#itsasoadabidebakarra, Ines Osinagaren jaialdia

#itsasoadabidebakarra, Ines Osinagaren jaialdia –

Ines Osinagaren #itsasoadabidebakarra egitasmoa jaialdi bihurtuko da irailaren 2an, Itziarren. Eta Kuban aurkeztuko du gero proiektua, urriaren 6an Habanan.

Ines Osinagak, 2022ko martxotik zuzenean aurkezten ziharduen kaiera argitaratu zuen iazko Durangoko Azokan. Eta egitasmoa jaialdi bihurtuko du irailaren 2an, lagun saldoa Itziarrera gonbidatuta.

#itsasoadabidebakarra, Ines Osinagaren jaialdiaKubako eta Euskal Herriko musikariak izango dira bertan, Osinaga laukotean agertuko baita oholtzan, Naile Sosa (perkusioan), Iriina Gonzalez (gitarretan eta bestetan) eta Yaima Orozco (guiroan, klabean eta mood guajiroan) ondoan dituela.

Ines Osinaga lagunduko duten hiru musikari kubatarrez gain, Itziarren beste hainbat lagunek ere parte hartuko du, berbarako, Garazi Egigurenek, Duo Jadek, Olatz Salvadorrek, Miren Amurizak, Haizeatxok eta Janire Etxabek.

Sarrera dohainekoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da, aforoa mugatua izango baita.

#itsasoadabidebakarra, Ines Osinagaren jaialdia

.

Argazkiak: Jone albeniz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude