Kolpez kolpe

Kolpez kolpe

Urte “oparoak” daramatzagu euskararen orainari eta geroari (gero eta ilunagoari) dagokionez. Geldialdia sozialistak Jaurlaritzara heldu aurretik hedatua zen, baina “jaia” PP-PSEren eskutik lehertu zen.

Gutxi gorabeherako egutegia ondokoa izan da:

1. El euskera en libertad manifestua, zeinak euskara inposaketarekin eta indarkeriarekin lotzen duen zeharka.

2. Euskara ikastetxeetako hizkuntza nagusi ezartzen zuen Jaurlaritzaren Dekretua bertan behera utzi zuen PSEren jaurlaritzak Justizia Auzitegiaren erabakiaren ondotik.

3. Enpresa handiak (250 langiletik gorako saltokiak, enpresa publikoak…) bezero euskaldunei euskarazko arreta bermatzera “behartuko” zituen agindua, bertan behera.

4. “Celáa-ren” Marko Hirueleduna ezarri zuen PSE-k.
Hara zer zioen garai hartan EAJko  Aurrekoetxeak, Aralarreko Basaberekin batera sinatutako artikulu batean:
”Hezkuntza sailburuak Hezkuntza Marko Hirueleduna ekarri berri du Eusko Legebiltzarrera. Azaldu diguten proposamenak ez du bermatzen, ordea, gure legerian jasotako helburua: ikasleek derrigorrezko eskolaldia amaitutakoan hizkuntza ofizial bietan behar adinako gaitasuna izatea…”

5. “Euskararen erabilerak ez du mugarik” eta “zure hizkuntz eskubideak bermatuta daude” kanpaina ofizialak, zein baino zein kafkianoagoa.

Arartekoak berak azpimarratu du behin eta berriz euskal hiztunen hizkuntz eskubideak ez daudela bermatuta oraindik, ezta EAEn ere, marketinak marketin.

PSEk alde egin eta EAJ itzulita, uste genuen atzerapausu horiei erremedioa jarriko zitzaiela, baina hara, urratsak eman dira bai, norabide berean baina.

6. Orain bai, orain sí, orain yes… Marko hirueledunaren alde egin du EAJ-k ere, gaztetxoek DBH bukatuta proportzio handi batean euskara menperatzen ez duten arren, eta ehuneko ehunean espainiera ondo menderatu arren. Irakasle ingelesdun badaezpadakoak lortzeko egundoko inbertsioa eginez, bidenabar. Bikain.

Eta 7: gaur bertan, EAJ, PP eta UPyD anaituta, Lehen Hezkuntzan eta DBHn nahikoa ez, eta haur eskoletan ere gaztelania euskararen pare sartzea onartu du Eusko Legebiltzar txit euskaltzaleak.

Sasoi ilunak…

Kolpez kolpe

6 pentsamendu “Kolpez kolpe”-ri buruz

  • Pentsatzen nuen EAJ-k inoiz baino gobernu “rancio”-agoa osatu zuela gizarteak kontrakoa espero zuen (edo hori uste dut nik) momentuan, baina albiste hau ezin dut sinetsi. Hau da printzipio guztiak saltzea (baldin badituzte behintzat) PP-rekin aurrekontuak ixteko.

    “Legea bete egin behar da, eta errespetatu behar da aniztasun hori. Politikoki egokia den ala ez ez dakit, baina guk legeak betetzen ditugu”

    Ahoa bete hortz

    • EAJ-PP-UPyD y cierra España 2013-02-08 12:55

      EAJ, beti agindu baina inoiz bete ez duen “pase foraletik”, “paso de todo” autonomikora igaro da. La pela es la pela, y el euskera me lo encontré en la calle…

  • “Horregatik, zaila da ulertzea atzo EAJk PP eta UPDrekin bat egitea haur eskoletan gaztelania ere erabil dadila eskatzeko. Legea betetzeko dagoela esan du EAJko eledunak, «politikoki egokia» izan zein ez. Euskarak aurrera egiten jarraitzeko legeak aldatzeko ere badaude alderdiak. Asmoa ez bada, behintzat, eskolak kaleari hartutako tartea galtzea. Hots, kalean bezain gutxi erabiltzea euskara ikasgeletan ere.”
    Iñaki Petxarromanek berrian

  • berria eta kitto 2013-02-08 16:06

    berriak baino ez du eraman azalera atzoko erabakia.
    Ez garak, ez Deiak… Vocentok ere ez.
    Garenak gara. Berria eta kitto.

  • PAATXIIIIII!!!!!!! 2013-02-09 10:11

    Eta zer diote Legebiltzarraren erabaki glotozida horretaz oraingo Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Makrosail horretako arduradunek? Nola uztartzen da erabakia oraintsuko Arrue ikerketako ondorioekin?
    (Ez dator harira oso zuzenean, baina bota egin behar dut, lehertuko ez banaiz: ostegun gaueko Teleberrin, ETB-2an, Gipuzkoako herri txiki bateko mutiko bat ikusi nuen, elurte handiaren kariaz galdera batzuk erantzuten. “Estaba mucho nieve…” eta holakoak bota zituen, erdaraz moldatu ezinik –etxeko hizkuntza euskara duen edozein neska-mutilek egiten duen moduan, bide batez esanda–. Baten bati grazia egingo zion; niri kristoren amorua eman zidan; kazetaria edo dena delakoa imajinatzen nuen “ala, orain bota zak gauza bera erderaz” esaten. Noiz arte jasan behar dugu jokaera kriminal hori? Noiz arte etxean arrotz?)

    • Bada, makrosail horretakoek diote herritarrek erabili behar dutela gehiago euskera -euren gobernukideak eta taldekideak ez dira herritar, nonbait-, eta esaten dute euskaraz seduzitu behar dela…
      Seduzitu nor? Osaquidechako mediku erdaltzale higiezina? Epaitegietako fiskal, epaile eta peritoak? Ertzantza seduzitu behar dugu? Pikoloak?
      Nola seduzitzen dira notarioak eta erregistradoreak? Eta euskarari errefraktario diren funtzionarioak?
      Nola seduzitzen dira PP, UPyD eta PSOEko politikariak? Eta Azcunaren eskolakoak?
      Nola Bankako eta Carrefour, Eroski, Netto, eta milaka enpresetako arduradunak?
      Seduzitu behar dela esaten duten horrek erakutsiko digute ba atzea nola dantzatu, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude