Erdeinuari barre

erdeinuari barreEz dago lehen bezalako umeerik. “Sacamantecas” eta “Zakuaren gizona”-k ez diete beldurra ematen. Umeek La que se avecina ikusten dute eta Halloween ospatzen dute. Akabo umetasuna eta inuzentzia. Akabo bertoko ohituren itzala. Trick-or-treat. O mai.

Ohiturak birsortzen dira. Hemen badago izen bat euskaldunak izutzen dituena: Carlos Urquijo “El virrey”. Bere jarduna euskaldunon ametsgaiztoa bilakatu da eta laudiotarrak umeak izutzeko ezaugarriak ditu: bere lanean zorrotza da, bertokoa da eta tipo arrunta dirudi; hau da, edozein kale bazterretan topo egin dezakezun gizona da Urquijo.

Xelebrekeria dirudi baina agian Euskal Herriko etxeetan “gaizki portatzen bazara El Virrey etorriko da” edo “laztana, urquijokeririk ez egin” entzungo dugu laister eta klasean erdaraz egiten duenari “Virrey bat” jarriko diote. Agian abizena euskalduntzeko ere balio dezake.

Manuel Martín Vicentek egindako argazkia da.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.