Nora Barroso

Orereta, 1978. Herri ekimen parte-hartzaileak zein barne-proiektu pertsonalak ditut maite eta hor nabil dinamikak, doinuak, kantak, ipuinak, olerkiak eta dantzak sortzen. Doktorea naiz eta egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lanetan nabil. Ikerkuntza zientifikoan ingeniaritza bioinspiratuan eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arlotan murgilduta nago.

Harresirik gabeko mundua

Harresirik gabeko mundua OarsoIrriko lagunek haurren parte-hartzea herriaren eraikuntzara eramatea dute helburu. Bidearen sorkuntzak oinarri hauek dauzka: euskara, aisiladia, parekidetasuna, auzolana...