“Imajinaizu”, Igor Elortzak
Igor Elortzak John Lennon-en “Imagine” bertsionatu du, AskeGuneari buruzko letrarekin: “Imajinaizu”. Brometan-benetan idatzi-abestu du kanta Elortzak. Letrarekin bat erantsita duzu hemen.
Besarkada bat @askegunea #herriharresia. Lennonen Imagine bertsionatu dut, brometan-benetan:grooveshark.com/s/Imajinaizu/5… @grooveshark(r)en bidez
— Igor Elortza Aranoa (@ielortza) 2013 maiatza 12
IMAJINAIZU
Imagine peña guzti kalin jesarritte
Besu besuai heldu ta fuerte eutsitte
Euskaldun gehixa preso hartzen ez itxitte
Imagine EAJ Madridi plantaten
Imagine konsejeri “Nehiku’re!” esaten
Imagine zipaiadi mosuk botaten…
“Tipo honi jun jako”
Dinozu hainbatetan
Baina hau be pasako
Da egunen baten
Imagine presu danak etxin herriz herri
Españako gobiernu albora izten gerri
Eta errespetaten euskaldunon berbi…
Dinozu “Hau flipata
Da flipata ber bi”
Baina ez da hainbeste falta
Ta eing’ou kriston juergi!
Bertso hauetan falta dira gauzak. Niri hauxe bururatu zait: “Imajina ETA autokritika itten, iujuuu uuu!!!”
Gehiegi imajinatzeko, ezta? Igorri burutik pasa ere ez…
Dena dela, Animo haundiak Ondarruko jendiai!!
Imajinatu pentsamendu eta adierazpen askatasun osoz bizi izatea Euskal Herrian.
“Imagine EAJ Madridi plantaten”, Igortxu, ez gaituk atzo jaio, EAJ bakarrik? Tira ba, betekiko leloak ez dute beteriko balio, Madrilera, beste batzuk doaz ere…Herri Mugimendua behar dugu, politiko profesionalak pañalak bezalakoak dira: aldizka aldatu behar dira, motibo berdinagatik gainera!!
Asko gustatu zait Igor Elortzak sortutako kanta! Primerakoa! Eta gainez uste det entzun duten ia guztiei ere beste hainbeste laket zaiela. Baina, gauzak zer diren, iruzkinak bakarrik dira zirikatzeko, kritikatzea sortzea baino errazagoa da eta! Aupa Ondarrua! Eta aupa sortzaileen lana!
Halako kanta ederra… “zipalladi” bezalako korrokadekin lohitzea ere. Ederra maila artistikoa!! Ganera, jatorrikoak “imagine ALL the people” zioen, ez imajinatu niretarrak neureekin neure gauzatxoak egiten. Kataluniakoa ondo ateratzen bazaie, gugatik, euskaldunongatik, egindako barreak Pirinio osoan entzungo ditugu!! Bitartean, segi, segi, sektarismo eta biktimismo merke ttikiaz konbentzituak elikatzen eta gainontzekoak (%80) uxatzen, edo ezaxolatzen. Gehiago espero nuen Elortzarengandik.