Kimutx, auzolanaren emaitza.

Kimutx

Kimutx basoan bizi den iratxoa da, eta auzolanaren hazia erein du proiektu honetan parte hartu dugunon artean. Hazi horrek zuhaitz sendoa sortu du eta kanta eta ipuin bilduma bat baina askoz gehiago ekarri digu.

Kimutx proiektuan, Euskal Herri osoko 40 pertsona inguruk hartu dugu parte; Oreretatik Urepelera, Gazteiztik Lesakara, Urruñatik Bilbora… Bakoitzak dakiena emanez dihardugu azken lau urte hauetan, eta azkenean argia ikusi eta bizitza publikora salto egin du Kimutx.

Proiektu xume honetan parte hartu dugunon helburu pertsonala, bizi garen herria begirunez harturik, eta ondare kulturalaren taupadetan oinarrituz, haurren lehen urratseetako batzuen koloreztatze prozesu horretan bidelagun izatea. Asmoa ez da haurra kulturan txertatzea, baizik eta kultura senti dezan, gure gertutasuna senti dezala, inguruan duena maitatuz bestelako kulturak balioesteko aukera aberatsagoa sortuz.

Eta orain gure ekarpen guztiak modu aske batean zuekin partekatu nahi ditugu, amatxi, aitite, guraso, osaba-izebek egiten zuten eta egiten duten moduan, ahozkotasuna eta gertutasuna mimatuz.

Kimutx proiektuan material desberdina sortu da, haurrentzat eta orokorrean haurraren inguruan bizi diren helduentzat lagungarri den materiala: ipuin sorta eta kantez gain, jolasteko, kantuz aritzeko, ipuin berriak sortzeko, margotzeko, laztantzeko, euskal mitologiaren munduan murgiltzeko material andana jarri dugu guztion eskura.

  • 11 kanta, 7 ipuin eta bestelako materiala biltzen dituen bilduma sortu da.
  • Proiektuko kanta guztien doinu musikatuei zuen ahotsa jartzeko aukera ere sortu da bakoitzak kantei bere ukitua gehitu ahal izateko.
  • Abestien partiturak doinu, akorde eta kanten letrarekin norberak bere tresnekin erabili ahal izateko.
  • Pertsonaiekin istorio berriak asmatzeko irudi mozgarriak sortu dira.
  • Norberak margotzeko irudiak ere topa ditzakezu.
  • Material guztia musutruk eskuratzeko www.kimutx.eu web orrialdea sortu da.
  • Materiala Creative Commons ezaugarriarekin zabaldu da.

Eta proiektu honek plazako jauzia, sarean dagoeneko egin bada ere, Durangoko Azokan egingo da fisikoki. HikHasi-ren postuan izango da salgai Kimutx ipuin eta kanta bilduma. Gainera, abenduaren 7an, 12:30ean Saguganbaran egingo den aurkezpenera gonbidatea luzatu nahi dugu, bertan, irudiek, kantek eta pertsonaiek bizia hartuko dute.


Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Albistur, Aitziber Marin, Alaia Martin, Amaiur Cajaraville, Andoitz Antzizar, Arantxa Urbe, Arkaitz Miner, Arrate Arozena, auzolana, bertsoa, bertsoeskola, doinuak, Eider Eibar, Eider Ormazabal, Eneko Salaberria, Erika Lagoma, Euskal Herria, euskara, euskarazko antzerkia, haurrak, haurreskola, herri antzerkia, Igor Elortza, Iñigo Egia, ipuin kontalariak, Irati Odriozola, irudigintza, jon martin, Jurdana Otxoa, kanta, Karmele Mitxelena, Kimutx, Kira Barroso, Kultura, Lucia Calvo, Lur Andres, marrazkiak, Mikel Ugarte, mitologia, Mixel Aire, musika, Nahia Alkorta, Nara Susperregi, Nora Barroso, Odei Aztibia, odei-barroso, Oihane Perea, Olatz Oxtoa (Otxi), Rosa Lertxundi, Txipi, txontxongiloak, Unai Susperregi, Xa2 Makulu, Xalbador II

2 pentsamendu “Kimutx, auzolanaren emaitza.”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude