egon ciren. Iker Gallasteguic guidatu çuen haietaco bat, eta Krutwigen lagunça eduqui çuten. ETA eracundea bilhacatu cen resistecia-ikur bacarra. Orduracotz, ETA bere hastapenetan cen, eta ez ceducan plan bat definituta. Propaganda armatuco ekinça batzuc burutu ondoren, Espainiaren repressionetic ihes eguinez iritsi ciren Iphar-Euscal Herrirat lehen ETAco refugiatuac.

Krutwigec, Miangolarrac eta Legassec farre eguiten çuten etaquideen manierequin, eta tchantcha eguinez erraiten çuten ETAren siglec erran nahi çutela “Euscal Tenebrosoen Alkartassuna”. Contextu hartan compossatu çuen Federicoc, Miangolarraren encarguz, Vasconia estudio dialectico de una nacionalidad liburua, ceina publicatua içan bait cen 1963an. Horretan, nationeen theoriaren arauerat definitu çuen Krutwigec Vasconiaren realitatea, eta haren ascapeneracotz dynamica integral bat proposatzen çuen.

Vasconia liburuan, Krutwigec, ceinac Fernando Sarrailh de Ihartza icenez signatu bait çuen bere obra, Euscal Herriaren factore nationalac aiphatzen cituen, berheciqui Hizcunça eta Cultura, ondoren Historia, religionea, factore racialac, economia, etc; haietaco bacoitza classificatuz systema coherente batean. Vasconiaren orduco egoera economicoaren analysi cehatza eguin çuen, baita Vasconiaco Historiaren repasso bat. Ondoren dynamica politicoa nolacoa içan behar litzatequeen açalcen çuen: progresista al’eguia; baita resistencia armatua nola antola citequeen ere, orduco casu practicoetan oinharrituz; eta azquenic, guciaren gaineco studio dialectico bat, non marxismoaren theoria aplicatzen ceraucon Vasconiaren casu cehatzari.

Vasconia liburuaren eçaugarri nabarmenac dira, alde batetic, nationalismoaren conceptione progresista berria; eta bercetic, ecen ez çuela Vasconia çazpiac-bat-en conceptionearen arauerat mugatzen, eta Vasconia “irredentua” ere comptuan harcen bait çuen: Cantabria, Bureba, Rioja, Soria, Aragon, Biarno, Aucherri, Foix, Labrit eta Guyena ere barnebilduaz. Vasconiaren mappa içan cen eçaguna, Garonnetic Ebroco haranaren hegoalderaino. Horrequin baterat, ba cegoen ere mappa bat Europa osoarena, nationeen arauerat banatua, ez Statuen, ceren liburuaren planteamenduac Euscal Herria Europa batu baten baithan cocatzen bait çuen. Krutwig nehoiz ez cen chauvinista içan, eta ba cequien Euscal Herriaren independencia politicoa Herrien Europa batu baten baithan eman behar cela. 

Liburu harec orduco euscaldunen pensamendua maila handi batean irauli çuen, nahiz eta osso gende guti içan bait cen irakurtu çuena. Eraguin itzela eduqui çuen ceren nationalismoaren conceptione berri bat ekarcen bait çuen, ordura arteco decadenciatic atheratzecotz ethorquiçunaren irudi bat escainiaz. Nationalismo aranistari bere valioa aithorcen ceraucon, bainan haren acatsec eraguiten çuten egoera gainditu nahi çuen, planteamentua factore realetan oinharrituz.

Liburuac eraguin handia eduqui baçuen ere, orduco euscal antholacunde eta secta politico ezberdinec ez çuten begui onez hartu. Liburua eçaguna eguin cen espainiaco autoritateec eta communicabide batec ETArequin lothu çutelaco eta haren inguruco aiphamen bat eguin çutelaco. Horrec eraguin çuen gende anhitzec ETArequin bat eguin ceçatela, bainan ETAc Vasconiaren alde batzuc interessant beguitatzen bacituen ere, ignominia consideratu çuen Vasconia haiequin lotzea. Liburuaren lehen editioneco ale guehienac itsassorat botatac içan ciren.

Gainerat, PNVco gende batec salatu çuen Federico autoritate francesen aurrean. Franciar autoritateec ez çuten bat ere maite ukan Federicoren liburua, eta bethiracotz lurralde debecua eçarri ceraucoten, liburua idazteagatic. Horrela, Belgican eçarri cen. Han orduco guiro ezquertiarretaco eta muguimendu iraulçaileetaco gende anhitzequin harremanac eguin cituen.

Espainian, 1950eco hamarcadatic aurrerat, dictadura guiçartearen gaineco pressionea leuncen hassi cen, nationeartean irequiera-irudi bat eman nahiean. USArequin ituna eta Vaticanoarequin concordatua signatu ondoren, Espainiaco regimen autoritarioac bere burua normaliçatu nahi çuen. Contextu hartan susperce economico bat egon cen, eta hari lothuric, alde batetic languile muguimendu berritu bat garatu cen Euscal Herrian, eta bercetic euscararen eta euscal folklorearen inguruco dynamica bat.

Regimen franquistarequico resistencia ossatzen çuten alde batetic ETAc eta bercetic Espainiaco Partidu Communistac (PCE). ETAc structura clandestinoa ceducan, eta PCEac aldiz ez. Beraz, practican resistencia ikur bacarra ETA cen, eta PCEc eguiten çuena cen marxismoaren eta internationalismo proletarioaren icenean ETAren structuraren gaineco controlla harcen saiatu, euscal muguimendu iraulçailea bere strategiaren baithara eramateco asmoarequin. Espainiaco PCE marxista-leninistac Federicori escatu ceraucon euscaldunen problema açal ciecen, eta hala idatzi çuen La Cuestion Vasca liburua. Orduan ere, Alvarez Emparança, cein ETAren ideologo nagussia içan bait cen ordura arte, ETAtic aldendu cen bertan nagussitu cirenean tendencia españolistac, eta Branca aldizcaria sortu çuen. Federicoc, Belgican egonic, aldizcari hartan articulu bat publicatu çuen, Nacionalismo Revolucionario icenarequin.

Ondoren, ETA eracundean tendencia españolistac cuestionatzen hasi ciren. Cuestionamendu harec forma practicoa hartu çuen espainolistac athera cirenean eracundetic 1967an. Ondoren 1968co V. Assamblatu Nationala burutu çuen ETAc. Horretan ETA eracundeac Nationalismo Iraulçailearen programma bere eguin çuen, ceina bait cen orduco conditione cehatzen azterqueta marxista bat euscal herriarena. Hor planteatzen cen ecen euscal languile-classeac cirela Euscal Herriaren independenciaren subjectu eta bulçatzaile nagussiac, bainan berce classeetaco elementu progresista eta aberçaleequin alliança eguin behar cela Statu çaphalçaileen atzaparretatic ascatzecotz eta euscal herriaren ascatassuna erdiestecotz.

Iraulça bidez nationearen independencia escuratzecotz goi mailaco frontea içan behar çatequeen Culturarena, Statu-Conseiluaren fonctionean beçala. Haren azpian, fronte politicoac eta paralleloan fronte socioeconomicoac herriaren antholamendua burutuco luquete, orduco structurac ordezcatuz. Eta haien gucien azpian ekinça-frontea cegoqueen, Statu subirano gucietan beçala.

Horrequin baterat, çucendaritza edo gobernu-structura desseinatu çuen Federicoc modu batean ceinarequin repetitivoac ciren infiltratione eta desbideraqueta espainolistec ecingo bait çuten Eracundearen gaineco controla hartu.

Eracundearen Assamblatu Nationala içanen cen aguinte national nagussia, baina haren convocationearen escumena Bilçar Ttipia iceneco organo batena içanic, ossatua gendeaz cein ez bait ceuden commite tacticoetan, eta ceinaren fonctionea nagussiqui consultivoa bait çatequeen. Horrela Strategia eta Tactica berheiztuac ciratequeen. Commite ejecutivo tacticoa egunerocotassunaren gaucetaz eta fonctionamenduaz arduratuco cen, eta Bilçar Ttipia alde strategicoaz arduratuco cen, bai eta Assamblatu Nationalac convocatzeco escumenaz. Hau içan cen modua ETAren baithan Strategia Tacticaren gainean manten cedinçat.

V. Assamblatua burutu ondoren, Federico Iphar-Euscal Herrirat joan cen, non cellula berheci bat ossatu behar bait luque Xavier Etchebarrietarequin: theoriaren edo intelligenciaren commite strategico bat. Bainan Etchebarrieta jauna ez cen bertaratu, eta Hegoaldean gueratu cen, eta hala hil çatequeen, ETAco lehen martiria bilhacatuz.

Espainolismoaren araçoa repetitu cen 1970an, Burgoseco processuaren garaian, commite executivo tacticoac Assamblatu Nationala convocatu çuenean, illegalqui, ceren horren escumena ceducana ez bait cen commite tactico hura baicic eta Bilçar Ttipia. Orduan Federico Roman cen.

Egoera hartan, Espainiaco PCEac euscaldunac aurquezten cituen borrocalari antifranquistac bait liren. Horrequin baterat, Assamblatu illegal harec, VI.a beçala aurqueztu çutena, eta hari lothurico commite executivoac Burgoseco ephaituen gaineco controla eduqui çuen, bainan ez ordea ekinça-sailaren eta Bilçar Ttipico quideen guehiengoaren. Ekinça-sailecoec, Juan Jose Etchave buru çutelaric, eta ceinac practican benetazco ETA berceric ez bait ciren, Eugene Behil Allemaniaco Consula atchilothu eta eraman çuten bahituric, eta bere vicitza lothu çuten Burgoseco ephaituen vicitzarequin. 

Autoritate allemanoec Krutwigequin negociatu çuten consularen egoera. Cençu hartan, Krutwigec açaldu cerauen allemanoei nola berac ETAren gainean aguinte practicoric ez bait çuen, içatecotan morala maila bateraino, gauçac ceuden beçala ceudelaric. Federicoc haimbat guthun trucatu cituen ETAco Bilçar Ttipico quide guisa haimbat gendeequin. Consularen affera onqui bucatu cen, eta horrec on eguin ceraucon euscal muguimenduari. Euscal militanteen vicitzac salvatuac içan ciren, eta ETAren baithaco orduco PCEren maniobra hura neutraliçatua içan cen, Bilçar Ttipico quide guehienec Assamblatu illegala arbuiatu çutenean. 

Ondoren Krutwig dembora batez Algerian egon cen, ETAco dellegatione dyplomaticoarequin. Hor harreman osso onac eguin cituen Embaxada Tchinatarrarequin, horren puncturaino non Tchinaco Gobernuac ordainduta, Mao Tse Tungen cembait obraren itzulpenac euscararat eguin bait cituen. Horrequin baterat, Algerian eçagutu çuen Dominik Wolfel archeologo allemanoaren obra Canariar Irletaco guantcheei buruz. Hortic abiatuz Woelfelen Europa aurre-indoeuropearraren inguruco theoria garatuco çuen Federicoc.

Vueltan Europaco continentean, Italian egon cen berriz dembora batez, Aosta haranean, non Harpetaniaco muguimendu aberçalea sustatzen aritu bait cen. Orduan Trieste hirian Europaco Nationeen Conferencia burutu cen, eta hango ponenteetaco bat içan cen Krutwig. Hor compturatu cen Federico ecen natione çaphaldu guehienec ez çutela vicitza proprioric, eta folklorearen adiarazpenac baicic ez cirela practican. Eta Vasconia cela Europaco argui ithurri bacanetaco bat. Conferencia horren contextuan, Krutwigec bildu eguin cituen bere adisquide anhitz, natione ezberdinecoac, eta harremanetan jarri cituen. Orduco egoeraren berri emanez, Vasconie et la Nouvelle Europe informea aphailatu çuen.

Ondoren Belgican egon cen, non bigarren aldiz ezcondu bait cen, Agnes Caers litteraturaco irakaslessarequin. Orduan idatzi çuen bere romançoen serie Belatzen Baratza. Handic gutira Hego-Euscal Herrirat vueltatu cen, 1977co Amnistiaren Leguearen ondoren. Politicatic aldendu cen, eta Culturarat dedicatu cen handic aurrerat, bethi ere euscararen eta euscal herriaren alde. Orduracotz bere lothurac ETA eracundearequin etenduac ciren.

 

Cybernetica eta Sophopolis

Exiliotic vueltan Çarautzen vici içan cen dembora bat, eta guero Bilbaon eçarri cen. Politicatic aldendu cen, ceren bere erranez, “gaucac ez bait cijoacen berari gustatu içan litzaion beçala, eta politican gauçac gaizqui eguitecotz, hobe da ecer ez eguitea”.

Içan ere, Francoren heriotzarequin Espainiac Monarchia parlamentarioaren systema hartu çuen, eta Euscal Herriaren gaineco opressioneac bere horretan irauten baçuen ere, baldinça strategicoac ceharo aldatu ciren aurreco phassearequicotz. Cybernetica, robotica eta informaticaren aroa hasita cegoela, euscaldunac realitate horren aurrean prest egotearen beharra importanteena beçala ikusten çuen.

ETA eracundea bi adarretan cen berheiztua berriz, eta PNV alderdia Espainiaco systema politico berrian integratua cen. PNVco quide Telesforo Monçonec aberçalegoaren factione ezberdinac convocatu cituen, 1977an, egoera berriaren aurrean positione bateratua bilhatuz, bainan ez çuten adostu oinharri minimo bat, eta ordutic aurrera indar politico aberçaleac berheizturic arituco ciren. Bilhera hauetan ez çuen Federicoc parte hartu. Aguian hor egon içan balitz posible içan litzate adostassun strategico bat aurquitzea, ceren Krutwigec bi factioneac onqui eçagutzen bait cituen, eta çubi-lan eraguincorra eguin ahal ukan luque. Haur iraganeco irrealitateetan speculatzea da, bainan mereci duque mahai gainean jarcea. Federicoc critica osso çorrotza eguinen cerauen bai ETAri bai eta PNVri ere, bainan nehoiz ez condamnationeric ceren argui bait ceducan ecen malura gucien ithurria eta ardura Statu opresoreengandic cethorrela. 

Hortaz, Krutwig Culturarat dedicatu cen. Haimbat idazlan publicatu cituen aldizcari eta eguncari ezberdinetan. Horrequin baterat, 70 eta 80co decaden arteco aldi hartan ekoizpen litterario oparoa eguin çuen.

Garaldea liburuan Canarietaco guantcheen eta euscaldunen arteco harremanen inguruan aritu cen, Woelfel archeologoaren lanetic abiatuz, non Europa aurreindoeuropearraren açalpena eguin bait çuen. Liburu honen publicationearen ondoren haimbat elkarlan eta harreman eguin ciren talde cultural canariar eta euscaldunen artean.

La Nueva Vasconia içan cen Vasconia estudio dialectico-aren arguitalpen berri batençaco prologoa, bainan azquenean liburu berria içan cen, cein documentu guisa bait ceraman berequin estudio dialectico-a. Lan honetan Vasconia-ren gauçac egoera berriari beguira cocatu nahi ukan cituen. Orduracotz asqui garatuac ciren informaticaren eta roboticaren scienciac, eta horrec mundu mailan economicoqui eraguin itzelac eduquitzen cituen. Marxismoaren critica erabatecoa eguin çuen, realitate berrian ez bait çuen eta, valio gauçac ulercecotz.

Gai hauec saconqui tractatu cituen bere obra nagusia içan daitequeen Computer Shock Vasconia Año 2001. Ensegu honetan, Krutwigec Physica Berriaren demboraren conceptioneaz aritu cen, berheiztuz bi futuro motha: bata ethorquiçuna edo posibilitateen mundua, eta bercea joanquiçuna edo objectivatu dena, ceina beguiraleari ihes eguiten daquion. Horrequin batera açaldu çuen cybernetica cer den eta harec cer moduco problemac cercarzquigun, eta ethorcecoa cen shock erraldoiaren aurrean Vasconia prest egon ledinçat proposamen bat eguiten çuen. Liburu honetan garatzen çuen alde batetic baitha iceneco elkarteen describapena, eta bercetic, Sophopolis delacoaren ideia, ceinarequin paralleloan euscaldunec greciar Cultura bere harcearen importanciaz ohartu nahi ukan cituen.

Horrequin baterat, bere eleberri romançoen seriea publicatzen hasi cen euscaraz: Belatzen Baratza. Honetan bere eçagutzac eta haimbat aventura bildu cituen euscara helleniçatu batean aurqueztuz. Berce alde batetic, Ekhaitza liburuan, Italiaco Renacimentuan sarcen cen, eta guretzacotz cer moduco importancia duen erakutsi ere. Iphuinen liburu bat ere publicatu çuen: Igibarziaren iphuinak. Baita scribatu cituen ere bere gaztaroco activitate culturalaren memoriac, Bilbao de los años 40 en torno a Blás de Otero y Resurreción María de Azkue liburuan, eta bere exilioaren memoria politicoac autobiographia batean, cein publicatua içan bait cen postumoqui 2015. urthean, Años de Peregrinacion y Lucha iceneco liburuan. Berce haimbat liburu eta articulu aipha litezque, bainan cerrenda luceeguia litzateque.

Berce aldetic, Euscalçaindian aritu cen sail ezberdinetan. Federicoc lan asco eguin çuen garai honetan greciar cultura eta grecquera classicoaren valioa sustatzen. Bere erranetan, “greciera classicoac eta greciar culturac ematen draucute humanitatea, eta haien gaberic salvaia hutsac gara”.

Adisquide talde bat bildu çuen Jakintza Baitha iceneco elkartean, 1985an fondatua Euscalçaindiaco Litteratur-Sailatic abiatuz, ceinaren helburua bait cen greciar cultura Euscal Herrirat ekarcea. Adisquide haien artean aipha daitezque Alfonso Irigoyen Deustuco Universitateco iracaslea, Josu Lavin scolaco maisua, Manu Ercilla idazlea edo Juan Jose Pujana Eusco Leguebilçarreco President içandacoa, ceinac Platonen “Athennaion Politeia” euscararat ekarri bait çuen.

Elkarte honec Culturaco aldizcari bat editatu çuen, Hierax icenecoa, ceinaren laur ale athera bait ciren 93 eta 95 urtheen artean. Hierax aldizcaria athera cen bacoitzean Greciaco televisione-cate nagusiac ordu erdico spacioa escaincen ceraucon, audiencia goreneco orduetan. Ceren asmo hau, greciar cultura eta greciar hizcunça classicoaren alde, begui onez ikusten bait cen Europaco benetazco humanisten eta europeisten artean. Horrela, Federicoc bere ekimbidearen reconocimentuan haimbat elkargo eta hirien dominac eta sariac jaso cituen. Aldizcari honetan publicatu çuen El Milagro Griego idazlana, ceina grecquerarat itzuli bait cen To Hellenico Thauma icenaz.

Krutwig eta bere adisquideec Greciarat joaiten cirenean, erabilcen çuten hizcunça grecquera classicoa cen, ez oraingo grecquera modernoa. Hauen ekimenez, grecquera classicoa bertoco hezcunça systeman sartu cen. Europar Elkargoco Conseiluan aurqueztu çuten Europan batuan grecquera classicoari importancia guehiago emaitearen projectua, eta Hezcunçaco Ministro guciec unanimitatez onhartu çuten.

Computer Shock liburuan Federicoc garatzen çuen ideia jarraituz, Sophopolisaren projectua cen Europa ossoraco jakintsuen hiri exclussivo bat eratzea, eta hari atchiquitutaco Universitateen sare bat marchan jarcea. Goi mailaco jakinça humanistac babestu behar lituzque eta Europaco Statuen chauvinismoa gainditu behar luque.

Bere azquen urtheetan Federico projectu honequin aritu cen, embaxadetan beharrezco gestioneac eguinez eta bitarteco economicoac bilduz. Federicoc bethi jakin ukan çuen Europa batu bat valio humanistetan lothuric dagoela Euscal Herriaren independencia politicoarequin. Vasconiac, bere aldetic, ethorquiçunari beguira daducan avantailla economico nagussia dateque Bilbaoco Porthua projectu europear baten baithan.

Euscal Herrico politican babestu çuen Jose Maria Gorordoc leaderatzen çuen Iniciativa Ciudadana ceinaren asmoa bait cen Euscal Communitate Autonomicoaren hiriburutza Bilbaon egoitea. Eta bere azquen urthean, 1998. urthean, ETAren orduco treguaren eta aberçaleen arteco elkarlanaren auqueraco garai hartan, “Euscal Herritarroc”, ezquer aberçaleco candidatura babestu çuen.

Handic gutirat, 1998co açaroaren 15ean hil cen, bi egun ondoren Deia eguncarian publicatzetic articulu bat non erraiten bait çuen ecen orduco espainiar Gobernuco president Jose Maria Aznar Nüremberg berri batean ephaitua içan behar liçatequeela. 

 

Joanquiçuna eta ethorquiçuna

Federico hil cen milurthearen bucarerarat iritsi baino lehen, phase historico bat bucatzen ari cenean, non bera içan bait cen gure realitatearen bulçatzaile nagussia. Ez çuen ikussi Computer Shockaren objectivationea guc orain ikus deçaquegun beçala, bainan bai aurrikussi, eta hala erakusten saiatu cen. Horregatic haimbat gende larritzen cen Computer Shock liburua irakurceracoan. Orain ikusten ahal duguna 80taco decadaren hasieran jada acalcen çuen arguiqui Krutwigec.

Içan ere oraingo paradigma technologicoen evolutionea asco ikertu çuen. Physicaren problemei dagoquionez, gureganat ekarcen saiatu cen ethorquiçunaren conceptionea, eta hortharaco joanquiçuna hitza sortu çuen, adiarazteco objectivatua den realitatea, ceina beguirale bacoitzari “joaiten” bait çaio pasatuan; eta ethorquiçuna hitzarequin alderatu çuen, ceinac adiarazten duen ethorcecoa dena, hau da, oraindic ez dena real, baina posible, probable eta desirable, ceina bait da mundu bacarra non benetan eraguiten ahal bait du eraguile içan nahi duenac.

Hau garatzen da cyberneticaren aroaren contextuan, prospecticarequin eta aurrikusmen-patroinequin baterat. Bigarren Mundu-Guerran garatzen hasi cen sciencia da cybernetica, eta haren eguitecoa da ethorquiçunean functione cehatzac betheco dituzten machinneac garatzea, berheciqui fonctione cognitivo artificialac. Horren baithan garatu dira oraingo iraulça technologicoaren bi aspectu nagusiac: informatica eta robotica.

70taco decadan, Belgican ETAco refugiatuei erraiten cerauen Federicoc, nola ba cegoen cybernetica iceneco sciencia bat, eta hori lothua cegoela computadore iceneco aparatu batzuequin, ceinequin mundua erabat iraulico bait cen. Eta hortara moldatu behar guinela, ala desaguerceco arriscuan egonen guinela. Ulercecoa da marxismoaren critica eguiten duena garai haietan. Içan ere, desarroilo technologico honetan ellite bilhacatzen dira roboten mailaren gainean gueratzen diren guiçaquiac, bercetic lanaren guehiena robotec eta softwareac eguiten dute; eta azquenic, roboten eta softwarearen azpico guiçaqui infraroboticoac erabat degradaturic gueratzen dira. Cultura handico artista-sorçaileen eta programmatzaile-ingeniarien arteco symbiosiaren bitartez emaiten ahal citequeen soilqui systema artificialen gaineco ellite humanista bat.

Computer Shockaren conceptua argui ulercen ahal da momentu hauetan, eta Europa batu humanista baten importancia ere. Horrequin baterat, argui uler daiteque berac aurreco aroaren bucaeratic eguiten ceraucun gomendioa. Cultura da manten deçaquegun valiotan handiena, gure ondorengoac animmal infrarobotico bilhaca daitecela nahi ez badugu, bainan hori valore batzuequin baterat dijoaque, “cein ez bait dira ikasten Statuco Administrationeetan, baicic eta etchean eta scolan”. 

Federico Krutwig Sagredo jauna bat eta bacarra delaric ere, baita dateque ere gure herri ossoarençaco eredu eta maisu bat, scoletan iracastecoa. Ait ledi guerta miraculua, euscal umeec hau ikas leçaten, eta Euscal Herriac bere hegoac asca litzan, nor içainic munduan.

 

Bybliographia

KINTANA X. Bideguileac: Federico Krutwig. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. 1999.

KRUTWIG F. Años de Peregrinación y Lucha. Txalaparta Arg. 2015.

LAVIN J. Federico Krutwig. Bidebarrieta Urtekaria. 1997.

UGARTE A. Bibliografía anotada de Federico Krutwig. Dialnet. 2017.

UGARTE A. Federiko Krutwig (1921-1949): ideologo abertzale baten hezibidea. Dialnet. 2011.

***

Krutwigen ibilbidea

Krutwigen ibilbidea

NAFFARRERA

Zer duzu buruan “Krutwigen ibilbidea”-ri buruz

  • Guiçon handi honen 100. urthebethetzean eguinen direnen artean bada UEUren icempean anolatutaco jardunaldi-seminario bat uztailaren 14an Eibarren Marquesgoa Jaureguian. Interesgarria içanen da, ciur nago!