“Imajinaizu”, Igor Elortzak

elortza askeguneaIgor Elortzak John Lennon-en “Imagine” bertsionatu du, AskeGuneari buruzko letrarekin: “Imajinaizu”. Brometan-benetan idatzi-abestu du kanta Elortzak. Letrarekin bat erantsita duzu hemen.

IMAJINAIZU

Imagine peña guzti kalin jesarritte

Besu besuai heldu ta fuerte eutsitte

Euskaldun gehixa preso hartzen ez itxitte

 

Imagine EAJ Madridi plantaten

Imagine konsejeri “Nehiku’re!” esaten

Imagine zipaiadi mosuk botaten…

 

“Tipo honi jun jako”

Dinozu hainbatetan

Baina hau be pasako

Da egunen baten

 

Imagine presu danak etxin herriz herri

Españako gobiernu albora izten gerri

Eta errespetaten euskaldunon berbi…

 

Dinozu “Hau flipata

Da flipata ber bi”

Baina ez da hainbeste falta

Ta eing’ou kriston juergi!

askegunea, Igor Elortza, imagine, imajinaizu, musika, ondarroa

5 pentsamendu ““Imajinaizu”, Igor Elortzak”-ri buruz

  • Bertso hauetan falta dira gauzak. Niri hauxe bururatu zait: “Imajina ETA autokritika itten, iujuuu uuu!!!”
    Gehiegi imajinatzeko, ezta? Igorri burutik pasa ere ez…
    Dena dela, Animo haundiak Ondarruko jendiai!!

  • Imajinatu pentsamendu eta adierazpen askatasun osoz bizi izatea Euskal Herrian.

  • “Imagine EAJ Madridi plantaten”, Igortxu, ez gaituk atzo jaio, EAJ bakarrik? Tira ba, betekiko leloak ez dute beteriko balio, Madrilera, beste batzuk doaz ere…Herri Mugimendua behar dugu, politiko profesionalak pañalak bezalakoak dira: aldizka aldatu behar dira, motibo berdinagatik gainera!!

  • Iñaki Beitia 2013-05-14 16:00

    Asko gustatu zait Igor Elortzak sortutako kanta! Primerakoa! Eta gainez uste det entzun duten ia guztiei ere beste hainbeste laket zaiela. Baina, gauzak zer diren, iruzkinak bakarrik dira zirikatzeko, kritikatzea sortzea baino errazagoa da eta! Aupa Ondarrua! Eta aupa sortzaileen lana!

  • Halako kanta ederra… “zipalladi” bezalako korrokadekin lohitzea ere. Ederra maila artistikoa!! Ganera, jatorrikoak “imagine ALL the people” zioen, ez imajinatu niretarrak neureekin neure gauzatxoak egiten. Kataluniakoa ondo ateratzen bazaie, gugatik, euskaldunongatik, egindako barreak Pirinio osoan entzungo ditugu!! Bitartean, segi, segi, sektarismo eta biktimismo merke ttikiaz konbentzituak elikatzen eta gainontzekoak (%80) uxatzen, edo ezaxolatzen. Gehiago espero nuen Elortzarengandik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude