Elhuyar, emakume zientzialarien bidelagun

Elhuyar, emakume zientzialarien bidelagun

Beste alorretan bezala, zientzian ere emakumeek gizonek baino oztopo gehiago dituzte aurrera egiteko. Elhuyarren, neskato direnetik lagundu nahi diegu, hainbat proiekturen bidez:

Emakumeak zientzian bidea egiten horma-irudiaEmakumeak zientzian” karta-jokoan oinarrituta, horma-irudi bat sortu eta ikastetxeetan banatu dugu, Emakunderen laguntzarekin. Helburua: zientzia-arlo guztietan aitzindari izan diren emakumeak ezagutaraztea gaztetxoei, eta hurrengoak eurak izan daitezkeela erakustea.

Elhuyar, emakume zientzialarien bidelagun

Elhuyar aldizkariaren “Ekinean atala”. Gertuko ereduak eskaintzeko asmoz, hilero emakume ikertzaile gazte bat elkarrizketatzen du Elhuyar aldizkariak, “Ekinean” atalean.

STING proiektua. Europako proiektu bat da STING, Elhuyarrek gidatua, eta hau da haren xedea: zientzia-irakasleei genero-berdintasunean trebatzen lagunduko dien metodologia bat garatzea. Laster kaleratuko da proiektuaren emaitza, euskaraz eta ingelesez.

Plotina proiektua. Ikerketa-zentroetan genero-berdintasuna lortzea helburu duen Europako proiektu bat da PLOTINA. Europako zortzi herrialdetako zenbait ikerketa-zentro, unibertsitate eta elkarte profesional partzuergo batean elkartu dira horretarako, tartean, Elhuyar, berdintasun-aholkulari gisa. Datorren urtean aurkeztuko dira emaitzak.

  • Bide batez, martxoaren 11n, emakumeak eta zientzia ardatz izango dituen Teknopolis saio berezia ikustera gonbidatzen zaituztegu: ETB1n, 13:30ean.
Elhuyar, emakume zientzialarien bidelagun
Emakumeak Zientzian, zientzia eta teknologia, Zientzia-hezkuntza

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude