Izagirre eta Maroto, bekoz beko

Ser irrati kateak EAEko hiriburuetako hiru alkateak batu zituen elkarren arteko eztabaida izan zezaten irratian; eta Izagirrek Marotori aurre egin zion, etorkinei emandako laguntzak direla kausa. Donostiako alkatearen esanetan, xenofoboa da Gasteizko alkateak aipatutako laguntzak direla-eta abian duen ekimena.

 

 

Bukaera aldera, esatariak enplegu politikengatik galdegin ditu alkateak, eta kalapita sortu da, Marotok laguntza sozialen iruzurraren kontra daraman borroka ahotan hartu duenean. Ekimena xenofobotzat jo zutenek barkamena eskatu beharko lioketeela adierazi du Marotok. “Kanpotik etorri eta, eskubidea duelako, laguntzak eskatzen dituenari, bertakoei laguntza eragozten diela leporatzea, iruzur egiten duela esanez, diskurtso xenofoboa da, bai”, berretsi du Izagirrek.

Sarrerari erantsi diogun audioan entzun daiteke bi alkateen arteko ika-mika; gaztelera hutsean emana -Ser irratian zelako eta Maroto ez baita euskalduna-. Eztabaida luzeago bateko txatal bat baino ez da, baina ez guk hautatua, irrati kateak horrela hautatua baino. Eztabaidan, Gasteiz eta Donostiako alkateekin batera zen Bilbokoa ere -hirien arteko konpetentzia eta lankidetza izan zuten mintzagai, besteak beste-, hautatutako audioan txintik ere ez dioen arren; Ibon Areso ez da Iñaki Azkuna.

 

pasaiako alkateak twitter bidez

 

Kanpotarra
Sarrera Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateari (Bildu) txio batetik lapurtu diogun irudiarekin lotu dugu. Printzipioz, ematen du argazkiak ez duela zerikusirik Javier Maroto gasteiztarraren politikekin, eta pentsa liteke, “… errespetatu ezazu Euskal Herria” jartzen duelako, ezta bere kontzeptu territorialarekin ere. Baina funtsean, gizartearen katebegi ahulenetako bat dute biek jomugan.

alkatea, Bilbo, bildu, Donostia, EAJ, etorkinak, eztabaida, Gasteiz, irratia, Izagirre, laguntza sozialak, maroto, PP, ser, xenofobia

5 pentsamendu “Izagirre eta Maroto, bekoz beko”-ri buruz

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-03-11 20:13

    Ez dakit, ez du ulertzen zegatik EH Bilduk hainbeste egiten dute immigranteen alde,
    immigrante gehienek EH Bilduz PASO egiten duen bitartean.

    Eta zer esanik ez euskaraz eta abertzaletasunaz.
    https://stopimmigrazioa.wordpress.com/

    • Hiltzen Hil 2015-03-12 09:07

      Erosoagoa da patronala, politikari, FMIko ekonomilari eta korporatibistentzat bertakoon ugalketa-tasa baxua inmigranteekin ordezkatzea, horrela eskulana merke mantenduko litzateke, eta tokian tokiko langileria, aldiz, zatitua. Erosoagoa omen da hori bertako bikote gazte eta emakume liberatuei umeak izan ditzaten animatzea baino, dirulaguntzen bitartez.

      Eta euskal ezkertiarrak, moralki gorago dauden ustearen harrotasun horrekin, kapitalismoari jokoa egiten aniztasunaren izenean. Pixka bat googleatzea nahikoa da ikusteko nola inmigrazio bortitz honen interesatu bakarra sistema bera den: patronalak, sistemaren alderdiak, banka pribatua, banku zentralak, fmi eta alako erakundeak, komunikabideak… Noski, horiek, euren txalet eta urbanizazioetatik, ez dute nozituko horrenbeste kanpotar etortzearen eragina.

  • Ez dakit Bildu nola defendatzen ditun EAJ ta .PPsOE, UPyD… bozkatzen dutenak, hoietako gehienak Bildutaz paso egiten dutenean.
    Ergelkeriekin jarraitzeagatik.

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-03-12 09:21

    Bai, Sugar, baina EAJ, PPSOE eta besteotakoak hemen ditugu eta agoantatu behar ditugu bai hala bai. Immigrante horiek etortzera animatu ditugu gure politikekin.

    Ni immigranteekin egunero daukat harremana, zuzena edo zeharka. Eta ikusten dut haien jarrera. Euskaraz PASO egiten dute. Euskal Herriaz PASO egiten dute. Espainolak beste edo GEHIAGO. Are gehiago, eurek “aqui en ESPAÑA” esaten dute inolako konplejurik gabe (PPko bozkatzaile gehienek ez dute terminologia hori erabiltzen aurrez aurreko elkarrizketatan, badakitelako eztabaida sortzen duela).

  • Kanpotik datorrena ez du Euskara ikasten gehienetan, Espainiakoak batik bat , ta Espainiakoak aguantatu behar dira berez ta besteak ez? Denak ala inor ez. Denak betebeharrekin denok bezala noski.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude