Joan Perez de Lazarraga

Joan Perez de Lazarraga –

Gaurcoan, Joan Perez de Lazarraga (1547/48-1605) poetaren escuizcribua dakarquiçuegu hego naffarrerazco graphiarat transcribatua:

ESCUIZCRIBUA

(1567-1602)

Joan Perez de Lazarraga

Goico photoan ikusten ahal duçuen Araban cocaturic dagoen Larreaco Dorreco Jauna içan cen idazle hau, cein içan baita Hego Euscal Herrico lehen euscarazco obra honen eguilea.

Oinharrian mendebaldeco euscara da erabilcen duena, baina osso euscara berhecia da berea, ceren berce euscalquietaco formac ere tartecatzen baitaqui.

On deguiçuela!

Hona hemen çathiño bat:

Biaramun goxean joan cidin Silvia Sirena visitatcen eta osteango beste verbaen artean eguion erregutu leguiola compania Silvero egoan aposentura joaten, eta Sirenac esan eutsan ece atseguin lebela, ceinzuc alcarri escuetaric eustela joan cirean Silveroen camarara, nun sar citecenean utra cortesmente Silverori verba eguin eutsaen, ceinac al eguian cortesia eta mesura guztiaz saludadu cituan eta escatu cidin arpa bat, ceina utra dulcero jaiten asi zan, manera onetan cantaetan ebela:

Doncellea, cegati zaoz
enegaz enojaduric,
zurequin ene aitasuna
orrela anci jaquinic?

Doncellacho linda damea,
flordelisea zara zu;
ene penea dacusun guero
arren verba bat esazu.

 

NAFFARRERA

10 pentsamendu “Joan Perez de Lazarraga”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2020-02-14 16:20

    Hona hemen testu osoa, EHUko irakasle talde batek editatu eta oharrez betea, zeina Lavinek gupidarik gabe fusilatu baitu:
    http://www.ehu.eus/monumenta/lazarraga/

  • Evitentequi originala hartu dut oinharritzat, bethi eguiten dudan beçala:
    Hona hemen goico çathittoa. Nirea eta haren azpian originala:

    Nirea:
    Doncellea, cegati zaoz
    enegaz enojaduric,
    zurequin ene aitasuna
    orrela anci jaquinic?

    Originala:
    Donzellea çegati çaoz
    enegaz enojaduric
    çurequin ene aitasuna
    orrela ançi jaquinic

    Nirea:
    Doncellacho linda damea,
    flordelisea zara zu;
    ene penea dacusun guero
    arren verba bat esazu.

    Originala:
    Donzellacho linda damea
    flordelisea çara çu
    ene penea dacusun guero
    arren berva bat esaçu

    Horrela eguin dut, bada, liburu ossoa.
    25 urthe baino guehiago daramatzat euscal textuac digitalizatzen.

  • Ba niri interesgarriagoa eta utilagoa iruditzen zait egungo bizkaieran edo euskara batuan ematea:

    Dontzeilea, zergaitik zagoz
    enegaz enojadurik,
    zurekin ene ahai(dei)tasuna
    Horrela ahantzi jakinik?

    Dontzeilatxo linda damea,
    flordelisea zara zu;
    ene penea dakutsun gero,
    arren, berba bat esazu.

  • Patxadaz berrikustekoa da, baina baliteke, bai, lan hori (alferrik) hartu izana. Horren ondorioz izango du akatsik, noski.

  • Berba, berva eta verbaren artean, argui dago azquena dela çucen dagoen bakarra gure classicoetan. Typo honetaco aldaquetattoac eguin ditut nic textu honetan.
    Batuerazco forman ipincea ez dagoquit niri, baina guertha litequeen gauça da.

  • Berce çathi bat:
    Nirea:
    aimbat zan Silveroen deseoa Sirena ecusterren, ece erregutu eutsan Silviari leguiola ain mesede andia, ece leguiola bere partez Sirenari erregutu visitaetan etorri leguiola, cegati leucala esperanza andia Jaun cerucoagan

    Originala:
    ay bat çan Silveroen deseoa Sirena ecusterren eçe erregutu eusan Silviari leguiola ain mesede andia eçe leguiola bere partez Sirenari erregutu bisitaetan etorri leguiola çegati leucala esperança andia jaun çerucoagan

  • Bada, esan nuen bezala, akatsez josia dago. Ez du balio irakurtzeko, ez du balio ikertzeko.

  • Cein dago acatsez bethea?
    Originala? Nire versionea? Textua bera?
    Ez derauçut ulercen.

  • Josu, lan gori horri heltzeagatik esker anitz. Euskarari ekartzen zaion deus ez da alperrik, pizten duen interesa mehar bada ere. Izanen da estimutan izanen duenik.

    Aita larramendik erranik (ez dakit zer ortografiatan):
    Hel hakio, hitzontzia, behargai txar dioan horri, eta hara ni itxekiko natzaiok prestuagoari.

  • Anhitz esquer, Ander!

    El aquio; hitzoncia, beargai char diocan horri, ta ara ni ichequico nacheoc prestuagoari

    Originala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude