Iragarritako heriotz baten kronika

Iragarritako heriotz baten kronika –

Ibon Iparragirre preso ondarrutarra etxeratzeko dinamika aurrera daraman taldeak “Iparra Galdu Baik” du izena. Marinelek GPSari begiratu beharrean iparrorratzari eta zeruari so egiten zioten garaietan, biziki inportantea zen ipar izarra, argiena, bidea nondik zihoan zalantzarik gabe azaltzen duena. Oraindik ez dugu Iparra galdu, baina batek baino gehiagok galdu zuen iparra aspaldi.

Eleberri bati buruz hitz egin nahi dut zurekin. 

Iragarritako heriotz baten kronikaIragarritako heriotz baten kronika Gabriel Garcia Marquez, Gabo, idazle kolonbiarrak idatziriko eleberria da. Lehenengoz 1981ean argitaratu zen, eta kazetari era batean, Santiago Nasarren heriotza kontatzen du Vicario anaien eskuetan. Aipagarria da liburuan kontatzen den istorioa benetako gertakizun batean oinarrituta dagoela, Ibon Iparragirreren kasua bezala.

Betitik jakin dugu Ibon gaixorik zela. Zenbaitetan entzun dugun beste preso batzuk jipoitu dutela, edo kartzeleroek, edo beheraldi izugarri bat izan duela… Bere egoerak okerrera egin du azkenaldian; eta Ibon Iparragirre ez da Iñaki de Juana. Ibonek ezin du gose greba amaigabe bat planteatu ere egin, hori bere heriotz zigorra sinatzea lizatekeelako. Iparragirrek 20 defentsa baino ez dituela jakin ahal izan dute gertukoek; hilzorian dagoPertsona heldu osasuntsu batek 723-1.124 inguruan izaten ditu defentsak; 500 defentsatik behera dauzkanak kaltetuta edukitzen du immunitate sistema.

“Espetxeko forenseak ezin du ziurtatu bi hilabeteko bizitza gelditzen zaionik”, esan dute senideek. Presoak beste pneumonia bat harrapatuz gero hil egingo dela esan du forenseak; egiari zor, edozein infekzio harrapatzen badu hilko da. Iparragirreri heriotza iragarri dion mediku forentse berak dio gaixotasuna C-3 estadioan dagoela (azken estadioa) eta ez dagoela egoera okerragorik.

Garcia Marquezen eleberriko lehen orrialdean protagonistaren aurkezpena egiten zaigu, eta lehen kapituluan esan zein izango den bere patua: erail egingo dute. Bere atxiloketatik berehala ohartarazi zuten ingurukoek: “Ibon espetxean mantenduz gero, hilko da”.

Iragarritako heriotz baten kronika

Esan ziguten hilko zela. Hiltzen joan dira, pixkanaka, gure begien aurrean, bizitza tantak xurgatuz, hatsa apurka ebatsiz, eta liburua finitzera doa, justuki hasieran iragarri ziguten abiapuntutik. Ez gara ipuina aldatzeko gai izan.

Iragarritako heriotz baten kronika