Iñaki Azkunak Espainiako erregeari erreberentzia; eta besteek?

Iñaki Azkuna, erregea espainia

Iñaki Azkuna, 1999 urtetik Bilboko alkatea den jeltzalea, Espainiako errege Juan Carlos Borboikoarekin bildu zen asteartean. Azkunaren eta Borboikoaren arteko harreman ona agerian gelditu da erregeak Bilbora egin dituen bisita ugarietan. Azken aldiz, Iberdrola dorrearen irekieran egon zen agintari espainiarra. Bien bitartean, protesta andana egin dira Bilbon abertzaleak edo ezkerrekoak (edo biak) diren elkarteek deituta, erregearen bisitaren aurka,

Irudiak eta irudiak daude, eta El Mundo egunkarian agertu denak argiki erakusten du Azkuna eta errege espainiarraren arteko harreman gozoa. Bizkarrezurra makurtuta agurtu du Bilboko alkateak Juan Carlos Borboikoa. Errespetua baino gehiago, morrontza edo menpekotasuna dirudi erreberentzia keinu horrek.

Nola agurtu dute beste politikari batzuek Espainiako erregea? Hemen argazki ofizialak: Mariano Raxoi, Josu Erkoreka, Uxue Barkos, Xabier Errekondo.

Erregeari agurra Raxoi, Erkoreka, Barkos, Errekondo

Mariano Raxoi Espainiako presidenteak Azkuna bezala egiten dio agur ona erregeari. Josu Erkorekak eta Uxue Barkosek irribarrez baina zutik eman diote bostekoa Borboikoari. Amaiurreko Xabier Mikel Errekondok, aldiz, distantzia mantenduta eta serio agurtu zuen Borboikoa iazko abenduan.

ICVko Joan Herrera kataluniarrak ere serio egin zion agurra erregeari.

Atzerritik bisitan joan diren agintari batzuek are agur menpekoagoa egin diote Espainiako Erregeari. Belauna lurrean jarrita ere izan dira agurrak.

Espainiako erregeaz ari garela, ez galdu bere azken muturrekoa:

3 pentsamendu “Iñaki Azkunak Espainiako erregeari erreberentzia; eta besteek?”-ri buruz

  • Eta Juan Carlosen jarrera? Guztiei irribarretsu (edo) eta Xabier Mikeli serio, oso serio. Uste det etziola batere graziarik egiten bera agurtu beharrak.

  • Ez dut uste Mikelek distantziarik mantendu zuenik. Youtubeko bideo honetan ikusi daiteke: http://www.youtube.com/watch?v=TUmontUHl64
    Denek agurtu zuten Españako erregea eta denek hitzaren barnean HB ere badago. Ez dut uste distantzia hitzak ezer justifikatzen duen.

  • “Agradecido por estar con usted” dira Xabier Mikel Errekondoren hitzak. Bideoan entzun daitezke.

    Distantzia mantenduta eta serio agurtu zuen? baliteke. Zalantzarik gabe ez du Azkunaren erreberentziarekin zerikusirik. Baina kontua ez da nola zuzendu indar okupatzaileen buruari, kontua da zertarako bildu berarekin…