Josebe Iturriozek barkamena eskatu du
Josebe Iturriozek barkamena eskatu du
Josebe Iturriozek bere damua agertu eta barkamena eskatu du gaur, “Euskalduna naiz eta zu?” saioan egindako adierazpenen ondotik sortutako kalapitari erantzunez.
Barkamen eskari zintzoa izan da, zazpi segunduko bideo batez emana, behar den moduan gazteleraz -denek ondo uler dezaten, ¡faltaría más!- eta bandera española atzean zuela. Zehazki, “Asko sentitzen dut, erratu egin naiz; ez da berriro gertatuko” izan dira agerpen publikoan erabili dituen hitzak.
Iturriozen damuak erantzun asko izan ditu sarean eta, paradoxikoki, barkamenak hobeto onartu zaizkio euskaldunen partetik espainiarren aldetik baino. Ausardiarik eta umorerik ez zaio falta ekintzaile feminista ezagunari.
Euskal Telebistako umore saioan eta estereotipoak jorratzen ari zirela, Espainiako ereserkiari eta banderari buruz esandakoen ondoren, espainiarren jomugan izan dute Josebe Iturrioz, atzo barkamenak eskatu zituen Miren Gaztañagak bezala.
Mis disculpas. pic.twitter.com/xHYlItkkz4
— Josebe Iturrioz (@JosebeIturrioz) 2017(e)ko martxoak 7
Burlaren gainean burla
Koroa zeramanarena, ezta?
Ahahahah! Osso ona! Juan Carlosec erabilitaco hitz berberac!!! Ahahahah!
Bazen garaia duintasun pixka bat erakusteko. Oso ona!
Ados!
Amonak esaten zun bezala: Alaporai!
Zuzen gabiltza? Kontuz ibili Iberiako sasikumeekin
Zu ez zara Iberiakoa, ala?
oso onaaaa jajajajajajaja
itzelezko plazerra sortu dit. Zorionak Josebe-ri!!
Zoriontzeko modukoa da baina tristeena, Euskal Herriaren erresistentzia ekintzarik handiena izan daitekeela konturatzea da. Lehen errespetu gehiago ziguten.
Erabat ados. Aldapan behera, pausurik pausu…
Esperpentoari (espainiaren esentziak ikutuezin egiteari) esperpentoka erantzun behar. Oso ondo!!