Herzog, Rajoy lotsarazi duen PPko zinegotzia

HERZOG

Gorrotoa eta mirespena pizten ditu; txaloak eta tomateak jaso, baina gutxitan galtzen da eguneroko informazioaren zurrunbiloan Jordi Evolek gidatzen duen Salvados saioa. Atzo ere, hautsak harrotu zituen gurean, Euskal Herria kokaleku eta ardatz dituen erreportajearekin: 3 dias en Errenteria.

ETAren behin-betiko su etenaren osteko egoeraz, bizikidetzaz, errelatoaz eta abar mintzatu zen kataluniarra Oreretako politikari eta herritarrekin; eta ustekabean, bertan agertu zitzaigun Chema Herzog, PPko zinegotzia, Euskal Herriko eta espainiar estatuko gizartearen arteko arrakalaren erakusle behinena. Madrilgo Gobernuaren jokabidea lurraren pare utzi zuen bere adierazpenekin, miloika ikusleren aurrean. Eta bai, PPko zinegotzia da.

Gehienontzat orain arte ezezaguna zen Herzogen ahotik atera ziren saioak emandako titular nabarmenenak:

  • “Madrilen badaude politikariak segurtasun enpresak dituztenak. Haiei ez zaie indarkeria etetea komeni”
  • “Presoak urruntzean, errurik ez duten senideak ere zigortzen dira”
  • “Euskal Herriko PP bikaina da; guk ez dugu konturik Suitzan”
  • “Hemen torturatu da, badakit hala izan dela, eta nazkagarria iruditzen zait”
  • “Gorrotoak indarkeria dakar. Ez bagara gorrotoa gainditzeko gai, gure seme-alaba eta ilobengan betikotuko dugu gatazka”

Neurriak hartuko al ditu PPren gobernu zentralak? Botako al du Chema Herzog bere kargutik? Hala eskatuko duenik izango da ziur, eta ez litzateke lehenengo aldia izango. Hain zuzen, iazko urrian, AVTk haren kaleratzea eskatu zuen. Zergatik? Errenteriako zinegotziak Herriraren aurkako operazioak eragindako mina sentitzen zuela adierazi zuelako.

EAEko PPk paper esanguratsua izan ote dezake “konponbidearen” bilakaeran? Babestuko dituzte Semper, Quiroga eta abarrek Herzogen hitzak edo Madrilen aginduak jarraituko dituzte? Laster izango dugu horren berri, baina bitartean Chemak ETAk mehatxatutako PPko zinegotzia izanagatik, zentzuduna, ulerkorra eta ausarta izaterik badagoela erakutsi du.

“Sozialismoak pobrezia dakar, eta nazionalismoek guda”. Horiek ere Herzogen hitzak dira, baina tira, inor ez da perfektua…

6 pentsamendu “Herzog, Rajoy lotsarazi duen PPko zinegotzia”-ri buruz

  • Nere iruzkina idatzi ta nik ezabatu ta gero (ez dagolako Espainian askatasuna iritziak emateko), zaiatuko nahiz iritzia azaltzen.
    Beti bezala programa partziala izan da.
    Gehiena ETAko terrorismoa izan da, Espainiak egin ditun torturak aipatu dute pixkat ta kito.
    Follonerok aditzera eman du Egineko kontseilaria azkenean ETAzalea zala ta kartzela merezita zula.
    Bilduko alkatea moztu ez badute ere oso gaizki, esan dunean adibidez oraindik mina dagola, zeharka esan du, ta Follonerok erran dionean besteak Hilerrira joan behar direla bisitatzera ta hor ere mina dagola (ETAko biktimetaz ari zan), Alkatea esan dio, bai bai hilerrira joan behar diranak ere.

    Hilerritan jende mordo dago Estatuen indar armtauak edo beraiek sostengatutakoak talde armatuak erahildakoak, baina hortaz ez da ia ezer aipatu.

    Herzog ausart ta hipokrita, gezurti, ezjakin (Nazionalista izanda Nazinalismoak erruina ekartzen dutela erran dunean adibidez, edo PAgaza ETAkide ohia aipatu dunean…)
    Ausarta Madrilekoa aipatzerakoan, baina Madril segurtasunarekin egin duna bere bizia arriskuan jartzea izan da, ta PPn dago? Eskuinekoa izan like, NAzionalista Espainiatarra… baina bere hitzetan bere bizia arriskuan jarri dun talde politikoan dago. Beste bati hezur horrekin.

    Ta bere motiboak Donostikoa izanda Errenterian aurkeztu izana bai gezur galanta izan dela.
    EHn PPko zinegotzien erdiak ez dira aurkeztu diren herrietakoak, askok Espainiakoak dira.

    Zergatik?
    Ba jende gehiena politikan ez delako sartzen, ta zure talde politikoa 40 bozka lortzen baditu (adibidea da) 5000 biztanleko herri baten, zaila izango da inor aurkitzea talde horren partez aurkeztera, izan Bildu edo PP.
    Baina Espainian milioiak dira PP bozkatzen dutenak, ta hor errezago zaie jendea aurkitzea, hemen berdin, errezago da Donostian PPk jendea aurkitzea bere zerrendetan jartzeko (Bilbon errezago), 2000 biztanleko herri baten baino nun %99 Ezker Abertzalea edo EAJ bozkatzen dute.

    Ez dakit oso ondo azaldu naizen baina jada bi aldiz berridatzi dut ta horrela usten dut.
    Ongi izan.

  • Hona nik azpimarratuko nituzken esaldietako batzuk:
    -Si se han vuelto buenos para que vamos a hacer que vuelvan a ser malos?
    -La ley dice que mi marido debe cumplir su condena en una carcel cercana a su casa.
    -Hay más reconciliación que la que se dice fuera del Pais Vasco.
    -Todo lo ocurrido ha sido una estupidez.

    Gogorra gauza hauek entzutea… Gure herriari bakea askatasunarekin batera helduko jako eta egun berbera irizten danean ere iritziko jaku demokrazia guri eta espainiar eta frantziar estatuei, bitartean jai daukagu.

  • Peru Dulantz 2014-04-01 12:09

    Jordi aurrekoetan baino hobetoxeago aritu zen (ez zait ahaztuko Otegiri egindako “elkarrizketa” manikeoa), baina gogorra izan zen ikustea kazetari batek ez zuela kuestionatzen norbaitek 12 urte kartzelan betetzea Egin egunarikoa izateagatik.

  • Imanol Gartzia 2014-04-01 18:28

    Ze espero zenuten? Kartzelan dauden presoak zergaitik duden preso kuestionatzea? Madridetik datorren kazetari batek? AtresMedia-rentzat egiten du lan, A3-la Sexta taldean. Netzat Espainia guztian hemen gauzak aldatu direla eta aldatzen ari direla eta Madriden ETAk jarraitzea nahi duen jendea dagoela salatzea izugarria da. Errenteriko kasua oso gogorra izan da eta soziedaden zeuden ti tipo haiek esan zuten bezala hau luzerako doa, haiek eta haien parean egon direnei ezin zaie eskatu umeei bezala “hala benga , ez haserretu, orain lagunak zeate”. Netzat bakoitzak bere ikuspuntua dauka eta elakrrekin bizi behar dugu eta denon lana da egoera aldatzea. Niretzat gatazka honetan biktimei garrantzi gehiegi ematen zaie, asko dira baino amorriz beteta daude eta amorruarekin ez det uste konponbiderik bilatu dezakegunik.

  • Ze tipo jatorra espainol hau; “se han vuelto buenos”, “nacionalismo es guerra”, imperialismo es paz,…

  • Kolonialista bat. Biolentzia inperialaz baliatzen den igotzaile bat. Euskaldunak infrahiritartzat dituen txontxongilo kolonial bat. Alegia, Miguel Buen. ——– integral bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude