Ikurrinaren emojia jokoan

Ikurrinaren emojia jokoan –

Lorea Arakistain Aizpirik ikurrinaren emojia izan du berbagai sarean.eus atarian.

Ikurrinaren emojia onartu ala ez jokoan dago eta urriaren 23 eta 27 bitartean erabakiko da ikurrinaren emojia onartu ala ez.

Zer da emoji bat?

Emojia kodea da. Letrak, zenbakiak eta kapsulatutako kodea zeinek sistemari esaten dioten ze irudi margotu behar duten. Emotikonoak, aldiz, teklatuaren karaktereekin egindako espresioak dira.

Nork erabakitzen du emojiak onartu ala ez?

Unicode Kontsortzioak, emojien ‘Bilderberg Kluba’. Unicode lengoaiaren arduradun nagusiak sektoreko enpresa handiak (Apple, IBM, Microsoft, Apple, Google, Facebook, Netflix, Oracle, Synmatec, Huawei …) dira, baina badira zenbait gobernu eta unibertsitate ere.

Urtean lau aldiz elkartzen dira eta botoa sekretua da.

Zer eztabaidatuko da urrian?

Ikurrinaren emojia jokoan

Hainbat emoji berri proposatuko dira, tartean hilerokoa adierazteko emojia. Herrialdeak ordezkatzen dituzten hainbat bandera edo ikurri proposamen ere mahai-gainean jarriko dira:

  • Euskalduna
  • Katalana
  • Ipar Irlandakoa
  • Bretainiarra
  • Estatu Batuetako estatuak

Ikusi hemen

Zer behar da onar daitezen?

Arrazoiak eta zenbakiak. Ohikoena interesdunek Unicoderi txostena helaraztea izaten da, zeinetan proposamena defendatzeko argudioak eta datuak jasotzen diren. Ez du ematen euskaldunok ezer bidali dugunik, Unicoderen webgunean ez da ageri, behinik behin. Bretainiarrak, adibidez, txostena eta administrazio publikoaren eskutitza bidaltzekoak dira.

Eta, guk, txostegintzaren guruok, ez dugu ezer bidaliko?

Ikurrinaren emojia jokoan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Ikurrinaren emojia jokoan”-ri buruz

  • MIla esker informazioagatik, argi dago txostena bidali beharko litzatekeela, baina ez dakit ze erakunde edo talderi eska geniezaioken… Gai honen inguruan berriren bat badago abisatu, mesedez