Historia eraikitzeko eredu ezberdinak

zuzeu.eus-logo7Uztailaren 19 eta 20an Miramar Jauregian burutu genuen Tabakalerak EHUrekin elkarlanean antolatutako uda ikastaroa. Herri mugimenduek sortutako dokumentazioa kudeatzeko eredu ezberdinak aurkeztea zen jomuga. Bertan izan genituen hizlari: Juan Jose Agirre, #bookcamping kolektiboko Silvia Nanclares eta Jessica Romero, 15m.cc-ko Stéphane M. Grueso eta Patricia Horrillo, ahotsak.com-eko Asier Sarasua eta Archive.org-eko Rick Prelinger.

Herri mugimenduek sorturiko jakinduria kudeatu eta iraunarazteko eredu ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera bikaina izan zen.

Rick Prelinger, Archive.org proiektuaren sustatzaileak eginiko hausnarketak laburbiltzen ditu ikastaroaren oinarrian zeuden zenbait ideia: “Gizakion historian betidanik izan dugu gure bizitzak bizi eta aldi berean egiten dugunaren memoria eraikitzeko baliagarriak diren grabazioak jaso eta iraunarazteko desioa. Uneren batean hasi ginen lan horretan, zergatik? Ahal izan genuelako. Ez ginen gordetzen genuenaren formaz edo edukiaz kezkatu. Nolabait, banitate kontua ere bada, bereziak izatearen ustea. Historiaren zati handiena ez da dokumentatu, ez dago arrastorik; baina hori ere garrantzitsua da. Galera formatiboa baita kontu honetan (…) Galtzeko arriskuak bultzatzen gaitu dokumentazioa lantzera”.

ahotsak, Herri mugimeduak, herrigintza, Juan Jose Agirre, maiatzak 15, Rick Prelinger, Tabakalera

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa Mandasko dukea 52 20012 Donostia Tel: 943 011311 info@tabakalera.eu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude