Nazkatuta silikonazko kantuez

Nazkatuta silikonazko kantuez

Poesiarik onena idazteke dago, baina musikarik onena jada konposatua izan bada, zer? Jesukristori, berpizteko ahalmena errentan eman diezagun eskatu beharko diogu martxa honetan, arlo honen bilakaera aztertuta, etorkizun beltza aurreikus baitaiteke.

You may say I’m a dreamer, but I’m not the only one” zioen John Lennon-ek bere abesti ezagunean. Goxo. Nota oro neurtuta. Begiak itxi eta lasai entzuteko moduko abestia da, zinez. “Oh baby baby, it’s a Wild World” dio Cat Stevens musikari ingelesak. 70ko hamarkadako doinu gozoak, oraindik, zenbait tabernetako melodia ezinbesteko izaten jarraitzen du, eta eskerrak, ez baita ohikoa musika ez komertziala bozgorailu erraldoietatik entzutea.

Egoera, izatez, oso kezkagarria da. Musika aldetik, hasteko, edozein musikarirentzat iraingarria behar du izan, pentagrama bat zer den ere ez dakien batek, bere kontzertuetan miloika ikusle izaten dituela jakiteak. Errimatzen duten bi hitz hartu, errepikatu eta musika dantzagarri bat jarri. Ez du misterio handiegirik. Youtuber ona izateak, akaso, lagunduko du jarraitzaileak topatzen eta musika horren hedapen abiadura azkartzen.

Nazkatuta silikonazko kantuez

Eskerrak, ordea, oraindik baden benetako musikaren aldeko apustua egin eta euren sentimendu eta kezkak azaltzeko, gitarra, baxu eta perkusioaren bidez, eszenatokia irauli eta publikoaren eztarria urratzen duen talderik (Lekunberri eta Eibar, eskerrik asko!).

Eskerrak, baita ere, berpizkundean sinistu, aspaldi beren bideak banatu zituen bidegurutzera bueltatu, eta elkarrekin beste kapituluren bat idazteko hautua hartu duten taldeei (zorte on, Pi.L.T!).

Ohiko irratietako “prime time” orduak kantu txatxuago eta arinagoentzat gordeak daudenez gero, argi dago oraindik lan handia daukagula aurretik-esan zuen duela urte batzuk Euskal rock-aren erreferentzia taldeetako baten kide den Gorka Urbizuk. Jarraitu, bada, lanean, eta ez dadila haria eten.

Nazkatuta silikonazko kantuez

Zer duzu buruan “Nazkatuta silikonazko kantuez”-ri buruz

  • Iñigo Perez 2017-05-16 08:58

    Oso ados zeurekin Saioa!
    Musikak dantza egiteko, ondo pasatzeko eta disfrutatzeko tresna balio duela badakigu, baina gauzak kontatzeko, zerbait sentiarazteko, pentsakor uzteko, galderak egiteko eta nolabait, geure arima zabaltzeko dela ahaztu egin dugula somatzen dut.
    Ez dadila haria eten!!