Justizia doakoaren akabera eta euskararen aldeko borroka

2000. urtea aldera euskararen kontrako gurutzada hasi zen Nafarroan. Ordura arte lortutako babes apurra desmuntatzen hasi zen Gobernua. Horren aurrean, besteak beste, epaitegietara jo zuten maiz ELAk, Euskara Kultur Elkargoak, LABek…

Baina hori dena akabatu da. Gallardonen Tasa Judizialen Legea onetsi zenetik, “justizia” pagatu egin behar da, eta aldez aurretik ezin jakin zehazki zenbatean aterako den. Beraz, epaitegietara joateko beldurrez gaude denak.

“Justizia” boteretsuen eta dirudunen kontua bihurtu da, eta, neurri handi batean, euskaltzaleei atea itxi digute.

justizia

Argazkia: infoadm

(Tira, iduri du batzuek –Euskalerria irratiak–  nolanahi ere ez diotela epaitegien bideari uko egiten, eta zorionez arrakasta dute)

doako, doan, dohainik, dohainikako, euskara, justizia, nafarroa

2 pentsamendu “Justizia doakoaren akabera eta euskararen aldeko borroka”-ri buruz

  • Ados egonda ere, ezer gutxi espero daiteke epaitegietako bidetik, irabazita ere.
    Ondo erakutsi digute hori ugazabek (PP-UPN-PSOEk) behin eta beste behin.
    Nafarroako euskaltzaleok ustez dauzkagun aldeko eragileek (alderdi eta sindikatu abertzaleak behinik behin) asko egin dezakete euskaldunon eskubideen eta euskararen alde… borondaterik izango balute (batzuek beste batzuek baino gehiago, baina denak ere pattal).

  • Juan Aleman 2014-05-10 11:39

    Ez gaude bide hau edo bestea aukeratzeko moduan. Nafarroako Gobernuak ez ditu betetzen bere legeak ere. Hortaz, nola utziko dugu bidea judiziala ibiltzeari? Nola uko egin bide horri ere ! Diru faltaz behintzat ez dedila izan. Tamalez, askotan, gehiegitan, gure euskaltasunak diru poxi baten aurrean porrot egiten du.
    Gure kontrako lege hausterik ez dezagun barkatu diru faltaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude