Iruña-Veleia suntsitzen ari dira: manifestazioa

Iruña-Veleia suntsitzen ari dira: manifestazioa – 

Arabako Foru Aldundia apiriletik aurrera eskabadora behin baino gehiagotan erabiltzen ari da Iruña-Veleian. Haiek esaten dute harresia egonkortzeko dela baina errealitatea bestelakoa da. Izan ere hondeamakinaren erabilera gehiegizkoa izaten ari da. Hasieran harresiaren barnealdetik 120 metroko luzera, 3 metroko zabalera eta metro bateko sakonera duen zerrenda zulatu zuten. Hau da, 360 metro karratu erabat suntsitu zuten, bazekitenean harresiari lotuta aztarna arkeologikoak zeudela.

Hori gutxi balitz, bigarren atearen inguru arkeologiko osoa suntsitu dute. Horretarako berriro hondeamakina erabili eta 6 metro zabalera, 15 metro luzera eta 4 metro sakonera dituen zulo handi bat egin dute, bertan zegoen guztia isurtegira botaz eta den-dena altxatuz. Hau da, beste 90 metro karratu erabat suntsitu dute eta hor zeuden estratu arkeologiko guztiak betiko galdu dira.

Historian doktore den Xabier Gorrotxategik eskuartze hau salatzen duen txosten arkeologiko bat idatzi du. Bertan, ondorioztatzen du ezin daitekeela eskuartze arkeologiko batez hitz egin. Izan ere, aztarnategiaren zati bat suntsitzeko lan bat besterik ez da izan.

Hau ez da lehen aldia eskabadoraz eremu batzuk suntsitu dituztenak, laugarrena baizik. Lehenengoan Eliseo Gilek penintsulako abezedario zaharrena topatu zuen eremua suntsitu zuten, eskabadora metro eta erdira baino sakonago sartuta, indusketetan erabat debekatuta dagoena. Bigarrenean Errosetoien etxean sartu zuten eskabadora, Eliseok euskerazko eta kristau testu gehienak topatu zituen lekuan. Hirugarrena harresi ondoko bidea altxatu zuten. Eta eskabadora sartu duten laugarren honetan, esan bezala, 450 metro karratu suntsitu dituzte. Oraingoa basatiena izaten ari da, beste eremu batzuetan berriro sartu nahi dutela dirudielako (marka batzuk…).

Esan beharra dago Lurmenek bertan topatutako grafitoen egiazkotasunaren inguruko eztabaida oraindik argitu gabe dagoela, Eliseo Gilek orain del 16 urte egin zuen eskaera oraindik bete gabe dagoelako: topatutako 50 grafito garrantzitsuenak Europako prestigioko laborategietan datatzea, termoluminiszentzia, karbonato kaltzikoen analisia edo karbono-14ren bidez. Baina, hala ere, Arabako Foru Aldundiak, dirua datazioetan inbertitu beharrean, Iruña-Veleia suntsitzen jarraitzen du, unibertsitate, kultura, euskalgintza eta hedabideen eragile gehienen bildotsen isilkeriaren aurrean.

Horregatik herritarrei deitu egiten diegu Gasteizen, urtarrilaren 28an, 12etan Arabako Foru Aldunditik abiatuko den manifestazioan parte hartzera, Iruña-Veleia argitzeko, suntsiketa gelditzeko eta babesa eskatzeko.

Zure zain gaude!

Iruña-Veleia Martxan Elkartea

Aurreko suntsiketak

Iruña-Veleia suntsitzen ari dira: manifestazioa

Iruña-Veleia suntsitzen ari dira: manifestazioa

3 pentsamendu “Iruña-Veleia suntsitzen ari dira: manifestazioa”-ri buruz

  • Iruña-Veleian aintzina euskaraz hitzegiten zutenaren frogak, nahita hondatzen ari dira.

  • Hau ere txertoaren errua da, ezta?

  • Amonamantangorri 2024-01-17 21:03

    Hondeamakinari buruz lehen aldiz atera zen albistea manipulazio eta bazter-nahaste hutsa izan zen. Behin indusketa bukatuta, zuloa estali egiten da.
    Orain ez dugu motiborik zuen beste asmazio bat izan daitekeela susmorik ez izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude